XSLaren edukia

Prácticas externas: practicum25970

Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea. Arabako Atala
Titulazioa
Gizarte Langintzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
32
Kodea
25970
Murrizketak
"Kanpoko Praktika" irakasgaian matricula egiteko irakasgai hau gaindituta izan behar da "Jardute Profesionalerako Sarreraa"
"Kanpoko Praktikak" irakasgaian matrikula egiteko, beharrezkoa da "Gizarte Langintz:Oinarriak Metodologia,Teoria eta Teknikak Gizarte Langintzaren¿ gaiaren gutxienez 24 kreditu gaindituta izatea
Batera egin behar dira "Kanpoko Praktikak" eta "Hezkuntza Gainbegiratzea eta Etika Profesionala"

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai hau, E moduluari Praktikak eta Gradu Amaierako Lana dagokio, non titulazioko kreditu kopuru handiena metatzen den. Bertan Gelako Praktikak (24 ECTS), Kanpo Praktikak (32 ECTS) eta Gradu Amaierako Lana (10 ECTS) daude.



Modulu hau, konpetentzia profesionalaren garapenarekin estuki lotua dago. Horrela, ikasleek jardute profesionalerako ezagutza zein oinarrizko konpetentziak bereganatzen dituzte; bertan Gizarte Langintzaren esku hartze zein ikerketa laburbiltzen dira. Moduluaren helburua jardute profesionalera hurbilpena da eta titulazio osoan zehar eskaintzen da, azkeneko kurtsoan practicum eta Gradu Amaierako Lana izanik.



Zerikusia duten irakasgaiak: Gizarte errealitateen behatokia, Gizarte baliabideen behatokia, Jardute profesionalerako sarrera, Hezkuntza gainbegiratzea eta etika profesionala eta Gradu Amaierako Lana.



Gizarte Langintzako kanpo-praktikak: practicuma ikasleak errealitate sozialaren (gainbegiratutako) esku-hartzera hurbiltzea nahi dute, gizarte langintzaren alorretik eta izaera profesionalarekin. Ekintzan eta eskarmentuan oinarritutako ikaskuntzari begirako jarduera-multzo bat da, lanbidea egikaritzeko beharrezkoak diren ezagutzak, gaitasunak, trebetasunak, jarrerak eta balioak txertatzeko aukera ematen duena. Praktiken bitartez, ikasleek gizarte langileak gizartean egin beharreko esku-hartzearen testuingurua eta prozesuak aztertzen eta ulertzen dituzte. Beraz, gainbegiratutako esku-hartze profesional bat izango da, eta 320 praktika-ordu egingo dira gizarte-erakunde edo -entitate baten, lan arloan, eta 8 jarraipen-tutoretza, Unibertsitatean. Hori guztia profesional-instruktore baten eta irakasle baten laguntzaz egingo da.



AURREBALDINTZAK

Practicumaren ikasgaian matrikulatzeko betebeharreko aurrebaldintzak hurrengoak dira:

- Jardute Profesionalerako Sarrera, ikasgaia gainditua edukitzea. Honek eskatzen du aurretik Gizarte Errealitateen Behatokia eta Gizarte Baliabideen Behatokia ikasgaiak gaindituak izatea.

- A Moduluko 24 ETCS gaindituak izatea: Gizarte Langintza: oinarriak, metodologia, teoriak eta teknikak.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

IKASGAIAREN KONPETENTZIA ESPEZIFIKOAK



1-Practicuma egoki antolatzea eta practicumaren arduraduna izatea, lehentasunak izendatuz, erantzukizunak betez eta lan-egitasmoaren emaitzak etengabe ebaluatuz.(M06CM01)



2-Jarduera profesionalean esperientzia lortzea, gizarte-errealitatearekin eta gizarte-langintzako profesionalekin zuzenean harremanetan jarrita.(M06CM08)



3-Pertsonekin, familiekin, taldeekin, erakundeekin eta komunitateekin elkar eragiteko eta harreman profesional positiboak sortzeko beharrezkoak diren trebetasunak garatzea.(M06CM05)



4-Dilema etikoak ulertzea eta identifikatzea esku-hartze sozialean eta gizarte langintzako balioak, oinarri etikoak eta kode deontologikoak aplikatzea.(M06CM02)



