XSLaren edukia

Hezkuntza Gainbegiratzea eta Etika Profesionala25954

Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea. Arabako Atala
Titulazioa
Gizarte Langintzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25954
Murrizketak
"Hezkuntza Gainbegiratzea eta Etika Profesional" egiteko"Jardute Profesionalerako Sarreraa" irakasgaiak gaindituta izan behar da
"Hezkuntza Gainbegiratzea eta Etika Profesional" egiteko"Jardute Profesionalerako Sarreraa" irakasgaiak gaindituta izan behar da

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Mintegia6090

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Hezkuntza gainbegiraketa prozesuek, Gizarte Langintzan graduatua diren pertsonen osoko garapena laguntzen dute, euren gaitasun profesionalak garatuz. Laguntza lanbideek, lanbide sozio-psiko-sanitariak deiturikoak ere, pertsonen zainketa eta arreta garatzen dute, eta laguntza aurrera eramaten duen profesionala dute baliabide nagusitzat. Lan honetarako ezagutza tekniko profesionalak baino gehiago behar da. Profesional hauek, ezagutza teoriko-metodologikoak izateaz gain, nahitaez, harremanetarako gaitasunak eta hausnarketa epistemologikorako zein kritikorako ahalmena garatu behar dute.



Ikuspuntu honetatik, gainbegiraketa ikaskuntzarako metodologia bat da, alderdi epistemologikoetaz, testuinguru-erakundeetaz, tekniko-metodologikoetaz, pertsona barrukoetaz (intrapertsonaletaz), pertsona artekoetaz (interpertsonaletaz) eta etiko-ideologikoetaz hausnartzeko bidea eskaintzen duena. Hortaz, praxiari buruz eta gizarte langintzaren jardute profesionalaren inguruan hausnartzeko espazioan bilakatzen da.



Ikasgai honek akonpainamendua, hausnarketa eta ikasketa dinamikoa du helburu, ikasleek Gizarte Langintzako ikasketetan zehar eta praktika curricularretan bereganatzen dituzten ezagutzen analisitik eta hausnarketatik abiatuz.



Irakasgai hau E Moduluan kokatzen da: Praktikak eta gradu amaierako lana.



AURRE BALDINTZAK:



* Hezkuntza gainbegiratzea eta etika profesionala ikasgaia Kanpoko praktikak: practicuma ikasgaiarekin batera ikasi behar da.



* Hezkuntza gainbegiratzea eta etika profesionala eta Kanpoko praktikak: practicuma ikasgaietan matrikulatzeko betebeharreko aurrebaldintzak hurrengoak dira:

-Jardute Profesionalerako Sarrera ikasgaia gainditua edukitzea. Honek eskatzen du aurretik Gizarte Errealitateen Behatokia eta Gizarte Baliabideen Behatokia ikasgaiak gaindituak izatea.

-A Moduluko 24 ETCS gaindituak izatea.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

PRAKTIKAK ETA GRADU AMAIERAKO LANAREN MODULUKO GAITASUNAK:



* Gizarte esku-hartzearen dilema etikoak ulertu eta identifikatu, eta baita ere, balioak, printzipio etikoak eta gizarte langintzako kode deontologikoak aplikatu.(M06CM02)



* Konklusiak ahoz eta idatziz komunikatu, modu egituratuan eta dagokion audientziari egokiatuak.(M06CM09)



IKASGAIAREN GAITASUN ESPEZIFIKOAK:



1.Gizarte Langintzari buruz hausnartu, esku-hartze profesionala garatu den eta garatzen ari den testuinguru historikoak, sozialak eta politikoak kontuan hartuz.



2.Gizarte Langintzaren oinarriak definitu, diziplina eta lanbidea den heinean, haren objektua eta helburuak identifikatuz.



3.Gizarte Langintzaren prozesu metodologikoa garatu, esku-hartze profesionalaren prozesua eta prozedura ulertuz.



4.Garatu beharreko funtzioak identifikatu, gizarte langileen esku-hartzea kritikoki baloratuz estrategi profesionalak hobetzeko asmoarekin.



