XSLaren edukia

Irakasleak

ARRATE SANTAOLALLA RAMIREZ

Ezagutza arloa
Ingurumenaren Teknologiak
Saila
Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza
Ikastegia
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
arrate.santaolalla@ehu.eus

2015ean, Industria Kimikaren Ingeniaritzako Gradua lortu zuen Gasteizko Ingeniaritza Eskolan (UPV/EHU), eta Ingurumen Ingeniaritzako Ikerketa Masterra egin zuen (UPV/EHU-UC, promozioko espediente akademiko onenaren saria jasoz). 2021ean Ingurumen Ingeniaritzako doktore titulua lortu zuen nazioarteko Doktorego aipamenarekin "Copper solubilization strategies for mold biomachining and bioleaching from printed circuit boards" tesiarekin (UPV/EHU). Doktoregoan nazioarteko egonaldia burutu zuen National University of Ireland Galway unibertsitatean (NUIG).

2023ko irailetik Irakasle Laguntzaile Doktore gisa lan egiten du Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan, Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Sailan.

Egiten duen ikerketa-lana UPV/EHUko BIOFILTRAZIO ikerketa-taldearen barruan garatzen da, eta metalen biolixibiazioan lan egiten du batez ere. Ikerketa-lanean, deialdi publikoetan finantzatutako hainbat proiektutan parte hartu du, eta nazioarteko 15 kongresu baino gehiagotan parte hartu du.