Aurkezpena

Ongi etorri Bilboko Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatearen webgunera. Gure ikastegiak bukatua du graduko titulazioa berriak ezartzeko prozesua. Hortaz, 2014ko uztailean lortu zuten Administrazio eta Zuzendaritzako, Ekonomiako, Finantza eta Aseguruetako, Zerga Sistemako eta Administrazio Publikoko eta Marketineko graduetako lehenengo promozioetako ikasleek beren titulazioa. Era berean, arrakasta handiz ezartzen ari da Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko gradu bikoitza. Era berean, badugu titulazio bikoitza bat Berlinekin, eta laster espero dugu izango direla Auditoria eta Goi Mailako Kontabilitatea eta Aktuariotza eta Finantza Zientzien master profesionalak, baita Lyongo Unibertsitatearekiko titulazio bikoitza bat ere, gure ikasleei unibertsitate ospetsu horrek eskaintzen duen master titulua lortzeko aukera emango diena.

Egitura hau guztia kudeatu beharrak sortzen dituen zailtasun guztiak gorabehera (kontuan hartzeko da jende gehien duen UPV/EHUko bigarren ikastegia dela, eta ikasle gehien atenditzen dituena, 3.000tik gora), uste dugu nabigatzeko webgune azkarra eta erraza lortu dugula. Gure jarduera akademikoen eta eskaintzen ditugun zerbitzuen berri aurkituko duzu bertan. Gogoan izan, hala ere, webgune hau batez ere informazioa emateko dela.

Fakultatea 1955ean sortu zen. Beraz, 60 urte baino gehiago daramagu unibertsitate publiko estatalean lanean, horixe da gure bermea. Gure ikastegitik igarotako ikasle asko dira, egun, Euskal Herriko, estatuko eta nazioarteko arloetako profesional garrantzitsuak.

Ez dira ahaztu behar fakultateak eskaintzen dituen ikasketak: master ofizial sonatuak, doktorego programak, eta unibertsitateko berezko tituluak espezialista eta master modalitateetan, horietako batzuek 20 urtetik gorako esperientzia dutelarik. Bestalde, fakultateko irakasleek ikerlan garrantzitsua ere egiten dute, baita gure arloko (enpresak, administrazio publikoak, irabazi asmorik gabeko erakundeak eta abar) gizarte eragileen zerbitzurako egindako azterlanak ere.

Besterik gabe, gonbita egiten dizuet esandakoa konproba dezazuen. "Bidai ona" izan.

Dekanoa.