XSLaren edukia

Gizarte Baliabideen Behatokia25952

Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea. Arabako Atala
Titulazioa
Gizarte Langintzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25952

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1522.5
Gelako p.4567.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

AZALPEN LABURRA



Irakasgai hau, E moduluari Praktikak eta Gradu Amaierako Lana dagokio, non titulazioko kreditu kopuru handiena metatzen den. Bertan Gelako Praktikak (24 ECTS), Kanpo Praktikak (32 ECTS) eta Gradu Amaierako Lana (10 ECTS) daude.



Modulu hau, konpetentzia profesionalaren garapenarekin estuki lotua dago. Horrela, ikasleek jardute profesionalerako ezagutza zein oinarrizko gaitasunak bereganatzen dituzte; bertan Gizarte Langintzaren esku-hartze zein ikerketa laburbiltzen dira. Moduluaren helburua jardute profesionalera hurbilpena da eta titulazio osoan zehar eskaintzen da, azkeneko ikasturteko practicum eta Gradu Amaierako Lana izanik. Zerikusia duten irakasgaiak: Gizarte errealitateen behatokia, Jardute profesionalerako sarrera, Kanpo praktikak: practicum, Hezkuntza gainbegiratzea eta etika profesionala eta Gradu Amaierako Lana.



Gizarte-errealitatearen ondorioz sortutako behar, gabezia eta problematikei erantzuteko dauden gizarte-baliabideen ezagutzarako lehenengo gerturatzea eskaintzea da irakasgai honen helburua. Honetarako gizarte-babes sistema nagusienak aztertu egiten dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

IRAKASGAIAREN GAITASUN ZEHATZAK:



(GZ1) Gizarte-babes sistema nagusienen egitura orokorra, gizarte-baliabideak ezagutu eta horniketa moduak ulertzea (MO6CMO4).

(GZ2) Informazio iturri ezberdinak erabiliz gizarte-baliabideen inguruan txostena egiten ikastea (MO6CMO7).

(GZ3) Gizarte-babes sistemak oinarri bezala hartuta, hobetuko duten praktika onen diseinua garatzea (MO6CMO3).

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

ANECAK ONARTURIKO EDUKIEN DESKRIBAPENA



Irizpide ezberdinen arabera baliabide sozialen sailkapena:



- Erakunde erak: administrazio publikoa, hirugarren sektorea, enpresa.

- Kudeaketa eredua: zuzena, zeharkakoa.

- Babes sozialen sistemak: gizarte zerbitzuak, osasuna, hezkuntza, sarreren bermea, e.a.



Babes sistema era nagusiak eta dagokien baliabide sozialak: gizarte zerbitzuak, osasuna, hezkuntza, sarreren bermea, etxebizitza, enplegu eta formakuntza, justizia.



Ahozko zein idatzizko komunikazio trebeziak, abilezia inter-pertsonalak batik bat.

_____________________



Aurreko horretan oinarriturik, irakasgaia hiru atal nagusien arabera egituratzen da:



1.Babes sistema nagusiak eta dagokien babes sozialak.



2.Babes sistemen araberako gizarte baliabideen lurralde analisi eta eremuen finkatzea.



3.Gizarte baliabideen lurralde beharren diagnosia eta praktika onen lantzea.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaiaren izaera praktikoa dela eta, metodologia partehartzaile eta aktiboak gailentzen dira. Horregatik irakaskuntza gelako praktikak oinarri dutela egituratuko da. Zehazki, honako irakaskuntza era hauek nabarituko dira:



- Azalpen teorikoak.

- Formazio jarduerak.

- Banakako lanak.

- Talde lanak.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Banakako lanak (%): 30
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 70

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

ETENGABEKO EBALUAZIOA



Etengabeko ebaluazioan lanak, berauen aurkezpenak eta saiotan parte hartze aktiboa hartuko dira aintzakotzat. Lanen entregatze soilak ez du irakasgaia gainditzea ziurtatzen, dagokien gaitasunak ere lortu beharko dira. Hauek dira lanen ebaluazio portzentaiak:



- Babes sistemen lurralde mapa eta honen inguruko txosten idatzia (talde lana): azken notaren %25a.

- Lurralde eta babes sistema jakin baten testu inguraturiko praktika onaren diseinua (talde lana): azken notaren %45a.

- Praktika Onen Ferian oinarritutako txostena (banakako lana): Azken notaren %15a.

