XSLaren edukia

Informazio Generoak27092

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua (Plan berria)
Ikasturtea
2023/24
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27092

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3248
Gelako p.2842

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai honek albistearekin batera datozen Informazio Genero nagusien (elkarrizketa, erreportajea eta kronika) ikuspegi bateratu bat eskaintzen die ikasleei. Ohiko ezaugarriak eta genero bakoitzeko espezifikotasunak erakusten ditu. Ikasleei kazetari-irizpidea garatzen laguntzen die. Horretaz gain, informazio-edukia lortzeko, egituratzeko, laburbiltzeko eta idazteko gaitasunak garatzea ahalbidetzen die.



Informazio Generoak Kazetaritzako, Publizitateko eta Ikus-Entzunezko Komunikazioko Graduetako Lehen Mailako oinarrizko ikasgai bat da. Kazetaritza idatziak darabiltzan ereduek garatzen dituzten irakasgaiekin harremanetan dago: Berrien Idazkera Prentsan (lehen ikasturtean), Web Edukien Idazkera eta Sorkuntza (bigarren ikasturtean), Interpretazio Generoak (hirugarren ikasturtean), Erreporterismoa eta Prentsa Edizioa (laugarren ikasturtean).



Irakasgaia era egokian osatzeko, beharrezkoa da hizkuntzaren oinarrizko gaitasun bat izatea, bereziki gramatika, ortografia eta sintaxia menderatzea, unibertsitateko irakaskuntzaren aurreko heziketa-tarteetan lantzen diren mailan.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Ikasgaia egiten duten ikasleek ondoko gaitasunak bereganatuko dituzte:



Gaitasun orokorrak (GO):



G001 - Komunikazio-erraztasunez eta eraginkortasunez hitz egitea ahoz eta idatziz, eta komunikabideetarako egokienak diren hizkuntza-baliabideak aprobetxatzen jakitea.

G002 - Hainbat iturritan bilatu, hautatu, hierarkizatu eta aztertzea, edukiak narrazio-modu eta -estrategietara egokituz.

G003 – Komunikazio eta informazio prozesuetarako trebetasunak garatzea eta teknikak, teknologiak eta baliabideak aplikatzea.

G004 - Edukien alderdi formalak eta estetikoak behar bezala diseinatzea, komunikabideen ezaugarrien arabera.

G005 – Informazio edo komunikazio proiektuak egoki asmatzea, planifikatzea, gauzatzea eta kudeatzea.

G006 - Kazetaritza-genero eta formatu nagusiak informazio lanetan aplikatzea, komunikabide bakoitzaren berezko hizkuntzaren bidez.

G007 - Gertaera eta prozesu sozialak aztertzea, interpretatzea eta azaltzea, gizarte-zientzien berezko ezagutza eta metodologietatik abiatuta (Soziologia, Ekonomia, Zuzenbidea, Historia Garaikidea), komunikabideen lanaren testuinguruan.

G008 - Teoria, kontzeptu eta metodologien esanahia eta egokitasuna ezagutzea eta ulertzea komunikazioaren diziplinarteko testuinguruan.



Zeharkako gaitasunak (ZG):



ZG1 - Autonomia eta autoerregulazioa.

ZG5 - Informazio eta herritartasun digitalaren kudeaketa.

ZG7 - Pentsamendu kritikoa.

ZG8 - Talde-lana.



Gaitasun Espezifikoak (GE):



GE1CC01 - Pentsamendu historiko, ekonomiko eta linguistikoaren teoria, ideia eta kontzeptu nagusiak hausnartzea, ulertzea eta identifikatzea, komunikazio-fenomenoen ezagutzari aplikatuta.

GECC02 - Kontzeptuak, teknikak eta prozedura metodologikoak aplikatzea dokumentu-iturriak identifikatzean, kasuen analisian eta informazio- eta komunikazio-arazoetan.

GECC03 - Sorkuntzarekin, informazioarekin eta idatzizko eta ikus-entzunezko komunikazioarekin lotutako testuak, generoak, formatuak eta fenomenoak modu kritikoan aztertzea, interpretatzea eta baloratzea.

GECC05 - Komunikabideen genero eta formatu desberdinetara egokitutako ahozko, idatzizko eta ikus-entzunezko adierazpeneko eta komunikazioko estrategiak garatzea.

GECC06 - Talde-lanean parte-hartze aktiborako, lankidetzarako eta erantzunkidetasunerako trebetasunak eta trebetasunak garatzea.



Ikaskuntzaren emaitzak (IE):



IE1. Genero bakoitza identifikatu eta bereizten du.

