XSLaren edukia

Ikus-entzunezko Hizkuntza27087

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua (Plan berria)
Ikasturtea
2023/24
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27087

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4669
Gelako p.1421

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

‘Ikus-entzunezko hizkuntza’ irakasgaia komunikazio hiru graduen lehenengo mailan kokatuta dago (Publizitatea, Ikus-entzunezko komunikazioa, Kazetaritza), izan ere oinarrizko adarreko irakasgaia da eta hurrengo ikasturteetan garatu beharreko irakasgaietan garrantzitsuak eta funtsezkoak diren kontzeptuak lantzen ditu. Helburu zehatza ikasleak ikus-entzunezko testuen aurrean izpiritu kritiko eta tresna metodologikoekin topo egiteko gaitasun minimoak garatzea da.



Irakasgai teorikoa izaki, zuzenean dago harremanetan Ikus-entzunezko sormen teknikak izeneko oinarrizko adarreko irakasgaiarekin. Hau bigarren lauhilekoan irakasten da, eta erabat oinarritzen da Ikus-entzunezko Hizkuntza irakasgaian. Hurrengo ikasturteetan ere ikastaro honetan ikasitakoak zuzeneko harremana izango du (2., 3., 4. eta 5. maila) honako ikasgaiekin: Ikus-entzunezko narratiba, Zinema klasikoaren historia, Zinema modernoaren eta garaikidearen historia eta Ikus-entzunezko sormen prozesuak (2. maila); hautazkoa den Zinema espainiarra: zinema nazionalak, nortasunak eta erbesteak (3. edo 4. maila); Ikusizko formen analisia, Estetika korronte garaikideak eta Ekoizpenaren kudeaketa (5. maila).



Lan jarduerari erabat lotutako ezagutzak garatzen dira irakasgai honetan, izan ere ikus-entzunezkoen gramatika minimoa ezagutzea ezinbestekoa da hedabideetan lan egiteko, jarduera zehatza edozein izanda ere, produkzio zein analisiaren ikuspuntutik.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Ikus-entzunezko Komunikazioko eta Publizitateko eta Harreman Publikoetako graduen gaitasunak:



1 - Teoria, kontzeptu eta metodologien esanahia eta egokitasuna ezagutzea eta ulertzea ikus-entzunezko komunikazioaren diziplinarteko eremuan.



2 - Gertaerak, gizarte-prozesuak, testuak eta komunikazio-proiektuak modu kritikoan aztertzea, interpretatzea, azaltzea eta baloratzea.



3 - Teoria eta tresna metodologikoak praktikan aplikatzea komunikazio-prozesu eta -testuinguru desberdinetan



4 - Informazioa eta dokumentazioa hainbat iturritan bilatzea, hautatzea, hierarkizatzea eta aztertzea, eta edukia narrazio-modu eta -estrategietara egokitzea.



5 - Hainbat genero, formatu eta hedabidetan egindako lanaren eta ikerketaren proiektuak, lorpenak eta emaitzak komunikatzea eta azaltzea, jariakortasunez, eraginkortasunez eta argudiatuz.



6 - Teoria, kontzeptu eta metodologien esanahia eta egokitasuna ezagutzea eta ulertzea publizitatea eta harreman publikoen diziplinarteko eremuan.





Kazetaritzako graduaren gaitasunak:



1.-Gertaera eta prozesu sozialak aztertzea, interpretatzea eta azaltzea, gizarte-zientziei dagozkien ezagutza eta metodologietatik abiatuta (Soziologia, Ekonomia, Zuzenbidea, Historia garaikidea), komunikabideen lanaren testuinguruan.



2.-Hainbat iturritan bilatzea, hautatzea, hierarkizatzea eta aztertzea, edukiak narrazio-modu eta estrategietara egokituz.



3. Komunikatzeko erraztasunez eta eraginkortasunez hitz egitea ahoz eta idatziz, eta komunikabideetarako egokienak diren hizkuntza-baliabideak baliatzen jakitea.



