XSLaren edukia

Bereizketa eta Purifikazio Prozesuak

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3045
Gelako p.22.533.8
Laborategiko p.7.511.2

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Irakasgai honetan ikasleak lortu beharreko gaitasunak honako hauek izango dira:



Gaitasuna garapenei, proiektuei eta azterlan aurreratuei ekiteko ingeniaritza kimikoaren arloan, autonomia-maila handiz.



Irakasgai honetan ikasleak lortu beharreko IKASKUNTZA EMAITZAK honako hauek izango dira:



Ezagutza sakonagoak ohiko oinarrizko operazioak aukeratzeko eta diseinatzeko (destilazioa, absortzioa, adsortzioa eta lurrunketa).

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

Ikasgaiak hurrengo 4 ataletan banatzen dira:



LEHENENGO ATALA: INGURUMEN INGENIARITZA ARLOKO OINARRIZKO ERAGITEN SARRERA



1. Gaia. Ingurumen ingeniaritza arloko onarrizko eragiketen sarrera.

2. Gaia. Masa balantzeak

3. Gaia. Masa eta energia balantzeak



BIGARREN ATALA: MATERIA TRANSFERENTZIA ETA OREKA ETAPA BIDEZKO BEREIZKETA ERAGIKETAK



4.Gaia. Materia transferentziaren oinarriak eta tresnak. Oreka etapa bidezko bereizketa eragiketen oinarriak



HIRUGARREN ATALA: BEREIZKETA ERAGIKETAK



5. Gaia. Absorzioa

6. Gaia. Destilazioa

7. Gaia. Adsorzioa eta ioi-trukea

8. Gaia. Lixibiazioa

9. Gaia: Mintzen bidezko eragiketak



LAUGARREN ATALA: PRAKTIKAK

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaiaren irakaskuntza hurrengo errekurtsoak erabiliz burutuko da:



- Ikasgai Magistralak eta gela praktikak

Saio hauetan gai bakoitzaren oinarrizko kontzeptuak eta funtsezko legeak aurkeztuko dira, eta irakasgaiarekin erlazionatuta dauden problemak eta kasu praktikoak ebatziko dira. Aurkezpenak errekurtso audiobisualez lagunduta burutuko dira. Aurkeztutako kontzeptuak argitu ahal dituzten adibide esanguratsuak ikasleekin eztabaidatuko dira, batik bat eguneroko bizitzarekin eta industriaren errealitatearekin zerikusia dutenak.



- Problemak

Gai bakoitzean galdera teorikoak eta problema numerikoak proposatuko dira. Helburua ikasleak aurkeztutako gaien aspekturik garrantzitsuenak sakonago ulertzea eta garatu beharreko gaitasunak errazago lortzea da. Hauetako batzuk klasean ebatziko dira, besteak ikasleek haien kabuz egiteko eta/edo entregagai bezala aurkezteko geldituko dira.



Ebaluazio jarraituan, problema hauek ebatzi eta entregatu izana kontuan hartuko da. Problema hauen enuntziatu guztiak eGela plataforman egongo dira eskuragarri.



- Hautazko aktibitateak

Ikasleen ikasketa jarraitua bermatzeko, banaka zein taldeka burutuko diren eta irakaslearen gainbegiratze zuzena edukiko dituzten zenbait aktibitate (zailtasun handiagoa duten ariketen ebazpena, galdeketak…) antolatuko dira.



- Praktikak.

Irakasgaiaren edukiarekin zerikusia duten eta derrigorrezkoak diren praktikak burutuko dira. Ikasle bakoitzak, praktikak bukatzerakoan, egindako lana laburbiltzen duen txosten bat entregatu beharko du.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

- Talde entregagaiak: notaren %15. Ikasleek lan, txosten eta aurkezpen ezberdinak egin beharko dituzte

- Barkako entregagaiak: notaren %20. Aurrez Teknologia Kimikoan landuriko materia eta energia balantzeen inguruko lana (entrega hauek eginez gero, ikasleek ez dute zertan idatzizko azterketan zati hau egin beharko, betiere Teknologia Kimikoa gaindituta badute)

- Idatzizko azterketa teoriko-praktikoa: notaren %50. (Teknologia Kimikoa gainditu gabe badute, notaren %70)

- Praktikak: notaren %15. Praktika hauek ebaluatzeko ikasleek praktiken txostenak burutu behar izango dituzte.