5-Gizarte Langintzako ezagutza teorikoak, metodologikoak, teknikoak eta instrumentalak aplikatzea.(M06CM04)



6-Jarduera profesionalak eskaintzen dion informazioa aztertzea, praktika profesionala hobetzeko estrategia gisa.(M06CM06)



7-Gizarte-diagnostikoak egiten ikastea eta esku-hartze sozialeko proiektuak diseinatzea, inplementatzea eta ebaluatzea.(M01CM06)

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

ANECAK ONARTURIKO EDUKIEN DESKRIBAPENA:



Ekintzan eta eskarmentuan oinarritutako ikaskuntzari begirako jarduera-multzo bat da, lanbidea egikaritzeko beharrezkoak diren ezagutzak, gaitasunak, trebetasunak, jarrerak eta balioak txertatzeko aukera ematen duena. Guzti hau, unibertsitatetik kanpo, gizarte langintza garatzen den entitate eta erakundeetan egonaldiak izanez lortzen da.

Praktiken denboraldian ikasleak gaitasun sozialak, teknikak, metodologiak eta trebetasun profesionalak bereganatzen ditu.

Jardute profesionalera sarrera eta hasiera suposatzen du.

Tutoretza eta gainbegiraketa eskatzen dut.

MetodologiaToggle Navigation

Argibideak:

-Landa-praktikak: 320 ordu, astean hamabost ordu, urriaren erdialdetik apirilaren erdialdera.

-Taldeko jarraipena: 6 tutoretza, bakoitzak 2 ordukoa, landa-praktikak burutzen diren bitartean.

-Banako jarraipena: 2 tutoretza, bakoitzak 1 ordukoa, ikasgaiaren hasieran eta bukaeran.



Landa-praktiken hasieran banakako jarraipen bat mantenduko da ikaslearen itxaropenak eta motibazioa lantzeko. Praktiken esparruan egindako egonaldiaren bitartean tutoretzako eta jarraipeneko 6 talde-bilera egingo dira, non praktiken garapenaren jarraipena eta amaitzean egin beharreko memoriaren tutoretza egingo den. Praktiken arloan egonaldia amaitu ondoren, ikasleak banakako tutoretza- eta jarraipen-bilera bat egingo du irakasle-tutorearekin, memoria amaitzeko, eskuratutako ikaskuntzak integratzeko eta sendotzeko, eta praktiken prozesua ebaluatzeko.



Ikasleak amaierako lan bat aurkeztu beharko du (Kanpoko praktiken memoria: practicum), honako atal hauek izango dituena:

1. Praktika-arloari buruzko ezagutza

2. Praktika-arlotik artatutako gizarte-errealitatearen diagnostikoa

3. Lanaren planifikazioa

4. Gauzatzea

5. Ebaluazioa

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Banakako lanak (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgai honen ebaluazio sistema modalitate jarraituarena da. Hortaz, nahitaezkoa da praktiketara joatea, bai praktiketako zentrora bai unibertsitatean egiten diren tutoretza- eta jarraipen-bileretara.



Ikaslearen azken ebaluazioa unibertsitateari dagokio, eta azken erantzukizuna kanpoko praktiken (practicuma) irakasle tutoreak izango du.



Ebaluatu beharreko alderdiak eta dagozkion prozedurak ondoren zehazten dira. Ondoko bi alderdiak gainditu behar dira azken nota lortzeko:



a) Praktiketako memoria,

Irakasle tutorearen praktiketako ebaluazioaren bitartez (Praktiketako Gidaren XI. Eranskina).

(Azken notaren % 50a)



b) Irakasgairako ezarritako gaitasun espezifikoak:

Profesional instruktorearen ebaluazioaren bitartez (Praktiketako Gidaren VI. Eranskina).

(Azken notaren % 50a)



Ikasleak Praktiketako Memoriaren ale bana emango die praktika-guneko profesional instruktoreari eta unibertsitateko irakasle tutoreari. Memoria ematea nahitaezkoa da, azken nota eskuratzeko.



