XSLaren edukia

Zuzenbidearen Teoria26149

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Zuzenbidea
Ikasturtea
2022/23
Maila
1
Kreditu kopurua
8
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26149

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5684
Gelako p.2436

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Zuzenbidearen Teoria Zuzenbideko Graduko lehen mailako oinarrizko gaietako bat da, Zuzenbidearen Oinarriak izeneko moduluaren barruan dagoena. Irakasgai honen helburua, garai eta kultura orotan present dagoen gizarte-harremanen ordenaziorako baliabide edo tresna den aldetik, Zuzenbideak berekin dakartzan arazo teoriko nagusiak lehen mailako ikasleei aurkeztea da.



Irakasgai oinarrizkoa denez, Zuzenbidearen ezagueran sarrera gisakoa da eta, horrexegatik, gainerako gai juridikoak lantzeko beharrezkoak diren oinarrizko elementu kontzeptualak eskeintzen ditu.



Irakasgai honek honako gai multzoen inguruko ezagutzak lortzea ahalbidetzen du: Zuzenbidearen kontzeptua, arauen eta arau-sistemen teoria orokorra, ordenamendu juridikoaren teoria, oinarrizko kontzeptu juridikoen analisia, Zuzenbidearen sorketa, interpretazio zein aplikazio prozesuak, Zuzenbidearen helburu eta funtzioak, eta, azkenik, horrek dituen harremanak balore juridikoekin eta justizia kontzeptuarekin.



Irakasgai honetan burutuko den lanak errealitate juridikoaren oinarriak, ezaugarri bereizgarriak, baldintzapen zein ondorioak atzitzeko baliagarri izan dakieken formakuntza juridiko bat lortzeko aukera emango die ikasleei. Ildo beretik, Zuzenbideko Gradua titulazioa osatzen duten gainerako irakasgaietan ondoren lortuko dituzten ezagutzak elkarri lotu ahal izateko beharrezkoa duten egitura eraikitzen lagunduko die.



Irakasgaiaren ikuspuntua da teoria orokorrarena, ikasleari gure kultur-testuinguruko herrialdeetako edozein ordenamendu juridikoetan eta Zuzenbideen edozein sektoreetan lan egiteko baliagarri izan dakiokena.



Sarrera gisakoa edo propedeutikoa den irakasgaia izanik, Zuzenbidearen Teoriak ez du aldez aurretiko ezagutza berariazkorik eskatzen.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

ECTS irakasgai guztietan bezela, helburu nagusia ezagutza eta gaitasun multzo bat ikastea da. Helburua ez da, beraz, norberaren ikerketaren emaitzen edo besteen aurkikuntzen berri ematea ondoren aplikatuak izan daitezen, ikasleari bere ahalegin intelektualaren bitartez bilatzen laguntzea baizik, irakasleak bideraturiko autoikasketa lan baten markoan.



GAITASUN OROKORRAK



GO-1: Zuzenbidearen iturrien erabilera analitiko, sistemiko zein kritikoa.

GO-2: Ahozko eta idatzitako komunikazioa.

GO-3: Gatazka juridikoen ebazpena.

GO-4: Talde-lana.

GO-5: Ikasketa etengabekoa eta berritzailea.



GAITASUN BERARIAZKOAK



GB-1: Irakasgaiaren objektua, estatusa eta gai-egitura mugatzea, fenomeno juridikoen nonahikotasunaz eta konplexutasunaz ohartuz.

GB-2: Zuzenbidearen ikuskera nagusiak, hauen arazoak eta ondorioak ezagutzea.

GB-3: Zuzenbideak gizarte-harremanen sistema erregulatzaile gisa duen garrantziaz jabetzea.

GB-4: Arauaren kontzeptua, egitura eta sailkapena ezagutzea.

GB-5: Ordenamendu juridikoaren kontzeptuaren ezaugarriak eta arazoak ezagutzea.

GB-6: Zuzenbidea eta beste gizarte-errealitateak bereiztea.

GB-7: Oinarrizko kontzeptu zein eragiketak ezagutzea.