5.Gizarte Langintzaren espezifikotasuna eta diziplina anitzeko garrantzia esparru partekatuan ulertu.



6.Kritikak egiteko gaitasuna garatu, jardute profesionalean sortzen diren gatazka, dilema eta arazo etikoei aurre egiten.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

ANECAK ONARTUTAKO EDUKIEN DESKRIBAPENA:



1.Ezagutza teorikoak eta ezagutza praktikoak: euren arteko harremana.



2.Ikerketa eta jardute profesionalaren sistematizazioa.



3.Gizarte Langintzaren metodologia, teknikak eta tresnak: aplikazioa.



4.Gizarte langilearen funtzioak eta rola. Bestelako profil profesionalekiko elementu komunak eta berezitzaileak.



5.Etika, balioak eta deontologia Gizarte Langintzan. Gizarte langileen kode deontologikoa. Dilema eta arazo etikoak.



6.Esku-hartze profesionalaren oinarrizko estrategiak: entzute-aktiboa, enpatia, asertibitatea eta gatazken kudeaketa.

___________________________________________



Honetarako, banakako zein taldekako gainbegiraketan jardute profesionalarekin zerikusia duten gaiak landuko dira, honako ardatzak kontutan izanik:



1.Ardatz epistemologikoa: Aztertuko diren sistema ezberdinen ezagutzen eraikuntza eta berreraikuntza.



2.Testuingurua-erakundearen Ardatza: Batetik gizarte politikari eta bestetik erakundearen sistemaren antolakuntzari dagokiona, bere egitura komunikatiboa, erlazionala, boterearena, etab.



3.Ardatz tekniko-metodologikoa: Gizarte esku-hartze prozesua aztertzen duena.



4.Ardatz intrapertsonala: Ikasle bakoitzaren estiloari buruz, bere gaitasunak, eta hobekuntza bideak.



5.Ardatz interpertsonala: Profesionalen edo lan taldearen arteko harremanetan zentratua.



6.Ardatz etiko-ideologikoa: Gizarte auziaren analisian eta jarrera hartzean, sistema guztiak gurutzatzen dituena eta balioak kontuan hartzen dituena, Gizarte Langintzaren Kode Deontologikoa.

MetodologiaToggle Navigation

Ikaskuntzaren ikuspegi konstruktibistan datza. Eginez ikastea ikaskuntzaren ikuspegia proposatzen da, esperimentazioan, autogogoetan eta bateratzean oinarritua. Modu orekatuan konbinatuko dira teoria, praktika eta hausnarketa.



Mintegiak, metodologia bezala, ikaslearen ebaluaketa ahalbideratzen du, eta auto ikastaldiaren garapena ezagutzeko ere laguntzen du.



Ikasgaiaren gaitasunak garatzeko, ekintza presentzialak eta ez presentzialak uztartzen dira:



-Testu akademiko-profesionalak.

-Gainbegiraketa koadernoa.

-Gainbegiratu beharreko egoera.

-Banakako eta taldeko gainbegiraketak.

-Ikaskuntza prozesuaren ebaluazioa eta autoebaluazioa.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Banakako lanak (%): 50
    • Autoebaluazio protokoloa (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

ETENGABEKO EBALUAZIO-SISTEMA

-Klaseetan parte hartu behar da.

-Ikaslearen aldetik aurkeztu beharreko lanak eta dokumentazioa:

*Gainbegiraketa koadernoa: irakasleak eskainitako ereduaren arabera.

*Gainbegiratu beharreko egoera: irakasleak eskainitako gidoiaren arabera.

*Autoebaluazio protokoloa: urtarrilean eta maiatzean bete beharrekoa.

-Ikasle eta irakaslearen arteko %50eko ebaluazio-autoebaluazio sistema eramango da aurrera. Ikasgaia gainditzeko ikaslearen eta irakaslearen arteko batez besteko nota egiteko, bi alderdiak gaindituak egon behar dira.