IE2. Informazio-generoen jatorria eta bilakaera ezagutzen ditu.

IE3. Informazioa eta iritzia kazetaritza-testu batean argi eta garbi bereizten ditu.

IE4. Informazio-gaurkotasunaren gune nagusiak ezagutzen ditu.

IE5. Hainbat tratamendu eta argitalpen-lerro dituzten idatzizko baliabideak era kritikoan kontsumitzen ditu

IE6. Zailtasunik gabe lotzen ditu hautatutako gaiak informazio-eduki bat egiteko behar diren dokumentu-iturriekin.

IE7. Irizpide profesionalen arabera, iturri pertsonalak bilatzeko, hautatzeko eta lortzeko lana egiten du.

IE8. Iturri pertsonalen bilaketak espero diren emaitzak lortzen ez dituenean alternatibak bilatzeko gai da.

IE9. Gai da albiste-mota bakoitzerako informazio-genero egokia behar bezala aukeratzeko.

IE10. Kazetaritza-hizkuntza informatiboaren ezaugarri estilistiko komunak behar bezala ezagutzen eta maneiatzen ditu.

IE11. Ezagutzen eta egoki maneiatzen ditu albistearekin batera datozen Informazio Genero nagusi bakoitzaren ezaugarri estilistiko espezifikoak: elkarrizketa, erreportajea eta kronika.

IE12. Talde-lana antolatzeko, banatzeko eta bere gain hartzeko gai da, iturri pertsonalen eta dokumentalen bidez informazioa lortzeko.

IE13. Gainerako ikasleen aurrean gaurkotasunari lotutako gai bat taldean dokumentatzeko, prestatzeko eta jendaurrean erakusteko gai da.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Teoria:

1. Sarrera. Kazetaritza hizkuntza eta estiloa. Generoak eta haien sailkapena.

1.1. Kazetaritza eta estiloa.

1.2. Kazetaritza estiloaren ezaugarriak.

1.3. Estiloaren arau praktikoak.



2. Kazetaritza generoak.

2.1. Hastapenak eta definizioa.

2.2. Kazetaritza generoen sailkapena.

2.3. Gogoeta orokorrak.



3. Elkarrizketa.

3.1. Elkarrizketaren prestakuntza, garapena eta idazkera.

3.2. Elkarrizketaren tipologia.



4. Erreportajea.

4.1. Ezaugarri orokorrak.

4.2. Izenburua eta lehen paragrafoa.

4.3. Erreportajearen gorputza.

4.4. Erreportajearen itxiera.



5. Kronika.

5.1. Kronikaren oinarriak.

5.2. Kronikaren sailkapena.



Praktika:

1. Zuzeneko estiloan elkarrizketa bat idaztea.

2. Zehar estiloan elkarrizketa bat idaztea.

3. Irakasleak proposatutako gai bati buruzko erreportaje bat idaztea.

4. Ikasleak proposatutako gai bati buruzko erreportaje bat idaztea.

5. Irakasleak proposatutako gai bati buruzko kronika bat idaztea.

4. Ikasleak proposatutako gai bati buruzko kronika bat idaztea.

MetodologiaToggle Navigation

Zeregin presentzialak: eskola magistralak; laborategi-praktikak; ikasgelako lan erakusketa; azterketa.

Zeregin ez presentzialak: gai-ikerketa eta azterketa-prestaketa; informazio-bilaketa eta lan/proiektuen prestaketa; irakurgaiak eta iruzkin kritikoak.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 30
    • Test motatako proba (%): 10
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 50
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Notaren % 50 lauhilekoan zehar ikasgelan entregatutako praktiken bidez lortuko da. Banakako edota taldekako ariketak egon daitezke. Ariketak ez dira portzentaje berekoak izango. Hizkuntza mailako akatsek puntuak kenduko dituzte. Plagioa antzemango balitz, ikasleari suspentso kalifikazioa jarriko litzaioke zuzenean. Nahitaezkoa da praktika guztiak egitea.



Praktika bi zatitan ere ebalua daiteke. Kasu jakin horretan, irakasleari entregatutako praktikek azken notaren %45eko balioa izango dute. Eta, horrezaz gain, gramatika-azterketa bat ere egingo da.

Azterketa hori independenteki gainditu beharko da ezinbestean eta azken notaren %15eko balioa izango du. Beste % 40 azterketa teorikoa eta gaurkotasunaren ezagutza neurtzeko proben artean banatuko da. Gaurkotasunaren ezagutza neurtzeko, ohiko galdetegiez gain, taldekako aurkezpenak ere erabil daitezke.