Irakasgaiaren gaitasun espezifikoak hauek dira:

C1CC01 - Pentsamendu historiko, ekonomiko eta linguistikoaren teoria, ideia eta kontzeptu nagusiak hausnartzea, ulertzea eta identifikatzea, komunikazio-fenomenoen ezagutzari aplikatuta.

C1CC02 - Kontzeptuak, teknikak eta prozedura metodologikoak aplikatzea dokumentu-iturriak identifikatzean, kasuen analisian eta informazio- eta komunikazio-arazoetan.

C1CC03 - Sorkuntzarekin, informazioarekin eta idatzizko eta ikus-entzunezko komunikazioarekin lotutako testuak, generoak, formatuak eta fenomenoak modu kritikoan aztertzea, interpretatzea eta baloratzea.

C1CC05 - Talde-lanean parte-hartze aktiborako, lankidetzarako eta erantzunkidetasunerako trebetasunak eta trebetasunak garatzea.

C1CC06 - Informazioa eta dokumentazioa hainbat iturritan bilatu, hautatu, hierarkizatu eta aztertzea, edukia narrazio-modu eta -estrategietara egokituz.



Zeharkako gaitasunak

CT3 - Komunikazioa eta hizkuntza-aniztasuna

CT5 – Informazioaren kudeaketa eta herritartasun digitala

CT7 - Pentsamendu kritikoa

CT8 - Talde-lana



Irakasgai honen ikaskuntzaren emaitzak ikasleak ikus-entzunezko edozein diskurtso motari espiritu kritikoz aurre egiteko duen gaitasunean zehaztuko dira. Ikus-entzunezko hizkuntzaren baliabideak ulertzeko eta ezagutzeko gai izan beharko du, baita diskurtso bat egiteko orduan dituen aukerak ere. Ikus-entzunezko testu baten aurrean, egileak erabili dituen baliabideak identifikatzeko eta testuinguruaren, kulturaren eta abarren arabera duten zentzua argitzeko gai izan behar du.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

EGITARAU TEORIKOA

I. GAIA: IKUS-ENTZUNEZKO HIZKUNTZA ETA KOMUNIKAZIOA

1.1. Irudiaren gizartea: ikus-entzunezkoaren testuingurua

1.2. Oinarrizko definizioak: komunikazioa, hizkuntza eta Ikus-entzunezkoa

II. GAIA: IKUS-ENTZUNEZKO PERTZEPZIOA

2.1. Pertzepzioa komunikazio prozesuaren atal nagusi gisa

2.2. Ikusmen-pertzepzioa

2.3. Soinu-pertzepzioa

2.4. Baldintzapen kulturalak

III. GAIA: IKUS-ENTZUNEZKO IRUDIKAPENA

3.1. Irudikapenaren kontzeptua

3.2. Hitzarmenezko irudikapen mota ezberdinak

IV. GAIA: IKUS-ENTZUNEZKO OSAGAIAK

4.1. Eszenaratzea

4.1. Koadratzea eta planoen antolamendua

4.2. Mugimendua

4.3. Soinuaren osagaiak

V. GAIA: MUGIMENDUA

5.1. Espazio eta denbora jarraitutasuna

5.2. Trantsizio-elementuak

5.3. Muntaia: motak, balio adierazleak, erabilera eta funtzioak



EGITARAU PRAKTIKOA:



Talde bakoitzaren ikaslearen gidan zehaztuko da.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honek astean 4 ordu ditu; horietatik hiru teorikoak dira eta bat praktikoa. Eskola teorikoetan klase magistrala lantzen da, ikus-entzunezko materiala eta euskarri garafikoak lagunduta. Bestetik, jarduera praktikoak garatzeko orduan, taldea bi azpitaldetan banatzen da (GA1 eta GA2).



