XSLaren edukia

Profesionalizazioa eta Kudeaketa26943

Ikastegia
Arte Ederren Fakultatea
Titulazioa
Sorkuntza eta Diseinuko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26943

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Mintegia1522.5
Tailerra4567.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

«Profesionalizazioa eta Kudeaketa» 6 ECTS dituen derrigorrezko ikasgaia da eta Arte Ederren Fakultateko Sorkuntza eta Diseinuko Graduan 4. mailako 2. lauhilekoan ematen da, «Ikusizko Kultura Garaikidearen Testuinguruak eta Praktikak» derrigorrezko ikasgaiarekin eta Gradu Amaierako Lanaren garapenarekin batera.



Teknologikoki konplexua den produkzio-ingurune batean eta era sinplean esplizitu egin ezin daitezkeen merkatu eskaera batzuen aurrean, ekoizpen sistema malgu eta sortzaile baten antolaketa beharrezkoa egiten da. Produkzio-prozesuetara bidera daitezkeen sormenaren esparruko hainbat eremu, testuinguru soziala, kulturala, ekologikoa, ekonomikoa, korporatiboa, teknologikoa, erregelamenduzkoa, jabetza intelektuala... ulertzeko funtsezko faktoreak dira. Sormen-eremu hauek berrikuntza erradikaleko prozesuei lotutako proiektu bat zehazten duten testuinguru hauetan eragiten dute.



Irakasgai hau proiektutik definitzen da, sormen-industrien ekoizpen-eremura bideratutako lana sortzeko, planifikatzeko eta berritzeko estrategiak bilatuz eta planteatuz. Era berean, sormen-jarduera gizarte-jasangarritasunaren printzipioetan oinarritutako etika profesional batetik bideratzen du. Horretarako, proiektu berritzaileak kudeatzeko beharrezkoak diren gaitasunak garatzen saiatuko gara, proiektu horietan erabakigarriak baitira sorkuntzaren eta diseinuaren esparru profesionalean eragina duten alderdi ukaezin eta sinbolikoak.



«Profesionalizazioa eta Kudeaketa» irakasgaiak eragin orokorra du Sorkuntza eta Diseinuko Graduan ezarritako hiru ibilbideen lanbide-alderdietan (Diseinu Grafikoa, Ilustrazioa eta Objetuaren Eremua). Ikasleei sorkuntzaren eta diseinuaren esparru profesionalera bideratutako proiektuen sorkuntzako, kudeaketako eta plangintzako oinarrizko alderdiak aplikatzeko aukera ematen dieten analisiak eta praktikak garatzen ditu, Gradu Amaierako Lanean jorratu beharreko lan autonomoan oso beharrezkoak direnak.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgaian garatzen diren Gaitasun Espezifikoak honako hauek dira:

- CE1. Sorkuntzaren eta diseinuaren lanbide-eremuko proiektuak kudeatzea, plangintzaren oinarrizko alderdiak erabiliz, planteamendu-fasetik aurkezpen- eta produkzio-faseraino, diziplina anitzeko talde batean integratuta.

- CE2. Sorkuntza- eta berrikuntza-metodologiak aplikatzea, sorkuntzaren eta diseinuaren esparru profesionalera bideratutako proiektu eraldatzaileen kudeaketari ekiteko.

- CE3. Sormen-industrien ekoizpen-esparru profesionalak, funtzionamendu-mekanismoak eta eskakizunak ezagutzea, horietan profesionalki integratu ahal izateko.



Halaber, egungo lan-munduan gizartearekin modu kritiko, konprometitu eta arduratsuan jarduteko beharrezkoak diren UPV/EHUren Zeharkako Gaitasunak lantzen dira:

- CT4. Gizarte Konpromisoa. Gaitasun honen bidez, ekintza enpatikoa eta arduratsua lantzen da, herri, herrialde eta mundu mailan sortutako gizarte, ingurumen eta ekonomia erronken aurrean, bai eta egungo gizartearen oinarrizko balio demokratikoen aurrean ere.

- CT5. Pentsamendu kritikoa. Gaitasun honen bidez, prozesu intelektual eta sistematiko bati heltzen zaio, non beharrezkoa baita askotariko ekintza mentalak abian jartzea; hala nola zalantza egitea, analizatzea, interpretatzea, sintetizatzea, baloratzea, eta iritzi arrazoituak ematea.