Behin ikaslearen ebaluaketa eginda, irakasle tutoreak amaierako txosten bat eta kanpoko praktikak egiaztatzen dituen ziurtagiri bat egingo du ikasle bakoitzarentzat. Txosten hori ikasleei emango zaie ziurtagiri akademikoarekin batera (Praktiketako Gidaren XIV. Eranskina).



Praktiketan ez-gai edo ez-aurkeztua kalifikazioa izan duten ikasleek irakasgai osoa egin beharko dute berriro. Horrek esan nahi du, halaber, praktika berriak eskatzean, penalizazio bat jasoko dutela esleipenak lehenestean.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Matrikulak ikasturte bakoitzean bi deialdi ofizialetara eskubidea emanten du. Ikasgaia ez baldin bada gainditzen ohiko deialdian ezohizko deialdira aurkezteko aukera egongo da, ohiko deialdirako ezarritako irizpide berdinekin.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Berasaluze, Ainhoa eta Ovejas, Mª Rosario (Koord.) (2013): Kanpoko praktikak: practicuma. Irakasgaiaren gidaliburua. Gizarte Langintzako Gradua. Bilbo. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Gómez, Josefa; Julve, Milagros eta Pérez, José Vicente (1999): Trabajo Social, orientaciones y prácticas formativas. Valentzia. Gules.



Lázaro, Santa eta beste (2007): Aprendiendo la práctica del trabajo social. Madril. Comillaseko Unibertsitatea.



Pastor, Enrique (Editorea) (2014): Las prácticas curriculares en el Grado de Trabajo Social. Supervisión y construcción del conocimiento desde la práctica profesional. Madril. Universitas.



Berasaluze, Ainhoa; Ovejas, Charo (2019). "Suposizio praktikoak gizarte langintzan: ebazpenerako diseinua". Zerbitzuan 70, 111-130.



Gehiago sakontzeko bibliografia

EZAGUTZA:
Pastor, Enrique eta Martínez, Blas José (2014). Análisis de contextos, instituciones y organizaciones en la práctica profesional. In Pastor, Enrique (Ed.), Las prácticas curriculares en el Grado de Trabajo Social (83-103 or.). Madril: Universitas.

DIAGNOSTIKOA:
Ander-Egg, Ezequiel (2000): "Pautas y orientaciones para elaborar un diagnóstico comunitario". Capítulo 7. Metodología y práctica del desarrollo de la comunidad. Buenos Aires, Lumen, 219-233.

Richmond, Mary E. (2005). Diagnóstico social. Madril: Gizarte Langintzako Kontseilu Orokorra. (1917. urteko lana).

AAAA (2006): Diagnostikoa eta Esku-hartze Soziala. Gizarte Lanerako Baliabide Informatikoa. Gizarteratze Zuzendaritza. Eusko Jarularitza.

Aguilar, María José (2013). Exigencias metodológicas de un buen diagnóstico y definición operativa de diagnóstico social. In Aguilar, María José, Trabajo Social, concepto y metodología (295-339 or.). Espainia: Gizarte Langintzako Kontseilu Orokorra eta Paraninfo.

PLANGINTZA:
García Herrero, Gustavo y Ramírez Navarro, José Manuel (2006): Manual práctico para elaborar proyectos sociales. Madrid, Siglo XXI.

Oberaxe (2009): Guía para el diseño y elaboración de planes locales de sensibilización. Madrid, Ministerio de Trabajo e Inmigración.

Raya Díez, Esther (coord.) (2011): Herramientas para el diseño de proyectos sociales, Universidad de La Rioja.

Fernández, Tomás eta Ponce de León, Laura (2012): Diseño de intervención. In Trabajo social individualizado, metodología de intervención (169-194 or.). Madril: UNED.

Aguilar, María José (2013). El diseño de proyectos de intervención. In Aguilar, María José, Trabajo Social, concepto y metodología (340-366 or.). Espainia: Gizarte Langintzako Kontseilu Orokorra eta Paraninfo.

Pérez de San Roman, Nahia eta Fernández Jaras, Oskar (d/g): Egingo dugu proiektu bat? Hasi eta bula, zer izan behar duzun gogoan. Vitoria-Gasteizko Udaletxea, ERDU.