GB-8: Zuzenbidea nola sortzen, interpretatzen eta aplikatzen den jakin eta ulertzea.

GB-9: Zuzenbidearen aplikazioa bideratzen duten arrazoibideen eta argudiaketa-prozesuen izaerari buruzko ikuspegi argia izatea.

GB-10: Justiziaren teorien eta balore juridikoen ezagueran murgiltzea.

GB-11: Zuzenbidearen kritikari ekiteko beharrezkoak diren tresnak lortzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

I. ZUZENBIDEAREN KONTZEPTUEN SARRERA BAT

1. Ikasgaia- Zuzenbidearen Kontzeptuari Sarrera

2. Ikasgaia- Zuzenbidea, Boterea, Estatua Eta Aniztasun Juridikoa



II. ZUZENBIDEAREN EGITURA

3. Ikasgaia- Arau Juridikoak

4. Ikasgaia- Ordenamendu Juridikoa

5. Ikasgaia- Oinarrizko Kontzeptu Juridikoak



III. ARAU JURIDIKOEN SORKUNTZA, INTERPRETAZIOA ETA

APLIKAZIOA

6. Ikasgaia- Zuzenbidearen sortze-prozesua,Zuzenbidearen Iturriak

7. Ikasgaia- Zuzenbidearen Interpretazioa eta Aplikazioa



IV. JUSTIZIA ETA BALORE JURIDIKOAK

8. Ikasgaia- Justizia: Justiziaren Teoriak

9. Ikasgaia- Balore Juridikoak

10. Ikasgaia- Giza-eskubideak



SAKONTZEKO GAIAK:

Aniztasun juridikoa

Zuzenbidearen iturriak eta legegintzazko teknika

Argudiaketa juridikoa

Hiritartasuna eta parte-hartze politikoa

Berdintasuna eta generoa

Bereizkeriaren kontrako zuzenbidea

Giza eskubideak

MetodologiaToggle Navigation

Zuzenbidearen Teoria irakasgaian proposaturiko metodologiak irakaskuntza saio teorikoak, saio praktikoak eta espezialduriko tutoretzak uztartzen ditu.



IRAKASKUNTZA SAIO TEORIKOAK



Saio teorikoen helburua gaitasun berariazkoekin loturiko alderdi teorikoak azaltzea eta gai praktikoekin uztartzea da; halaber, lortu beharreko ezagutzen ikuskera sistematiko eta orokorra eskeintzea une oro, hala badin badagokio, beste disziplinetako ezagutzekin uztartuz. Azalpenezko klase hauen oinarrizko tresna metodologikoa maisu-klasea izango da, zeina emateko informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliko diren.



SAIO PRAKTIKOAK



Ikasgelako praktiken helburua lorturiko ezagutza teorikoetan sakontzea eta horiek finkatzea da, beti ere gogoeta egin eta momentu oro sortzen diren arazoak konpontzeko. Saio praktikoak arrazoitzean, komunikatzean, gatazkak ebaztean, kritikak egitean, etabar lortzean dautzaten gaitasun orokor edo zeharkakoekin uztartzen dira. Horretarako honako bitartekoak erabiliko dira: talde-dinamikak; arazoak konpontzera bideratutako ikasketa; kasu praktikoen planteaketa, eztabaida eta ebazpena; testu juridikoen eta epaien irakurketa, interpretazio eta azalpena; dokumentalak eta filmeak ikustea ondoren eztabaidatu eta gai teoriko-praktikoekin uztartzeko, eta abar.



ESPEZIALDURIKO TUTORETZAK



Ikasleek aldez aurretik ezarritako ikasketaren emaitzak lor ditzaten eskura ditugun tresnarik garrantzitsuenetakoak –eta, halaber, gutxien erabiltzen direnak- espezialduriko tutoretza indibidualak eta taldekoak dira. Irakasle bakoitzak ikasturte hasieran ezarriko du tutoretza indibidualen ordutegia, non burutuko dituen ere jakinaraziz. Gainera, irakasle bakoitzak ezar lezake nagusiki ikasgelan burutuko diren