Garatu beharreko gaitasunei dagokienez, ikasleek honako Ikaskuntza-emaitza hauek lortzea espero da irakasgaia amaitzean:

- RA1. Talde kooperatiboan landutako sorkuntza- eta diseinu-proiektu baten baldintza-agiria egitea, proiektua zehazteko baldintzak, beharrezko baliabideak, eskuratu beharreko informazio egokia eta proiektuaren plangintza zehaztuta.

- RA2. Sorkuntza- eta diseinu-proiektuari modu ordenatuan ekitea Design Thinking metodologian oinarrituta, haren kudeaketako alderdi garrantzitsuenak identifikatuz eta ezarritako faseei modu koordinatuan aurre eginez, proiektua ikuspegi profesional batetik garatzeko behar diren denborak antolatuz eta baliabideak kudeatuz.

- RA3. Proiektua sortzeko prozesuan zehar ideia-, konfigurazio- eta proiekzio-bitartekoak modu esanguratsuan erabiltzea, hala nola mapa mentalak, zirriborroak, prototipoak, baliabide informatikoak..., proiektuaren behar zehatzak interpretatuz eta horiek zehazten dituzten baldintzak kontuan hartuz.

- RA4. Sorkuntza- eta diseinu-produktuetan berrikuntza sortuko duten ideia sortzaileak ematea, sorkuntza- eta berrikuntza-metodologiak, pentsamendu heuristikoko baliabideak eta ikerketa-baliabideak sakontasunez erabiliz.

- RA5. Proposatutako proiektuak lekua izan lezakeen sormen-industrien eremu profesional kontratatzaileak ezagutzea eta proiektua aurkezteko euskarri bisualak ekoiztea, eremu profesional zehatz horietara berariaz zuzendutako portfolio pertsonal baten hasieran txertatuz.

- RA6. Proposatutako konponbideek gizartean, ingurumenean eta ekonomian duten eragina aztertzea eta baloratzea, eta sorkuntza- eta berrikuntza-prozesuei lotutako erantzukizunak ulertzea, gizarte jasangarria eta harmoniatsuagoa sustatzeko.

- RA7. Sorkuntza- eta diseinu-proiektu bati ekitea, diziplina anitzeko talde kooperatibo batean integratuz, espiritu demokratikoarekin, erantzukizun indibidual eta soziala, enpatia eta besteekiko konpromisoa erakutsiz.

- RA8. Proiektuaren helburuak, baldintzatzaileak, eskakizunak, ideiak eta soluzioak ahoz zein ikusizko aurkezpenen bidez komunikatzea, pentsamendu gogoetatsua, analitikoa eta kritikoa agerian utziz, iritzi arrazoituak emanez, hiztegi egokia erabiliz eta ondorioak hainbat egoeratarako modu eraginkorrean landuz.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

SORKUNTZA- ETA DISEINU-PROIEKTU BAT PLANIFIKATZEA

· Planteamendua, gauzatzea eta inplementazioa

· Baldintzen agiria (diseinu-programa)

· Kontratua

· Aurrekontua



SORKUNTZA- ETA DISEINU-PROIEKTUAK KUDEATZEKO PRINTZIPIOAK

· Baldintzen agiria. Motibazioa. Gaitasuna. Erabiltzailea. Prozesua. Sormena. Zirriborroak. Sinpletasuna. Sintesia. Edertasuna. Koordinazioa. Irudi osoa. Identitatea. Egokitzea. Xehetasunak. Etika.



DESIGN THINKING-A

· Sormen-prozesuaren premisak.

· Enpatia izan. Definitzea. Asmatzea. Prototipoak egitea. Ebaluatzea.



SORMENA ETA BERRIKUNTZA

· Sormen-ingurunea. Baldintza fisikoak. Baldintza sozialak.

· Sormena/Berrikuntza.

· Sormen-pentsamenduaren oinarri diren printzipioak.

· Sormen aplikatua. Pentsamendu sortzailerako oztopoak eta blokeoak.

· Sormen-teknikak edo ideien sorrera.

· Ideiak hautatzeko teknikak.



TESTUINGURU PROFESIONALA: SORMEN-INDUSTRIAK

· Sormen-industriaren funtsezko arloak.

· Informazioa bilatzea.

· Elkarte profesionalak.

· Profesional autonomoari alta emateko izapideak.

· Lan-ikuskaritzaren bisita-liburua.

· Sorkuntzaren babesa. Lege-alderdiak.



SORKUNTZAREN ETA DISEINUAREN IKUSPEGI PROFESIONALA

· Lanbide-eremura sarrera.

· Portfolioa: diseinu grafikoko portfolioa / ilustraziokoa / diziplina anitzeko portfolioa.