Ikasgai honetan erabilitako metodologiak hainbat estrategia sortzen ditu arestian aipatutako gaitasunak eta irakaskuntza emaitzak lortzeko:



1. Ikus-entzunezko produktuei buruzko hausnarketarako lan-tresnak eskuratzea



- Ikasleen eskura egongo diren materialekin (artikuluak, liburuak, lotura interesgarriak) osatuko den klase magistralaren bidez ezagutzak transmititzea.



2.- Ikusizko eta ikus-entzunezko irudiaren zeinuak eta kodeak interpretatzen eta aztertzen laguntzen duten pertzepzio-, sinbolia- eta kultura-balioak identifikatzea



- Aldez aurretik bereziki hautatutako testuen eta irudi eredugarrien irakurketaren bidez, ikasleak gogoeta egin eta pertzepzio-, sinbolia- eta kultura-balioak ezagutu behar ditu

3- Ikus-entzunezko hizkuntzaren berezko baliabideak eta teknikak ezagutzea.



- Ikus-entzunezko materialez lagundutako irakasleek baliabideak eta teknikak azalduko dizkiote ikasleari



- Ikasleek, ikasgelan azaldutako teknikak eta baliabideak barneratu ondoren, hauek aplikatu beharko dituzte: Ikus-entzunezko hizkuntzaren baliabideak ezagutzeko eta aztertzeko ezagutzak, horretarako prestatutako adibideetan.



4.- Ikus-entzunezko testuak aztertzea, eztabaidatzea eta interpretatzea.



- Testuen analisian trebetasunak eskuratzeko, praktika kooperatibo bat egingo da, Irakasleak ezarritako gidalerroak abiapuntu hartuta, aldez aurretik hautatu duen ikus-entzunezko testu bat aztertuko du ikasleak.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 30
    • Test motatako proba (%): 40
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20
    • Ikasgelako Praktiketan barneratzea eta parte hartzea (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio jarraia:



Jarraian zehazten diren hiru proba ditu. Irakasgaia gainditzeko, ezinbestekoa da ikasgelako atal teorikoa eta praktikoa gaindituta izatea.



1.- ikasgelako praktiketara joatea eta haietan parte hartzea: % 10.



2.- lanak egitea eta erakustea: % 20.



3.- azterketa teoriko-praktikoa: % 70.



Ebaluazio jarraitua gainditzeko, nahitaezkoa da azterketa teorikoa (galdetegia eta proba aplikatua edo teoriko-praktikoa) eta ikasgelako praktikak gainditzea.



Proba teorikoen, gelako praktiken eta gelako praktiketako proben deskribapen zehatza talde bakoitzeko ikaslearen gidan zehaztuko da.



Ohar garrantzitsua:



8. 3. artikulua.- Ebaluazio sistemak



- Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Irakasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da.



Azken ebaluazioa:



Bi atal ditu: notaren % 70 hartzen duen azterketa bat eta % 30 osatzen duen lana. Talde bakoitzaren irakaskuntza-gidak azterketaren edukiak eta lanaren izaera zehaztuko ditu. Azken ebaluazioa gainditzeko, ezinbestekoa da proba horiek guztiak gainditzea, ebaluazio jarraitua bete duten ikasleen trebetasun berak lortu dituztela frogatzeko.



Ebaluazio-sistema hau modu presentzialean nahiz ez-presentzialean aplikatuko da, egoerak hala eskatzen badu.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation



Indarrean den araudiak dion bezala, “ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da.“ (9.2 art.)

Ezohiko deialdian erabiliko dira azken ebaluaziora doazen ikasleekin erabiliko diren ebaluazio irizpide berberak. Beraz, eskatuko zaie:

1.-notaren % 70 hartzen duen azterketa teoriko praktiko bat

2.-notaren % 30 osatzen duen lana.

