Bilbao-Sarriko-Irteera profesionalei buruzko jardunaldiak 2022-2023

Ekonomistentzako irteera profesionalei buruzko jardunaldiak 2022-2023

Gosariak

Edozein ikaslek, karrera amaitzean, lan egin eta lan bat aurkitu nahi du. Lan hori errazteko, Ekonomia eta Enpresa Fakultateak (Sarriko) IRTEERA PROFESIONALEN JARDUNALDIAK  antolatzen ditu profesionalekin eta enpresekin. Jardunaldi horietan, jarduera-arloak, lanpostuak, lanpostu bakoitzari lotutako zereginak, misioa eta ekonomialariak kontratatzeko interesa duten enpresak aurkezten dira.

Jardunaldiak batez ere azken ikasturteetako ikasleei zuzenduta daude, lan-merkaturako irteera prestatzeko lagungarri izan daitekeen informazioa emateko. Hala ere, edozein ikaslerentzat ere interesgarria da.

2023. edizio honetan, Ekonomisten Euskal Elkargoarekin lankidetzan, jardunaldien ereduan berrikuntzak egin dira, ikaslea eta profesionala/enpresa modu hurbilago batean aritzeko. Berrikuntza honetan, GOSARI PRFESIONALAK antolatu dira, non ikasleek Fakultatera hurbildu diren profesionalekin hitz egiteko aukera izan duten.

Egitaraua:

2022ko Azaroaren 25a. Kafetegian

HIRU ARLO EZBERDINETAKO PROFESIONALEKIN GOSARIA:

1

LANDUTAKO LANBIDEAK:

Aholkularitza, Auditoretza, Controller, Finantzak, Kontabilitatea eta Marketineko Profesionalak

 

2022ko Abenduaren 2a. Areto Nagusiko sarreran

ARLO EZBERDINETAKO HIRU ENPRESEKIN GOSARIA:

2

Iberdrola. Leire Hormigo. Giza Baliabideak

Laboral Kutxa. Endika Palacios. Hautaketa arduraduna

Deloitte. Andrea Mendia (Audit&Assurance Talentu Taldea) (S2G Business Process Solutions Talentu Taldea)

 

 

Irudia

Kutxabank

Irudia

2023/03/09an, Gradu Aretoan eguerdiko 12:30etan.

kutxabank Erakundeak honako gai hauek aurkeztu ditu:

  • ​​​​​75 profesional berri hautatzeko prozesuaren informazioa (honako hauetarako: bulego-sarea, Bankuaren unitate espezializatuak, bezeroarentzako arreta pertsonalizatua, etab.). Hautapen prozesua 2023ko lehen seihilekoan egingo da.
  • Praktiken programa (udakoak eta urte osokoak)
  • "Kutxabanken Egun Bat" programa,  bertako profesionalekin eguneroko jarduera ezagutarazteko helburua duen ekintza.