talde-tutoretzen ordutegi bat.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
    • Talde bakoitzean irakasleak proposaturiko jarduerak burutzea. (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaia ebaluazio mistoaren bidez kalifikatuko da, bi elementu uztartuko dituelarik:



a) amaierako azterketa eta

b) ikasturtean zehar ikasleek burutuko dituzten jarduera ezberdinak. Jarduera hauek askotarikoak izan daitezke: Klase Praktiko deritzenak edo bestelako jarduerak (liburuak irakurtzea, ahozko eta idatzitako lanak, kasuei buruzko txostenak, proiektuen garapena, problema ireki eta praktikoen ebazpena, irakaskuntza karpeta, etab.). Irakasle arduradun bakoitzak zehaztuko du talde bakoitzean jarduera konkretuak zeintzuk izango diren. Klasean parte hartzea ere baloratuko da.



Irakasgaiaren ebaluazioak, hortaz, bi zati ditu: amaierako azterketarena, modalitate hauetako bat izango duena: garatu beharreko idatzizko proba, test erako erantzunak hautatzeko proba, edo ahozko defentsarako proba. Azken probaren modalitatea edozein dela ere, azken notak, % 60 eta % 70 artean balioko du, eta lan praktikoena, azken notak, % 30 eta % 40 artean.



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, irakasleak proposaturiko jardun praktikoetan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak ebaluazio mistoari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat, lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita. Beti ere, IKASLE KONTUTIK bidalitako posta elektroniko bitartez helaraziko zaio jakinarazpena irakasleari, eta mezuaren “gaia” eremuan “EBALUAZIO MISTOAREN UKOA” testua barne sartuko da. Arestian aipatu bezala egingo ez balitz, mezua ez bidalitakotzat joko da. Aldiz, behar bezala eginez gero, irakasleak jaso izanaren adierazpena bidaliko dio ikasleari.Kasu hauetan bukaerako proba bakarra egingo zaio ikasleari irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan. Proba horrek, egiten den moduan egiten dela, irakasgaiko notaren % 100 balio beharko du.



Edozein kasutan, ikaslearen ebaluazioa aldez aurretik ezarritako ikasketa-emaitzen araberakoa beharko du izan.



Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute. Azterketa egun ofizialean egin beharreko azken probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.



Ebaluazioa aurrez aurre egin ezin bada, irakasgaiko irakasle bakoitzak ezarriko du ematen ari den edo eman duen irakaskuntza-motari ahalik eta hobekien egokitzen zaion ebaluazio-sistema. Gradu eta Graduondoko errektoreordeak irakaskuntzaren egokitzapenari eta UPV/EHUko graduko eta masterreko titulazioen ebaluazioari buruz emandako gomendioei jarraituz, irakasgaiaren irakasleak, ahal den neurrian, etengabeko ebaluazio-sistemari pisu handiagoa ematen saiatuko dira.



Irakasgaiaren ebaluazio-sistemak mistoa izaten jarraituko du, eta irakasle bakoitzak ebaluazio jarraituari eta amaierako ebaluazioari dagozkion balioak esleituko ditu, emandako irakaskuntza-motari hobekien egokitzen zaizkionak.



Irakasgaiaren irakasle bakoitzak irakaskuntza-gidaren egokitzapenari eta ebaluazio-sistemari buruzko erabakiak jakinaraziko dizkie bere ardurapeko taldeko ikasleei, delegatuen bidez, halakorik balego, eta eGela plataforman haien eskura jarriko duen informazio baten bidez.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian, ohiko deialdian erabilitako ebaluazio-irizpide berak jarraituko dira, eta proba hiru modalitateetako edozeinetan egin ahal izango da: idatzizko proba, test mota edo ahozko defentsa.



Aurretik esandakoak esan nahi du ebaluazio jarraituan parte hartu duten ikasleei ebaluazio horretan lortutako nota gordeko zaiela (azken kalifikazioaren % 30 eta % 40 artean gehienez) eta, beraz, amaierako proba edo azterketa egin beharko dutela (azken notaren % 60 eta % 70 arteko balioarekin).



Aparteko deialdiari uko egiteko nahikoa izango da bertara (amaierako azterketara, alegia) ez aurkeztea.



