Cabecera

Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Breadcrumb

2021_01_07_ikasleen_ordezkaritza_representacion_del_alumnado

Ikasleen ordezkaritza

FARMAZIA FAKULTATEKO IKASLE KONTSEILUA  

Ikasleen Kontseilua ikasleek Unibertsitatean duten ordezkaritza-organoa da. Ikasleen eskubide eta betebeharrak betearaztea da organo honen ardura, eta ikasleek Unibertsitateko eremu guztietan parte hartzea bultzatzen du.

UPV/EHUko Ikasleen Kontseilua "UPV/EHUko Ordezkarien Asanblada" izeneko organoak eratzen du, ikastegi bakoitzeko Ikasleen Kontseiluan hautaturiko ordezkari biren hautaketak osaturikoa (bata titularra, bestea ordezkoa). Organo horri dagozkion funtzio eta jarduerak UPV/EHUko Estatutuetako 134. artikuluak biltzen ditu, bai eta Ikasleen Kontseiluaren inguruko informazio Buletinak ere.

Farmazi Fakultatean, UPV/EHUko bestelako Ikastegietan bezala, Ikastegiko Ikasleen Kontseilua dago, bere eskura eraikinaren beheko solairuan gela bat daukana.

Ikasleen Kontseilua honakoek osatzen dute:
Zipitria Sinde, Ilargi (Kontseiluburua)
Canitrot Regueira, Angel (Idazkaria)
Perez Furundarena, Oihan (Diruzaina)
Brazal Camara, Aitor
Cenzano Gomez, Maddi
Gonzalez Gomez, Sara
Martinez Mendia, Xabi
Unzueta Jaio, Nerea

Tfnoa.: 945 013 816
E-posta

UPV/EHUko Estatutuek, 134.2 eta 135. artikuluek, Ikasleen Elkargoen bizitza instituzionalizatua aurreikusten dute, xede ezberdinekoak baina beti ere unibertsitate.bizitzari loturikoak. Elkargo horien helburuak hirutan labur daitezke: gobernu-organoetan, kultur jardueretan eta zientzia-jardueretan parte hartzea. Ikasleen Elkargo hauek, 1994ko martxoko Euskal Herriko Unibertsitatearen Buletin Ofizialean agerturiko Arautegiaren menpe daude.