Ikasgaiaren nota praktikaren, teoriaren eta gaurkotasunaren noten gehiketaren emaitza izango da. Irakasgaia gainditzeko, hiru atalak independenteki gainditu beharko dira.



Atalen bat suspenditu dutenei gainditutako atalaren nota gordeko zaie ezohiko deialdirako. Nota hori ez da hurrengo ikasturterako gordeko.





Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Notaren % 50 praktika azterketaren bidez lortuko da. Beste % 50 teoria azterketa eta gaurkotasunaren ezagutza neurtzeko proben artean banatuko da.



Azken nota hiru atal horien notaren gehiketaren emaitza izango da. Irakasgaia gainditzeko hiru atalak independenteki gainditu beharko dira. Azken notan suspentso bat duenari ez zaizkio gainditutako atalak gordeko hurrengo ikasturterako.



BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

BARANDIARAN. A. (2009): Postkronikak. Donostia: Elkar.

BEZUNARTEA, O.; DEL HOYO, M.; MARTÍNEZ, F. (1998). 21 Lecciones de reporterismo. Leioa: Universidad del País Vasco.

BEREZIARTUA, G. (2019): Ez gara neutralak. Lasarte-Oria: Argia.

CASASÚS, J. M.; NÚÑEZ LADEVEZE, L. (1991). Estilo y géneros periodísticos. Barcelona: Ariel.

CASSANY, Daniel (1995). La cocina de la escritura. Barcelona: Anagrama.

DÍAZ NOCI, Javier (2000). Informazio-generoak. Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatea.

DÍAZ NOCI, J.; SALAVERRÍA ALIAGA, Ramón (coords.) (2003). Manual de Redacción Ciberperiodística. Barcelona: Ariel.

ECHEVARRIA LLOMBART, B. (1998). Las W's del reportaje. Valencia: Fundación Universitaria San Pablo CEU.

Gehiago sakontzeko bibliografia

CANTAVELLA, J.; SERRANO, F. (2004). Redacción para periodistas: informar e interpretar. Barcelona: Ariel.
EFE AGENTZIA (2000): Diccionario de español urgente. Madril: Editorial SM.
GÓMEZ MOMPART, J. L. (1982). Los titulares en prensa. Bartzelona: Mitre.
GRIJELMO, Á. (2003). El estilo del periodista. Madril: Santillana.
MARTÍN VIVALDI, G. (1987). Géneros periodísticos. Madril: Paraninfo.
MARTÍNEZ ALBERTOS, J. L. (1974). Redacción periodística, los estilos y los géneros en la prensa escrita. Madril: ATE.
MARTÍNEZ ALBERTOS, J. L. (2001). Curso General de Redacción Periodística. Madril: Paraninfo.
PARRATT FERNÁNDEZ, S. (koord.) (2017). Géneros informativos, interpretativos y de opinión. Madril: Síntesis.
QUESADA, M. (1984). La entrevista: obra creativa. Bartzelona: Mitre.

ESTILO LIBURUAK: El País (Ediciones El País); El Mundo (Unidad Editorial); Abc (Ariel); Berria (Berria).

Aldizkariak

- Anàlisi.
- Comunicación y Sociedad.
- Doxa.
- El profesional de la información.
- Euskonews.
- Jakin.
- Revista Latina de Comunicación Social.
- RIEV.
- Textual & Visual Media.
- Trípodos.
- Uztaro.
- Zer.

Web helbideak

https://behategia.eus/
https://www.berria.eus/estiloliburua/
https://www.hekimen.eus/
http://rikardoarregikazetaritzasaria.eus/
http://www.poynter.org/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • CAMACHO MARKINA, IDOIA
  • GOIKOETXEA PEREZ, ANDER
  • GURRUTXAGA REKONDO, GUILLERMO

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:00-11:00 (1)

11:00-13:00 (2)

17-30

11:00-13:00 (3)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

11:00-13:00 (1)

Irakasleak

02 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:00-11:00 (1)

11:00-13:00 (2)

17-30

11:00-13:00 (3)

Irakasleak

02 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

02 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

11:00-13:00 (1)

Irakasleak

03 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:00-11:00 (1)

09:00-11:00 (2)

17-30

09:00-11:00 (3)

Irakasleak

03 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

03 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

11:00-13:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:00-11:00 (1)

11:00-13:00 (2)

17-30

09:00-11:00 (3)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

11:00-13:00 (1)

Irakasleak

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

11:00-13:00 (1)

Irakasleak

32 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:00-11:00 (1)

09:00-11:00 (2)

17-30

09:00-11:00 (3)

Irakasleak

32 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

11:00-13:00 (1)

Irakasleak

32 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-11:00 (1)

Irakasleak