XSLaren edukia

Enpresak Sortzeko Ekimena eta Enpresen Berrikuntza27548

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Elcanoko Atala
Titulazioa
Negozioen Kudeaketako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
4.5
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27548

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1820
Gelako p.2747.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai hau Negozioen Kudeaketako Graduaren 4. mailan ikasten da. Beraz, hautazkoa da eta Enpresa Txiki eta Ertainen Kudeaketa Minorrean sartuta dago zeren Minor honen helburua da enpresa txiki eta ertainen eta mikroenpresen kudeatzaileak prestatzea, behar adina ezagutzak eta eskarmentua izango dituztenak enpresaren administrazio-arlo guztietan; izan ere, kasu batzuetan, haien guztien ardura hartu beharko dute eta irakasgai honen helburua ikasleek beren enpresa-ideia autonomiaz kudeatzea bideratuko dieten gaitasunak garatzea baino ez da. Aldi berean, prestakuntza lortuko dute beren etorkizun pertsonaleko eta profesionaleko erronka eta desafioei sormenez eta autonomiaz aurre egiteko.



Halaber, Berrikuntza eta Enpresa Txiki eta Ertainak Jakingzagaia osatzen da. Jakintzagai honen justifikazioa da Espainiako enpresa-ehunduran familia-enpresek eta enpresa txiki eta ertainek daukaten garrantzia, bai eta horrelako enpresen kudeaketak dauzkan berezitasunak ere.



Aldi berean, Enpresaren Ekonomia Moduluan dago. Modulu honek nabarmentzeko moduko eginkizuna betetzen du graduan. Edukiak egituratzeko eginkizuna betetzen du, izan ere. Moduluak (eta bereziki biltzen dituen hiru oinarrizko eta nahitaezko irakasgaiek) balio du graduan ikasten diren beste irakasgaien edukiak beren testuinguruan jartzeko eta errazten du ikasleak haiek interpreta ditzan. Haietarako esparrua lantzen du eta, horrenbestez, gainerako irakasgai eta edukiek osatzen duten collagearen ingeradak taxutzen ditu.



Halaber, modulua diseinatuta dago ikasleari bere lanbide-jardueran, zalantzarik gabe, beharko dituen bi gauza helarazteko: administrazioaren eta zuzendaritza lanaren diziplinak berezko duen lengoaia bat eta kudeaketarako erreminten arrazoiz osatutako bateria bat.



Modulua, gainera, lagungarri suertatuko zaie enpresa txiki eta ertainen eta familia-enpresen kudeaketan espezializatu nahi duten ikasleentzat, zeren eta prestakuntza emango baitie arazo bereziak dauzkaten antolamendu batzuen kudeaketan jarduteko. Hona hemen, Enpresak Sortzeko Ekimena eta Enpresen Berrikuntza irakasgaia sartzen da, hain zuzen.



Irakasgaia ikasteko ez da aurreko ezagutza berariazkorik behar, baina aurreko mailetan ikasgaietan landu dituzten ezagutzen ikuspegi orokor eta argia izan behar da, zeren ezinbestekoak dira negozio plan on bat sortzeko. Besteak beste:

- Teoria ekonomikoa: Eskaintza eta eskaria ikasteko

- Marketina: merkatuaren eta merkatuko segmentua aztertzeko etab.

- Kontabilitatea: aurrebalantzea, galer-irabazien aurrekontuak, kostuen ikasketa, etab.

- Finantzak: aurrekontu, aurreikuspen eta inbertsio erabakiak egiteko baina finantza baliabideak lortzeko

- Beste batzuk negozio plan on batekin zer ikusirik daukatenak





Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgaian landu eta ebaluatuko ditugu berariazko eta zeharkako gaitasunak baita graduaren gaitasunekiko dauzkaten harremanak hauek dira:



G1-berariazkoa: Enpresa ekimenak abiarazteko behar diren betekizunak ezagutzea eta ebazten jakitea. Graduko G001, G002, G003 gaitasunekin lotuta dagoena.

G2-berariazkoa: Berritzaile portaeraren adierazleak egitea eta aztertzea. Graduko G001, G004 gaitasunekin lotuta dagoena.

G3-zeharkakoa: Ekintzailetasuna eta berrikuntza sustatzea logikaz eta intuizioz oinarritzen. Graduko G005 gaitasunarekin lotuta dagoena.

G4-zeharkakoa: Gure ideal, balore eta handinahikeriak argitasunez eta konbentzimenduz adieraztea. Graduko G006, G007 gaitasunekin lotuta dagoena.



Gaitasun hauek lortu nahi ditugun ikaskuntzaren emaitzetan isladatzen dira:



IA1: Enpresa ekintzailetasunarako betekizun legal, administratibo eta pertsonalak identifikatzea eta azaltzea. G1 eta G3 barneratzeko lotuta dagoena.

IA2: Bai negozio berriak martxan jartzeko bai daudenak eraldatzeko irtenbide berritzaileak Planteatzea. G2 eta G3 barneratzeko lotuta dagoena.

IA3: Negozio planak diseinatzea. G2 eta G3 barneratzeko lotuta dagoena.

IA4: Kudeaketa eta lanaren ereduak esan eta azaltzea. G3 eta G4 barneratzeko lotuta dagoena.