· Inprimatutako portfolioa / Portfolio digitala / Web bidezko portfolioa.



DISEINUA PRAKTIKATZEKO OINARRI ETIKOAK



GIZARTE-IKUSPEGIA SORKUNTZAN ETA DISEINUAN

· Garapen Iraunkorrerako Helburuek (GIH) ezarritako ikuspegitik proiektuak egitea.



AURKEZTEKO ETA ERAKUSTEKO TEKNIKAK

MetodologiaToggle Navigation

MINTEGIA: mintegiak gai jakin bati buruzko eztabaida, gogoeta eta elkartrukaketa aukerak ematen ditu. Partaideen arteko elkarrizketa eta elkarrekintza areagotzea helburu duelarik, lana kolektiboki egiten den espazio bat da. Pentsamendu, sentimendu eta ekintzaren arteko sintesiaren ikaskuntzan oinarritzen da eta metodologia aktibo, parte-hartzaile eta pertsonal batez baliatzen da.

Irakaskuntza mota honen helburu nagusia ikasleen parte-hartze aktibo honen bitartez (gai teorikoen erakuzketa, kasu ezberdinen analisia, irakurgaiak, elkarrizketak, lanen aurkezpenak, eztabaida taldeak, irudien ikuskapen eta kritika, etab.-en bidez), ezagutzaren eraikuntza lortzea da.



TAILERRA: tailerrean antzeko metodologia parte-hartzailea aplikatzen da. Irakaskuntza mota hau ikaslearen erabateko sendotasun kontzeptuala eskuratzeko, "eginez ikasi" ideian oinarritzen da. Hau da, hala nola, gaitasun profesionalak jorratzen ditu, ezagutza kontzeptuala, maneiu gaitasuna eta trebetasun instrumentalak garatuz. Honek, ikasleak egiten dituen bai banakako bai taldetako jardueretan, irakasle-tutorearen aldetik laguntza partikularra eskatzen du.



TUTORETZA: tutoretzaren helburu nagusia ikaslearen ikasketa autonomoa erraztea eta gidatzea da, hau da, ikaslea bere kabuz ikasteko gai izatera bultzatzea. Egoera honetan komunikazioa ezinbestekoa da. Horrela bada, ikaslearen eta irakaslearen arteko elkarrizketak proposatzen dira banakako norabide pertsonal, akademiko edo profesionalak planteatu, aztertu eta ebaluatzeko eta hauei erantzun bat eman ahal izateko. Banaka edo taldeka egindako tutoretza jarraituaren bitartez, ikasleak ezagutza eta gaitasunak nola onartu dituen eta bere erantzun maila zein den jakitea lortuko da.



Ikaslearen ikasgelaz kampoko jarduerak hauek izango dira: ikasketa edo lan pertsonala, bakarkako edo taldekako lanak, kontsultak, bibliografia, etb. Ikasleak ECTS guztien %60a ikasketa edo lan autonomoari eskaini beharko dio.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

ETENGABEKO EBALUAZIOA (EBALUAZIO JARRAITUA ETA HEZIGARRIA):

Aipatutako irakaskuntza metodologiek ikasgelako lanaren ebaluazio jarraitua planteatzen dute. Ikaslearen bakarkako lanak, lantaldeetan erakutsitako elkarlana, motibazioa, proposatutako zereginetan erakusten duen interes eta parte-hartzea, klase-taldean esku-hartzeak, ezarritako denbora apean egindako lanak, etab., baloratuko dira. Hori guztia berariazko eta zeharkako gaitasunen eskuratze-mailaren arabera.



Ikasturte osoan zehar gauzatuko den ebaluazio jarraitu hau, beraz, ikasleari zuzenduta dagoen ebaluazio hezigarri bat da. Ikasleak zer eta nola ikasi behar duen estrategikoki erabakitzeko gida edo lagungarri izaten saiatuko da.



Irakasgaiak proiektu-izaera duenez, kalifikazioaren % 100 proposatutako sorkuntza- eta diseinu-proiektuaren bidez lortuko da. Ikerketaren, analisiaren eta esperimentazioaren bidez, ikasleek sorkuntza- eta diseinu-proiektu bat kudeatu, planifikatu eta konfiguratuko dute. Proiektu hau ebaluazio-lan bakara izango da eta bere baitan hainbat jarduera egingo dira. Proiektua gainditzeko, bere baitako ebaluazio-jarduera guztiak behar bezala egin beharko dira: baldintza-agiria, mapa mentalak, dokumentazio bisuala, zirriborroak, maketa digitalak, prototipoak, portfolioa, ahozko eta ikusizko aurkezpenak, etab.



