Breadcrumb

Sarrera-lehen-hezkuntzako-gradua-araba

Lehen Hezkuntzako Gradua

Aplikazio habiaratuak

lehen-hezkuntzako-gradua-araba-presentacion

Lehen Hezkuntzak 6-12 urte arteko nahitaezko hezkuntza aldia barne hartzen du. Etapa honen helburua da haurrek garapen pertsonala zein sozio-kulturala izan dezaten laguntzea, bai eta euren bizitza osoan zehar izango duten ikaskuntzarako oinarriak prestatzen laguntzea ere. Irakaslearen irudia funtsezkoa da etapa honetan.

Lehen Hezkuntzako Graduan, erronka handi horri aurre egiteko beharrezkoa den prestakuntza akademikoa, teorikoa zein praktikoa, jasoko duzu. Haurrek garapen pertsonala izan dezaten laguntzeko premiazkoak diren tresnak barneratuko dituzu, zehazki artearekin, zientziarekin, etikarekin, gizartearekin, hizkuntzalaritzarekin, mugimenduarekin, matematikarekin eta teknologiarekin lotutako edukietan.

Eta honako aipamen edo ibilbide hauek izango dituzu espezializatzeko: Irakurzaletasunaren Sustapena eta Biblioteka; Kultura arteko Hezkuntza; Hizkuntzen Trataera Bateratua; eta Gorputz Hezkuntza.

Gainera, bigarren mailatik aurrera, nahitaezko praktikak eginda, bertatik bertara parte hartuko duzu hainbat ikastetxetan egingo diren hezkuntza proiektuetan.

Sartzeko baldintza: euskararen B2 titulua izatea.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Gizarte eta Lege Zientziak

Ikastegia

Hezkuntza eta Kirol Fakultatea

Campusa

Araba

Harremanetarako

jone.lopezdecalle@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

13,72 €

Gutxieneko nota

9,210 ohiko deialdian (2023/24)

Eskainitako plazak

110 plaza

botoia-liburuxka-Hezkuntza-eta-Kirol-Fakultatea

Grado-educacion-primaria-araba-Arrazoiak

Irudia

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Umeen behar bezalako garapen pertsonal eta soziala laguntzea, funtsezkoa izango zara beren bizitzaren etapa honetan.
  • Harreman zuzena lan munduarekin: 3 praktika aldi, guztira 23 aste, Euskal Herriko Autonomia Erkidego eta Nafarroako ikastetxeetan.
  • Mugikortasun programak Espainiako, Europako eta Latinoamerikako unibertsitateekin: Erasmus +, SICUE, UPV/EHU-LA eta beste norakoak.
  • Aukera izango duzu hezkuntza fisikoaren aipamena egiteko, gerora, 90 kreditu eginda, gorputz hezkuntzako gradua egin ahal izateko.

lehen-hezkuntzako-gradua-araba-Perfil

Sarrera-profila

Hezkuntza eta pertsonak interesatzen bazaizkizu, aniztasun soziala eta kulturala errespetatzen badituzu, jakin-mina eta behatzeko gaitasuna badituzu, eta iruditzen bazaizu gure gizartea hobetzeko txikienetatik (6 urtetik aurrera) hasi behar dugula, Lehen Hezkuntzako Gradua da zure aukera.

Irudia

Irteera profesionalak

Lehen Hezkuntzako etapako irakasleak. Baita hezkuntzarekin lotutako beste arlo batzuetan ere: ludotekak, museoak, ospitaleetako ikasgelak, presondegietako ikasgelak, gobernuz kanpoko erakundeak, argitaletxeak, eta abar.