IA5: Negozioen ekimen, eredu eta proiektuak esan eta azaltzea. G3 eta G4 barneratzeko lotuta dagoena.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1 gaia - Ekintzailetasuna

2 gaia - Sormena

3 gaia - Berrikuntza

4 gaia - Enpresaren Plana

5 gaia - Negozio Planaren osaketa:

A) Ekoizkin edo zerbitzuen identifikazioa

B) Merkataren ikasketa

C)Ekoizpen prozesua – Antolamendua

D) Giza baliabideak

E) Analisi Ekonomiko-Finantzarioa

MetodologiaToggle Navigation

Erabiliko dugun metodologia irakasgaiaren %100nean "Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza" izango da eta izango dugun gidatzeko galdera "Gaur egungo krisi ingurumenean, zein izango zen negozio idea bideragarri eta arrakastatsua?" da.



Horretarako, gida honetako 3. gaian zehazten diren ikaskuntza kooperatiboaren metodo batzuk erabiliko ditugu bai talde bai bakarkako lanetarako, esaterako: puzzlea, adimen mapak, AMIA, ideien zurrunbiloa, autoebaluazioa, kideen arteko ebaluazioa eta world café.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Banakako lanak (%): 12
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 35
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 13

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasturtean zehar, ikaslegoak bai bakarkako bai taldeko lanak egingo ditu. Lan horien helburua taldekideen arteko erabaki duen Enpresa Proiektuaren Negozio Plana erakatu eta aurkeztea baino ez da.



Irakasgaiaren gaitasun maila barneratu dela ebaluatzeko ikaslegoak 3 idatzitazko eta 3 ahozko atazak osatuko ditu, lauhilabetean zehar. Amaieran, ataz hori guztiek azken notaren %100 osatuko dute eta gaitasunen arteko banaketa hau da:



G1 maila frogatzeko esandako 3 idatzitazko eta 3 ahozko atazak erabiliko dira eta azken notaren %25 osatuko da:

a. Idatzitazko atazak azken notaren %12,5 izanik.

b. Ahozko atazak azken notaren %12,5 izanik.



G2 maila frogatzeko esandako 3 idatzitazko eta 3 ahozko atazak erabiliko dira eta azken notaren %25 osatuko da:

a. Idatzitazko atazak azken notaren %12,5 izanik.

b. Ahozko atazak azken notaren %12,5 izanik.



G3 maila frogatzeko esandako 3 idatzitazko eta 3 ahozko atazak erabiliko dira eta azken notaren %25 osatuko da:

a. Idatzitazko atazak azken notaren %12,5 izanik.

b. Ahozko atazak azken notaren %12,5 izanik.



G4 maila frogatzeko esandako 3 idatzitazko eta 3 ahozko atazak erabiliko dira eta azken notaren %25 osatuko da:

a. Idatzitazko atazak azken notaren %12,5 izanik.

b. Ahozko atazak azken notaren %12,5 izanik.



Azken froga izateko eskubidea lortu duen ikaslegoak, azterketa egunean froga baten bidez lortutako gaitasun eta ezagutzaren maila erakutsi ahal izango du eta aterako duen nota azken notaren %100 izango da.



Deialdiari renuntzia egin nahi duen ikaslegoak (eta Ez Aurkeztua agertzea), irakasgaiaren irakaselari idatzitazko eskaera aurkeztu beharko dio, irakasgaiaren dozentzia amaitu baino hilabete bat lehenago.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian, ikaslegoak ahozko eta idatzitazko forga baten bidez gaitasun eta ezagutzaren maila erakutsiko du eta aterako duen nota, azken notaren %100 izango da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikaslegoak erabili behar duen material guztia, ikasgela birtualean egongo da ikasturteko hasieratik (eGelan).

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA (2007) - Ekintzaileen Eskuliburua

XERTATU (2007) - Kultura ekintzaile arduratsurako bidean

BEAZ (2010) - Ekonomia-finantza kudeaketaren oinarrizko kontzeptuen eskuliburua ekintzaileentzat

GOBIERNO DE CANARIAS (2011) - Dinámicas de grupos (sormena lan eta garatzeko)

INNOBASQUE PUBLICACIONES - www.innobasque.com

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA - Negozio Planerako Gidoia

Gehiago sakontzeko bibliografia

Ikasturteko hasieran, ikaslegoak, sakontzeko bibliografiaren berri izango du, eGelan edo beste ikasgela birtualaren bidez.

Aldizkariak

Ikasturteko hasieran, ikaslegoak, sakontzeko aldizkarien berri izango du, eGelan edo beste ikasgela birtualaren bidez.

Web helbideak

Erakunde hauen web orrialdeak:
- SPRI
- LANEKINTZA
- SUSTATU
- EUSKADI+INNOVA
- EUSKALIT
- BEAZ

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

17:00-20:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2023-01-11 00:00
  • Maiatz : 2023-05-09 00:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.6 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (1)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-15

17:00-20:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2023-01-11 00:00
  • Maiatz : 2023-05-09 00:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.5 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (1)

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

15:00-18:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2023-01-11 00:00
  • Maiatz : 2023-05-09 00:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.1 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (1)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-15

15:00-18:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2023-01-11 00:00
  • Maiatz : 2023-05-09 00:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.1 - ENPRESA IKASK. U.E. - ERALDATUA (1)