Ponentes 2

Hizlariak

Xabier Etxaniz Erle

UPV/EHUko Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika saileko irakaslea. Euskal haur eta gazte literaturaren historiari buruzko tesia defendatu zuen 1996an. Hainbat aldizkari eta komunikabidetan kolaboratu du eta artikuluak argitaratu euskal nahiz nazioarteko aldizkarietan, Ocnos, Children’s Literature and Education, Insula, Bookbird, Tantak, esaterako.

Zenbait kongresutan hartu du parte eta Haur eta Gazte Literaturari buruzko hainbat liburu argitaratu ditu, besteak beste, Euskal haur eta gazte literaturaren historia (UPV/EHU, 1997), Geure ipuinak (Pamiela, 2000) 90eko hamarkadako Haur eta Gazte Literatura (Pamiela, 2005) edo Egungo euskal haur eta gazte literaturaren historia (UPV/EHU, 2011) liburuaren hitzaurrea.

8 doktore tesi zuzendu ditu eta LIJMI sareko kidea eta LAIDA Ikerketa taldeko partaidea da gaur egun.

 

Eloy Martos Nuñez

Hizkuntza eta Literaturaren Didaktikan Katedraduna da Extremadurako Unibertsitatean. 12 naziotako 45 unibertsitate elkartzen dituen Unibertsitate Irakurleen Nazioarteko Sarearen koordinatzailea da (www.universidadeslectoras.org).
Filologia Hispanikoan doktorea da eta askotariko argitalpenak (artikuluak, monografiak eta eskuliburuak) ditu honako arlo hauetan: irakurketa eta teknologia berriak, hizkuntzaren eta literaturaren didaktika, mitologia eta folklorea.

Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikari eta Haur Literaturari buruzko hitzaldi nagusi, hitzaldi eta ikastaroak eman ditu Ingalaterran, Suedian, Frantzian, Errusian, Mexikon eta Brasilen. Nazio mailako eta nazioarteko proiektuetan parte hartu du, besteak beste Proyecto L’Aqua delakoan.

Ukiezinak eta Uraren Kultura aztertzeko ikerketa lerroaren koordinatzailea da; ikerketa-lerro horretan jorratzen dira ondare ukiezina, kondairak eta haur eta gazte literatura.

 

Ana Margarida Ramos

Ana Margarida Ramos Literaturan doktorea da, eta irakasle katedraduna Aveiroko Unibertsitateko Hizkuntzen eta Literaturen Sailean.

Literatura portugaldarraren eta Haur Literaturaren alorreko gaiak irakasten ditu bertan. Aveiroko Unibertsitateko Hizkuntzak, Literaturak eta Kulturak ikerketa-zentroko kidea da.  Norbegiako Oslo Metropolitan Universityn irakasle gonbidatua izan da, bai eta ikertzailea (Reasearch Fellow) ere Municheko Nazioarteko Bibliotekan.

Haur Literaturaren arloko askotariko komunikazioak eta  hitzaldiak aurkeztu izan ditu tokiko eta nazioarteko biltzarretan, eta asko dira alor berean argitaratutako liburuak, liburu kapituluak zein aldizkari zientifikoetako artikuluak, hainbat hizkuntzatan. Calouste Gulbenkian fundazioaren CASA DA LEITURA proiektua sortu zuen taldeko kidea izan zen.