Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

JON MONTALBAN SANCHEZ

Ezagutza arloa
Teknologia Elektronikoa
Saila
Teknologia Elektronikoa
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
jon.montalban@ehu.eus

Jon Montalbán Teknologia Elektronikoko saileko irakaslea da UPV/EHU-ren barruan 2016/2017 ikasturteaz geroztik. Era berean, TSR ikerkuntza taldeko partaidea da 2009. urtetik. Bertan haririk gabeko komunikazioekin lotura duten hainbat ikerketa proiektutan lan egin izan du. 2012. urtean, doktorego-tesia egiten zuen bitartean, ikertzaile gonbidatua izan zen Kanadako CRC ikerkuntza zentroan. Bestetik, 2019. urtean Irlandako Dublin City Universityn (DCUn) lan egin du doktorego ondoko ikertzaile gisa. Horrez gain, azkenen urteetan:



- Goi mailako aldizkarietan 20 lan baino gehiago argitaratu ditu, nazioarteko konferentzietan 40 ekarpen baino gehiago egin ditu eta hizlari gonbidatua izan da bi kongresutan.



- Artikulu onenaren saria irabazi du “IEEE International Symposium on Broadband Multimedia Systems and Broadcasting” konferentzian eta 2019. urtean Scott Helt Memory Award saria jaso du IEEE Transaction on Broadcasting aldizkariaren artikulu onena argitaratzeagatik.



- Hainbat ikerkuntza proiektu lehiakorretan parte hartu du eta ikertzaile nagusia izanik, enpresekin proiektuak sinatu ditu.

- Doktorego Sari berezia irabazi du 2019. urtean.



2012. urtetik aurrera, ATSC 3.0 estandarrean onartua izan zen LDM teknologiaren garapenean parte hartu izan du. Berriki, bere ikerkuntza lerroak URLCC komunikazioetara zabaldu ditu.