Osasun-arrazoiak direla-eta ebaluazioa aurrez aurre egin ezin bada, ohiko deialdirako xedatutakoa beteko da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

ESKULIBURUAK:

BARRERE, Mª Angeles, CAMPOS, Arantza, EZQUIAGA, F. J., IGARTUA, J.(1998) Lecciones de Teoría del Derecho. Valentzia: Tirant lo blanch.
BETEGÓN, J. eta besteak (1977). Lecciones de Teoría del Derecho. Madril:
MacGraw Hill.
CALVO GARCÍA, M. eta PICONTÓ NOVALES, TERESA (2017) Introducción y perspectivas actuales de la Sociología Jurídica. Bartzelona: Editorial UOC.
NINO, C. S. (1983). Introducción al análisis del Derecho. Bartzelona: Ariel
Derecho.
PRIETO SANCHIS, L. (2005) Apuntes de Teoría del Derecho. Madril: Trotta.
RUIZ RESA, JOSEFA DOLORES (2016) Teoría del Derecho. Valentzia: Tirant lo Blanch.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

AÑON, Mª José. eta besteak (1995) Materiales y ejercicios de Teoría del Derecho.

Valentzia: Tirant lo Blanch.

AÑON, Mª José eta LUCAS, J. de. (1997) Introducción a la Teoria del Derecho.

Valentzia: Tirant lo blanch.

ATIENZA, M. (2001). El sentido del Derecho. Bartzelona: Ariel.

DIAZ, E. (1998) Curso de Filosofía del Derecho. Madril: Marcial Pons ed.

LUCAS, J. DE (1997) Introducción a la Teoría del derecho. Valentzia: Tirant lo

Blanch.

MARTINEZ ROLDAN, L. eta FERNANDEZ SUAREZ, J. (1997) Curso de Teoría

del Derecho. Bartzelona: Ariel.

SORIANO, R. (1997). Sociología del Derecho. Bartzelona: Ariel Derecho.

PEREZ LUÑO, A.E. (1997) Teoría del Derecho. Una concepción de la

experiencia jurídica. Madril: Tecnos.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Espazio urria dela-eta, ikasgelan banatuko da.

Aldizkariak

Anuario de Filosofía del Derecho http://www.uv.es/~afd/.
Cuadernos Electrónicos de Filosofía del Derecho http://www.uv.es/%7Eafd/CEFD/Index_CEFD.html
Doxa http://www.cervantesvirtual.com/portal/DOXA/
Isonomía http://www.isonomia.itam.mx/
Isegoria http://isegoria.revistas.csic.es/index.php/isegoria
Mientras Tanto aldizkaria (http://www.mientrastanto.org/)
Derechos y Libertades (Madrileko Carlos III Unibertsitatea)
Anales de la Cátedra Francisco Suárez (Granadako Unibertsitatea)

Web helbideak

www.dialnet.unirioja.net (Bilaketa bibliografikoa)
www.ine.es (Estatistika Institutu Nazioanala).
www.tribunalconstitucional.es (Konstituzio-Auzitegia)
www.poderjudicial.es (Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia)

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BARRERE UNZUETA, MARIA ANGELES
  • BENGOETXEA CABALLERO, JOSE RAMON
  • NABASKUES MARTINEZ DE EULATE, IKER
  • BARRERE UNZUETA, MARIA ANGELES
  • BENGOETXEA CABALLERO, JOSE RAMON
  • NABASKUES MARTINEZ DE EULATE, IKER

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-29

10:00-11:00 (1)

12:30-14:00 (2)

11:00-12:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.9 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (1)
  • 0.9 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:30-14:00 (1)

30-30

11:00-12:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.9 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (1)
  • 0.9 - EKONOMIA ETA ENP. FAK. (SARRIKOKO ERAIKINA) (2)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-29

10:00-11:00 (1)

12:30-14:00 (2)

11:00-12:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • A-1.3 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA (1)
  • A-1.3 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:30-14:00 (1)

30-30

11:00-12:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • A-1.3 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA (1)
  • A-1.3 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA (2)