Beraz, gaitasunak eskuratzeko prozesuan izandako aurrerapena ebaluatuko da, ikasturtean zehar egindako eta sorkuntza- eta diseinu-proiektua garatzeko beharrezkoak diren jarduera horien jarraipenaren bidez. Ebaluazio-jarduera bakoitzaren kalifikazio orokorraren gaineko portzentajezko balioa ikasturtearen hasieran aurkeztuko diren «Ikaslearen Gida» eta «Ikaskuntza Lana» dokumentuetan erakutsiko da. Era berean, irakasle bakoitzak xehetasunez adieraziko ditu ikaskuntza-emaitzen lorpen-mailak.



Klasera etortzea nahitaezko baldintza da. Ebaluazioa ikasturteko bertaratzearen eta parte-hartzearen etengabeko kontrolean oinarrituko da, eta ez dute ikasgaia gaindituko dokumentu-justifikaziorik gabe bertaratze-sinaduren kontrolaren % 80an agertzen ez diren ikasleek.





ETENGABEKO EBALUAZIO SISTEMARI UKO EGITEA:

Ikasleak amaierako ebaluazio-sistemaren bidez ebaluatzeko eskubidea izango du. Horretarako, idatziz aurkeztu beharko du ebaluazio jarraituko sistemari uko egiten diola, eta 6 asteko epea izango du horretarako, lauhilekoaren hasieratik zenbatzen hasita.

Ebaluazio jarraituko sistemari uko egiten dioten ikasleak klasera joan ahal izango dira, baina ezin izango dute ebaluazio jarraitura bideratutako jardueretan parte hartu. Irakasgaiari dagozkion ezagutzak eta gaitasunak lortu dituela egiaztatu ahal izango du amaierako proba bakar baten bidez, irakasgaiaren azterketa-data ofizialean. Proba horrek notaren % 100 hartuko du.

Azken proba ehuneko hauen arabera baloratuko da:



Sorkuntza- eta diseinu-proiektua ( % 80):

- Baldintza-agiria eta lan-planaren kronograma: % 10

- Egindako proiektu grafikoaren kudeaketa eta plangintza azaltzen eta erakusten duen dosier dokumentatua: % 30

- Proiektuaren fase bakoitzeko proposamen grafikoak eta emaitzak erakusten dituen portfolioa, azken produktu grafikora arte: % 40



Idatzizko proba ( % 20):

- Ikasgelan, azterketa-datan, egin beharreko proba: % 20



Ebaluazio-jarduera horiek «Ikaslearen Gida»n zehaztuko dira. Gida hori ikasturte bakoitzaren hasieran aurkeztuko zaie ikasleei.





DEIALDIARI UKO EGITEA:

Deialdiari uko egiteak «Ez Aurkeztua» (EA) kalifikatzea dakar ebaluazio jarraituko sisteman. Deialdiari uko egiteko ikasleek idatziz aurkeztu beharko diote uko egite hori irakasgaiaren irakasle arduradunari, irakasgaiaren azterketa-data ofiziala baino hilabete lehenago.

Azken edo amaierako ebaluazio-sistemaren kasuan, azterketen data ofizialean ezarritako probara aurkezten ez bada, automatikoki uko egingo zaio dagokion deialdiari, eta, beraz, EA kalifikazioa emango zaio.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

AMAIERAKO EBALUAZIO-SISTEMA:

Ezohiko deialdian dauden ikasleek irakasgaiari datxezkion ezagutzak eta gaitasunak lortu dituztela egiaztatu ahal izango dute amaierako proba bakar baten bidez, irakasgaiaren azterketa-data ofizialean, notaren % 100 barne hartuta.

Azken proba ehuneko hauen arabera baloratuko da:



Sorkuntza- eta diseinu-proiektua ( % 80)

- Baldintza plegua: % 10

- Dosierra: % 30

- Portfolioa: % 40



Idatzizko proba ( % 20)

- Ikasgelan, azterketa-datan, egin beharreko proba: % 20



Ebaluazio-jarduera hauek «Ikaslearen Gida»n zehaztuko dira. Gida hori ikasturte bakoitzaren hasieran aurkeztuko zaie ikasleei. Hala ere, ezohiko deialdira aurkeztu nahi duten ikasle guztiek irakaslearekin harremanetan jarri beharko dute aldez aurretik.





DEIALDIARI UKO EGITEA:

Azterketen data ofizialean ezarritako probara aurkezten ez bada, automatikoki uko egingo zaio dagokion deialdiari, eta, beraz, EA kalifikazioa emango zaio.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

· AA. VV. (1995). Manual de Gestión del Diseño. Bilbao: DZ-Centro de Diseño Industrial.