AZKEN EBALUAKETA

Azken froga, irakaskuntza gidan jasotako derrigorrezko materialetatik abiatuta (azken notaren %100a).



ETENGABEKO EBALUAZIOARI UKO EGITEKO PROZEDURA

Ikasleak irakasgaiaren irakasleari idatziz aurkeztu beharko dio. Horretarako, bederatzi asteko epea izango du, lauhilekoa hasi ondoren.



OHIKO DEIALDIARI UKO EGITEKO PROZEDURA ETENGABEKO EBALUAZIOAN

Ikasleak irakasgaiaren irakasleari idatziz aurkeztu beharko dio. Horretarako, irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete bat lehenago egingo beharko du.



AZKEN EBALUAZIOARI UKO EGITEKO PROZEDURA

Azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.



BESTELAKOAK:

-Ebaluazio probetan ikasleek debekatuta dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere.

-Jokabide makur edo iruzurrezkotzat joko dira ebaluazio probetan edo ebaluatu beharreko lan akademikoak egitean eta aurkeztean hurrengoak: lanak plagiatzea, hau da, inoren lanak kopiatzea jatorria edo iturria aipatu barik eta norberarenak balira bezala ematea ebaluazio akademikorako aurkezten diren testu edo lanetan.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdirako ezarritako irizpideak jarraituko dira, bai etengabeko ebaluazio-sistemarako eta baita azken ebaluaketa sistemarako ezarritakoak ere.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

IRAKASLEAK ESKAINITAKO MATERIALA:

-Isilekotasun hitzarmena
-Gainbegiraketa koadernoaren eredua
-Gainbegiratu beharreko egoeraren gidoia
-Autoebaluazio protokoloa
-Oinarrizko bibliografia (derrigorrezkoa)

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

1. Epelde-Juaristi eta Ovejas-Lara (2023). La supervisión educativa en trabajo social. In Berasaluze, Ariño-Altuna, Ovejas-Lara eta Epelde-Juaristi (Koord.), Supervisión: hacia un modelo colaborativo y transdisciplinar (483-499). Aranzadi.

2. Berasaluzeeta Ariño (2014). Hezkuntza-gainbegiratzetik gainbegiratze profesionalera. Cuadernos de Trabajo Social, 27(1), 105-115.

3. Berasaluze eta Ariño-Altuna (2023). La supervisión desde el modelo IAPS: investigación-acción-participación-supervisión. In Berasaluze, Ariño-Altuna, Ovejas-Lara eta Epelde-Juaristi (Koord.), Supervisión: hacia un modelo colaborativo y transdisciplinar (31-48). Aranzadi.

4. Arenaza (2020). Eta persona batek ez badu lagundu dezaten nahi… In Berasaluze, Ariño, Ovejas eta Epelde (Koord.), Supervisión en trabajo social: una metodología para el cambio (43-54). Aranzadi.

5. Beltrán de Heredia (2020). No sé qué puedo hacer ante dificultades en el equipo. In Berasaluze, Ariño, Ovejas eta Epelde (Koord.), Supervisión en trabajo social: una metodología para el cambio (55-62). Aranzadi.

6. Garate (2020). Si no nos entendemos, trabajo con frustración. In Berasaluze, Ariño, Ovejas eta Epelde (Koord.), Supervisión en trabajo social: una metodología para el cambio (63-69). Aranzadi.

7. Hernando (2020). Erasotzaileekin enpatia izatea? In Berasaluze, Ariño, Ovejas eta Epelde (Koord.), Supervisión en trabajo social: una metodología para el cambio (71-80). Aranzadi.

8. Hierro (2020). No acude, no colabora, no viene a las citas. No supe ver que nos tenía miedo. In Berasaluze, Ariño, Ovejas eta Epelde (Koord.), Supervisión en trabajo social: una metodología para el cambio (81-90). Aranzadi.

9. López de Munain (2020). Cumplimiento normativo versus bienestar de las personas. In Berasaluze, Ariño, Ovejas eta Epelde (Koord.), Supervisión en trabajo social: una metodología para el cambio (91-100). Aranzadi.

