Eduki publikatzailea

DECA titulazioa: IRTEERA PROFESIONALAK

Bereizten zaituen titulazioa!

DECA titulazioak Lehen eta Haur Hezkuntzako lan munduan sartzeko aukerak zabaltzen ditu:

ESKOLA PUBLIKOAN:

Eskola Publikoan lan egiteko, Hezkuntza Saileko zerrendetan kontutan izaten dute  lan esperientzia eta Graduko espediente Akademikoa. Erlijioaren Fenomenologia Irakasgaiak (Lehen Hezkuntzan eta Haur Hezkuntzan, 4. Mailan, aukerakoa dena), zure nota erdia igotzen lagungarri izan daiteke.

Publikako Sarean, Oposaketetan berriz, lan esperientzia eta espediente akademikoaz gain, Ikasketa Osagarriek puntuak ematen dituzte. DECArako 2 Ikasketa Osagarri betetzen direnez, (Kristautasunaren Oinarriak eta Erlijioaren Didaktika), hoiek puntuak dituzte.

IKASTETXE KONTZERTATUETAN:

Kristau Eskola Sarean eta beste Ikastetxe Kontzertatuetan DECA titulazioak eskaera handia du eta zure lan etorkizunari begira, aukera politak zabaltzen ditu.