- Froga teoriko-praktikoa (banakakoa): Azken notaren %15a.



Azken froga honetan ikasleak, egindako lanak, fitxak, apunteak zein bestelako iruzkinak kontsultatu ahal izango ditu. Tresna edo gailu telefoniko, elektroniko edo informatikoen erabilera ez da onartuko (kontrakoa zehazten ez bada)



AMAIERAKO EBALUAZIOA



Amaierako ebaluazioa jarraitzeko garatuko diren lanak/frogak (guztiak banakakoak) eta ebaluazio ehunekoak hauek dira:

- Babes sistemen lurralde mapa eta honen inguruko txosten idatzia: Azken notaren %25a. .

- Lurralde eta babes sistema jakin baten testuinguraturiko praktika onaren diseinua: Azken notaren %40a.

- Nahitaez erabili beharreko materialetan oinarrituriko azken froga: Azken notaren %35a. Edukiak eta materialak e-gelan argitaratuta daude.

Azken proba hau burutzeko, ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere.







EBALUAZIOAREN INGURUKO INFORMAZIO OSAGARRIA



- Bi ebaluazio sistemetan proba/lan guztiak gaindituak egon beharko dira irakasgaia gainditzeko. Atalaren bat gaindituko ez balitz, gainditutako atalen nota gordeko da ezohiko deialdirako.

- Akats gramatikalek eta ortografikoek suspentso ekar dezakete.

- Ebaluazio proba/lan batean kopiatu (edota plagiatu) egin dela egiaztatuz gero, tartean sartuta dauden ikasle guztiei "suspentso" kalifikazioa jarriko zaie. Jokabide makur eta iruzurrezkotzat joko dira UPV-EHUko Etika Akademikoari buruzko protokoloan adierazitakoak (protokoloaren 2. puntuan zehaztutakoak, hain zuzen ere)

- lanetan erabilitako iturri eta aipamen falta, baita aipamen eta bibliografia APA7 formatura ez egokitzea ere, huts egiteko arrazoiak izango dira.



ESKOLETARA ETORRERARI BURUZ



Ebaluazioa jarraian, lauhilabete osoan zehar klasera etorri (%75an) eta eskoletako dinamiketan parte hartu behar da. Edozein kasutan, kronograman zehaztutako oinarrizko saioetara etorrera derrigorrezkoa da.



ETENGABEKO EBALUAZIOARI UKO EGITEKO PROZEDURA



Azken ebaluazio bidez ebaluatua izateko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren irakasleari eta horretarako hamar asteko epea izango du lauhilekoa hasi ondoren.



DEIALDIARI UKO EGITEKO PROZEDURA



ETENGABEKO EBALUAZIOAren kasuan, "azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazoaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari".



AMAIERAKO EBALUAZIOAren kasuan azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.







Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdiak ohiko deialdian proposatutako ebaluazio sistemak indarrean egongo dira.



Ohiko deialdian gainditutako lan/proben notak ezohiko deialdirako mantenduko dira. Notak ez dira inolaz ere gordeko hurrengo ikasturterako.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Beharrezko materialak eta testu osagarriak e-gelan eskuragarri daude.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Irakasgairako funtsezkoak diren testuak e-gelan eskuragarri daude.





Gehiago sakontzeko bibliografia

-

Aldizkariak

- Cuadernos de Trabajo Social. (Gizarte langintzan espezializatua)
- Revista Documentación Social.
- Revista Española del Tercer Sector
- Portularia (Gizarte langintzan Espezializatutako aldizkaria)
- Servicios Sociales y Políticas Sociales.
- Zerbitzuan

Web helbideak

www.behatuz.eus

Ararteko
http:// www.ararteko.net

SIIS-Ikerketa eta dokumentazio Zentroa
http://www.siis.net

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-19

11:30-13:30 (1)

09:00-11:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • CONCEPCION ARENAL - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)
  • CONCEPCION ARENAL - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-30

11:30-13:30 (1)

09:00-11:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • CONCEPCION ARENAL - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)
  • CONCEPCION ARENAL - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (2)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-19

11:30-13:30 (1)

12:30-14:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 3. GELA - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)
  • 3. GELA - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-30

11:30-13:30 (1)

11:30-13:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 2 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)
  • eAULA Nº 2 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (2)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-30

11:30-13:30 (1)

11:30-13:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 2 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)
  • eAULA Nº 2 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (2)