10. López (2020). ¿Qué tiene esta familia que no tengan otras? In Berasaluze, Ariño, Ovejas eta Epelde (Koord.), Supervisión en trabajo social: una metodología para el cambio (101-110). Aranzadi.

11. Villarejo (2020). Zer gertatzen ari zait? In Berasaluze, Ariño, Ovejas eta Epelde (Koord.), Supervisión en trabajo social: una metodología para el cambio (111-120). Aranzadi.

12. Sobremonte (2023). Paradigma de la complejidad y epistemología sistémica: implicaciones para el trabajo social. In Berasaluze, Ariño-Altuna, Ovejas-Lara eta Epelde-Juaristi (Koord.), Supervisión: hacia un modelo colaborativo y transdisciplinar (79-91). Aranzadi.

13. Hernández-Echegaray (2023). Dilemas epistemológicos en la praxis profesional. In Berasaluze, Ariño-Altuna, Ovejas-Lara eta Epelde-Juaristi (Koord.), Supervisión: hacia un modelo colaborativo y transdisciplinar (67-78). Aranzadi.

14. Nogués eta García (2023). Metamorfosis de los servicios sociales en España. In Berasaluze, Ariño-Altuna, Ovejas-Lara eta Epelde-Juaristi (Koord.), Supervisión: hacia un modelo colaborativo y transdisciplinar (233-246). Aranzadi.

15. Berasaluzeeta Ovejas (2022). Los desafíos de la intervención social en el sistema de servicios sociales. In Servicios sociales y vulnerabilidad frente a la pandemia (71-85). Eguía Careaga Fundazioa.

16. Martínez-Hernández (2023). Una mirada feminista a los contextos de acción social. In Berasaluze, Ariño-Altuna, Ovejas-Lara eta Epelde-Juaristi (Koord.), Supervisión: hacia un modelo colaborativo y transdisciplinar (291-306). Aranzadi.

17. Madrid (2005). La destreza de escuchar. In Los procesos de la relación de ayuda (375-413). Desclèe De Brouwer.

18. Pirla (2019). Gizarte Langintza biluztea. In Montagud (koord.). Cuando el Trabajo Social es literatura. Naullibres.

19. Fernández-Villanueva (2023). El abordaje de las emociones en la praxis profesional. In Berasaluze, Ariño-Altuna, Ovejas-Lara eta Epelde-Juaristi (Koord.), Supervisión: hacia un modelo colaborativo y transdisciplinar (351-364). Aranzadi.

20. Puig (2023). El cuidado de los profesionales y su vinculación con la supervisión. In Berasaluze, Ariño-Altuna, Ovejas-Lara eta Epelde-Juaristi (Koord.), Supervisión: hacia un modelo colaborativo y transdisciplinar (137-151). Aranzadi.

21. Fombuena-Valero (2023). Relación de ayuda: la consideración debida. In Berasaluze, Ariño-Altuna, Ovejas-Lara eta Epelde-Juaristi (Koord.), Supervisión: hacia un modelo colaborativo y transdisciplinar (153-164). Aranzadi.

22. Aragonès (2023). Supervisión con grupos y equipos: relato de una experiencia desde el trabajo social. In Berasaluze, Ariño-Altuna, Ovejas-Lara eta Epelde-Juaristi (Koord.), Supervisión: hacia un modelo colaborativo y transdisciplinar (177-190). Aranzadi.

23. Navarro (2019). Ikuspegidun gela. In Xavier Montagud (Koord.), Cuando el trabajo social es literatura. Naullibres.

24. Goikoetxea (2023). Ética, buen trato y modelos de atención y relación profesional. In Berasaluze, Ariño-Altuna, Ovejas-Lara eta Epelde-Juaristi (Koord.), Supervisión: hacia un modelo colaborativo y transdisciplinar (415-431). Aranzadi.