Irakasgaiaren irakaskuntza-aldiaren hasieran, talde bakoitzean zehaztuko dira azterketaren edukiak eta lanaren izaera. Azken ebaluazioa gainditzeko, ezinbestekoa da proba horiek guztiak gainditzea, ebaluazio jarraitua bete duten ikasleen trebetasun berak lortu dituztela frogatzeko. Ikasleen ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gorde ahal izango dira. Aldiz, ikasturtean zehar egindako etengabeko ebaluazioaren emaitzak negatiboak badira, emaitzak ezin izango dira ezohiko deialdirako mantendu eta deialdi horretan ikasleek kalifikazioaren %100 eskuratu ahal izango dute.

Ezohiko deialdiari uko egiteko nahikoa izango da bertara ez agertzea.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak Egela plataforman argitaratzen dituen materialak derrigorrez landu beharko ditu ikasleak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

BORDWELL D. y THOMPSON K. (1995), El arte cinematográfico, Barcelona: Paidos

FERNANDEZ DIEZ F / MARTINEZ A (1998), Manual básico de lenguaje y narrativa audiovisual, Barcelona: Paidos.

Gehiago sakontzeko bibliografia

ARHEIM R.(1981), Arte y percepción visual, Madrid: Alianza
AUMONT, J. (1992), La imagen, Barcelona: Paidos.
AUMONT J. y otros (1995), Estética del cine: espacio fílmico, narración, lenguaje, Barcelona: Paidos
BERGER J. (1980), Modos de ver, Madrid: Gustavo Gili
CHION M. (1993), La audiovisión. Introducción a un análisis conjunto de la imagen y el sonido, Barcelona: Paidos
GOMBRICH R. (1996), La imagen y el ojo, Madrid: Alianza
GUBERN R. (1996), Del bisonte a la realidad virtual, Barcelona: Anagrama
PANOKSKY E. (1975), La perspectiva como forma simbnólica, Barcelona: Tusquets
PINEL, V. (2001), El montaje. Barcelona: Paidos.
RODRIGUEZ A. (1998), La dimensión sonora del lenguaje audiovisual. Barcelona: Paidos
ROCK I. (1985), La percepción, Bercelona: Labor
SIETY, E. (2004), El plano, Barcelona: Paidos.
VILLAIN, D. (1997), El encuadre cinematográfico. Barcelona: Paidos
ZUNZUNEGUI,S. (1989). Pensar la imagen. Madrid: Cátedra

Web helbideak

www.utadeo.edu.co/programas/humanidad
http://victorian.fortunecity.com/muses/116/cinedidactico.html
http://www.liceus.com/cgi-bin/ac/pu/tecn1.asp
http://tonicues2.eresmas.net/Comunicacion/lectura.htm

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • JIMENEZ IGLESIAS, ESTEFANIA
  • MARTINEZ MARTINEZ, JOSU
  • NERECAN UMARAN, AMAIA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00 (1)

11:00-13:00 (2)

2-15

11:00-13:00 (3)

11:00-12:00 (4)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

13:00-14:00 (1)

Irakasleak

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:00-13:00 (1)

Irakasleak

02 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00 (1)

09:00-11:00 (2)

2-15

09:00-11:00 (3)

10:00-11:00 (4)

Irakasleak

02 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

13:00-14:00 (1)

Irakasleak

02 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-10:00 (1)

Irakasleak

03 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00 (1)

11:00-13:00 (2)

2-15

11:00-12:00 (3)

11:00-13:00 (4)

Irakasleak

03 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

13:00-14:00 (1)

Irakasleak

03 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:00-13:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00 (1)

11:00-13:00 (2)

2-15

11:00-12:00 (3)

11:00-13:00 (4)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:00-13:00 (1)

Irakasleak

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

13:00-14:00 (1)

Irakasleak

32 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00 (1)

09:00-11:00 (2)

2-15

11:00-13:00 (3)

10:00-11:00 (4)

Irakasleak

32 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

13:00-14:00 (1)

Irakasleak

32 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-10:00 (1)

Irakasleak