Breadcrumb

2021_07_27_zuzendaria_esleitzea_asignacion_de_director_o_directora

Zuzendaria esleitzea

Ikasturte bakoitzean GrALerako ezarritako egutegian adierazitako egunetan, ikasleei GrALeko Zuzendarien esleipenen berri emango zaie eGela plataforma birtualaren bidez.

• GrALen Zuzendarien esleipena Tutoretzapeko Praktiken edo Enpresako Praktiken Tutoreen esleipenarekin batera egingo da.

• Hala ere, Zuzendariaren esleipena irakasleak eta ikasleak proposatu dezakete. Horretarako, ikasleak Ikasle eta GrALen Dekanordetzari eskaera egin beharko dio “GrALa zuzentzeko proposamena (word) - GrALa zuzentzeko proposamena (pdf betegarria)" dokumentua eGela plataformara igoz, Praktika Tutelatuen egutegian zehazten den tutore/zuzendarien esleipenaren data baino astebete lehenago.

GrALak Zuzendari bat baino gehiago izan ahalko ditu, baina, beti ere, Zuzendarietako bat, gutxienez, Tutoretzapeko Praktiketan edo Enpresako Praktiketan ikaslearen tutorea izan den irakaslea izango da.

Unibertsitateari lotutako doktoreek ere zuzendu ahalko dituzte GrALak graduan eskolak ematen dituen sailen bateko kide den edo fakultateari atxikita dagoen zuzendarikide bat badago.

GrALa unibertsitateaz kanpoko pertsonek ere zuzendu ahalko dute, baldin eta pertsona horiek, praktika hitzarmenaren markoan, UPV/EHUz kanpoko beste erakunde batzuetan egindako Tutoretzapeko Praktiketan edo Enpresetako Praktiketan begirale moduan parte hartu badute. Kasu horretan graduan eskolak ematen dituen sailen bateko irakaslea edo Farmazia Fakultateari atxikita dagoen irakaslea den Zuzendarikide bat ere egon beharko da.

Zuzendariaren ardura izango da ikasle bakoitzari lanaren ezaugarriak azaltzea, ikasleari lana egiteko orientazioa ematea eta zehaztutako helburuak betetzen direla zaintzea, baita lanaren jarraipena egitea eta lana defendatu aurreko txostena egitea ere (txosten hori ikasleari helaraziko zaio). Zuzendari bat eta Zuzendarikide bat egonez gero, txosten hori bien artean adostuta egingo dute.