· Aicher, O. (1994). El mundo como proyecto. Barcelona: Gustavo Gili.

· Aulet, B. (2015). La disciplina de emprender. 24 pasos para lanzar una startup exitosa, (prol. Rafael del Pino). Madrid: Lid.

· Aulet, B. (2018). El workbook de la disciplina de emprender. Madrid: Lid.

· Best,K. (2009). Management del diseño. Barcelona: Parramón.

· Brown, Tim. (2020). Diseñar El Cambio: Cómo el design thinking transforma organizaciones e inspira la innovación. Madrid: Empresa Activa.

· Neumann, M. (2015). Proyecto Safari: Un manual para la gestión eficaz de proyectos. Barcelona: Gestión 2000.

· De Bono, E. ( 2008), Creatividad: 62 ejercicios para desarrollar la mente. Barcelona: Paidós

· Fdez. Iñurritegui, L. y Herrera, E. (Eds) (2021). 50 urte 50 diseinatzaile = 50 años 50 diseñadores-as. Bilbao: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua.

· Ibañez, J. M. (2001). La gestión del diseño en la empresa. Madrid: McGraw-Hill Companies.

· López, E. (2009). La profesión del Diseño. Manual de buenas prácticas del Diseño. Murcia: Quaderna Editorial.

· Masferrer, A. (2019). Diseño de procesos creativos: metodología para idear y co-crear. Barcelona: Gustavo Gili.

· Mootee, I. (2014). Design thinking para la innovación estratégica: Lo que no te pueden enseñar en las escuelas de negocios ni en las de diseño. Madrid: Empresa Activa.

· Pibernat, O. y Chaves, N. (1989). La Gestión del Diseño. Madrid: Manuales IMPI.

· Roberts, L. (2009). Good: Ética en el Diseño Gráfico. Barcelona: Index Book.

· Viladàs, X. (2010). Diseño rentable: diez temas a debate. Barcelona: Index Book.

· Zeegen, L. (2006). Principios de ilustración: cómo generar ideas, interpretar un brief y promocionarse. Análisis de la teoría. La realidad y la profesión en el mundo de la ilustración manual y digital. Barcelona: Gustavo Gili.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • FERNANDEZ IÑURRITEGUI, LEIRE
  • HERRERA FERNANDEZ, EDUARDO
  • SAINZ GIL, ANA MARIA

TaldeakToggle Navigation

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-27

11:15-12:00 (1)

11:15-12:00 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Apiril : 2023-04-18 09:00
  • Ekain : 2023-06-13 09:00

Ikasgela(k)

  • AULA MULTIDISCIPLINAR 01H3 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)
  • AULA MULTIDISCIPLINAR 01H3 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (2)

01 Tailerra-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-27

09:00-11:15 (1)

09:00-11:15 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Apiril : 2023-04-18 09:00
  • Ekain : 2023-06-13 09:00

Ikasgela(k)

  • AULA MULTIDISCIPLINAR 01H3 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)
  • AULA MULTIDISCIPLINAR 01H3 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (2)

02 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-27

12:15-13:00 (1)

12:15-13:00 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Apiril : 2023-04-17 10:00
  • Ekain : 2023-06-12 10:00

Ikasgela(k)

  • AULA DIBUJO 00C4 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)
  • AULA DIBUJO 00C4 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (2)

02 Tailerra-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-27

10:00-12:15 (1)

10:00-12:15 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Apiril : 2023-04-17 10:00
  • Ekain : 2023-06-12 10:00

Ikasgela(k)

  • AULA DIBUJO 00C4 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)
  • AULA DIBUJO 00C4 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (2)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-27

12:00-13:30 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Apiril : 2023-04-18 09:45
  • Ekain : 2023-06-13 09:45

Ikasgela(k)

  • AULA MULTIDISCIPLINAR 01H4 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

31 Mintegia-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-27

12:00-13:30 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Apiril : 2023-04-18 09:45
  • Ekain : 2023-06-13 09:45

Ikasgela(k)

  • AULA MULTIDISCIPLINAR 01H4 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

31 Tailerra-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-27

09:45-12:00 (1)

09:45-12:00 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Apiril : 2023-04-18 09:45
  • Ekain : 2023-06-13 09:45

Ikasgela(k)

  • AULA MULTIDISCIPLINAR 01H4 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)
  • AULA MULTIDISCIPLINAR 01H4 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (2)