Irakasgaia gainditu ahal izateko bukaerako nota osatzen duten atal bakoitza gainditu behar da atal bakoitzari dagozkion puntuen erdia aterata.



Hala ere, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8. artikuluak bere 3. puntuan dioenari jarraiki, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan.



Ebaluazio jarraituari uko egin ezkero (laborategiko praktikak + proiektua), ohiko dehialdiko azken ebaluazioan egin beharrekoa honako hau izango da:



a) Irakasgiako gaitegi guztia sartzen den bakarkako idatzizko azterketa bat (notaren %70)

b) Laborategiko froga bat (notaren %15)

c) Irakasgiako gaitegi guztia sartzen den ahozko froga bat (notaren %15)



Irakasgaia gainditu ahal izateko bukaerako nota osatzen duten atal bakoitza gainditu behar da atal bakoitzari dagozkion puntuen erdia aterata.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

eGela plataforman irakasgaiaren gai-zerrenda eta praktika gidoiak formato elektronikoan ikasleentzat eskuragarri egongo dira. Horretaz aparte, gai bakoitzaren problema-zerrenda agertuko da. Honen helburua klaseak errazago jarraitzea eta gaien ulermena erraztea da.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

• Calleja G. (Editor). Introducción a la Ingeniería Química. Síntesis. (1999).

• McCabe W.L., Smith J.C. y Harriot P. Operaciones básicas en Ingeniería Química (7ª Edición). McGraw-Hill (2007).

• Perry R.H. Manual del Ingeniero Químico (7ª Edición). McGraw-Hill (2001).

• Welty J.R. Wicks C.E. y Wilson R.E. Fundamentos de Transferencia de Momento, Calor y Masa. Limusa Wiley (1999).

• Treybal R.E. Operaciones de Transferencia de Masa. Mc Graw & Hill (2000).

• Geankoplis C.J. Procesos de transporte y operaciones unitarias (4ª edición). CECSA. (2006).

• Henley E.J. y Seader J.D. Operaciones de separación por etapas de equilibrio en Ingeniería Química. Reverté (1988).

• Coulson J.M. y Richardson J.F. Ingeniería Química: Operaciones Básicas (3ª Edición. Tomo II). Reverté (1981).

Aldizkariak

-Chemical Abstracts
-Chemical Engineering Abstracts
-Chemical Engineering & Technology. Wiley-VCH, Weinheim
-Chemie-Ingenieur Technik. Wiley-VCH, Weinheim
-AlChE Journal. AIChE, New York
-Ingeniería Química. Suplemento Nuevas Plantas. Ingeniería Química S.A., Madrid
-Química e Industria. Asociación Nacional de Químicos de España, Madrid
-Chemical Engineering. McGraw-Hill, New York
-Journal of Chemical Technology and Biotechnology. John Wiley and Sons, New York

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • AGUIRREZABAL TELLERIA, IKER
  • GANDARIAS GOIKOETXEA, IÑAKI
  • OREGUI BENGOECHEA, MIKEL

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

11:30-13:30

3-3

12:00-14:00

7-14

11:30-13:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P2I 4A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
  • P2I 4A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
  • P2I 4A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

12:30-14:00

6-6

12:00-13:30

7-14

12:30-14:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P2I 4A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
  • P2I 4A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
  • P2I 4A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
12-12

11:00-14:00

14-14

11:00-14:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P1B 1L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P1B 1L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.

16 Landa p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-7

11:00-12:30

Irakasleak