25. Gizarte Langintzako Kontseilu Orokorra (2012). Gizarte Langintzako Kode Deontologikoa.

Gehiago sakontzeko bibliografia

BERASALUZE, ARIÑO-ALTUNA, OVEJAS-LARA eta EPELDE-JUARISTI (Koord.) (2023). Supervisión: hacia un modelo colaborativo y transdisciplinar. Aranzadi.

BERASALUZE, ARIÑO, OVEJAS eta EPELDE (Koord.) (2020). Supervisión en trabajo social: una metodología para el cambio. Aranzadi.

CARBALLEDA, Alfredo Juan Manuel (2007): Escuchar las prácticas. La supervisión como proceso de análisis de la intervención en lo social. Espacio.

DE VICENTE, Irene (2009): El lugar de la supervisión educativa en la formación de grado en Trabajo Social. [Doctore tesial: www.tdx.cat]

HERNÁNDEZ, ARISTU, Jesús (2019). Pensar con el corazón, actuar comunicativamente. Eunate Edizioa.

ITUARTE, Amaia (2012). Una reflexión sobre los modelos de intervención de los trabajadores sociales desde la experiencia de la supervisión. In Sobremonte, Emma (Ed.). Epistemología, teoría y modelos de intervención en Trabajo Social (191-204 or.). Deusto Digital.

IZAOLA, Amaia (koord.) (2021): Reflexiones éticas desde el ámbito sociosanitario. UPV/EHU.

PUIG, Carmina (2015): La supervisión en la acción social. Una oportunidad para el bienestar de los profesionales. URV.

Aldizkariak

-Servicios Sociales y Política Social. Gizarte Langintzako Kontseilu Orokorra.
-Cuadernos de Trabajo Social. Complutense Unibertsitatea.
-Treball Social. Kataluniako Gizarte Langintzako Elkargo Ofiziala.
-Alternativas, Cuadernos de Trabajo Social. Alacanteko Unibertsitatea.

Web helbideak

BLOG SARRERAK

POST: ¡Que viene el BOE! (Burocracia…)
https://trabajosocialytal.com/2021/02/que-viene-el-boe

POST: futuro distópico para los servicios sociales.
https://tribulacioneschino.blogspot.com/2019/03/un-futuro-distopico-para-los-servicios.html#comment-form

POST: Sobre encargos y expectativas
https://trabajosocialytal.com/2020/11/sobre-encargos-y-expectativas

POST: Gafas sistémicas para trabajadores sociales
https://www.macroscopiosistemico.com/trabajo-social-sistemico/

POST: El PRISO aprisiona (sobre proyectos de intervención)
https://trabajosocialytal.com/2021/05/el-priso-aprisiona

POST: Elemental. Segunda parte (visita domiciliaria)
https://trabajosocialytal.com/2021/05/elemental-segunda-parte

POST: Sobre el Diagnóstico Social
https://trabajosocialytal.com/2020/12/reflexiones-sobre-el-diagnostico-social

POST: Bunkerización (sobre la relación de ayuda)
https://trabajosocialytal.com/2021/03/bunkerizacion

POST: Crear vínculo
https://trabajosocialytal.com/2020/05/crear-vinculo

POST: Sobre eso que llamamos relacional
https://trabajosocialytal.com/2020/02/sobre-eso-que-llamamos-lo-relacional

POST: Injusticia Social
https://trabajosocialytal.com/2021/02/injusticia-social

POST: La necesaria mirada ética
https://trabajosocialytal.com/2020/07/la-necesaria-mirada-etica-en-trabajo-social

TaldeakToggle Navigation

16A Mintegia-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-30

15:30-17:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eSEMINARIO Nº 3 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)

16B Mintegia-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-30

15:30-17:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • SEMINARIO Nº 4 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)

46A Mintegia-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-30

12:30-14:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eSEMINARIO Nº 3 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)

46B Mintegia-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-30

12:30-14:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 5 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)

46C Mintegia-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-30

12:30-14:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • SEMINARIO Nº 4 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)

46D Mintegia-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-30

15:30-17:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 5 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)