XSLaren edukia

Ikasketa plana

Eskuratutako gaitasunak

Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:

  • Autonomia emango dioten eta bakarkako eta taldeko lanerako, ekimenak garatzeko, erabakiak hartzeko, arriskuak bere gain hartzeko, lidergorako, ekintzailetzarako eta etengabeko hobekuntzarako gaituko duten trebetasun kognitibo, instrumental eta emozionalak aplikatzea.
  • Ekonomia, lege, finantza eta merkataritzaren arloko informazioak erakundeen jarduera-eremu guztietan duen garrantzia ebaluatzea eta arazoak konpontzeko eta erabakiak hartzeko baliagarriak izango diren txostenak egitea.
  • Enpresa-jarduerarekin zerikusia duten gaietan gauzak erraztasunez, zuzentasunez eta arrazoiketa eta gaitasun kritikoa erabiliz adieraztea, ahoz zein idatziz.
  • Gero eta globalizatuago dauden merkatuen testuinguruan errealitate ekonomikoa eta enpresa-errealitatea osatzen duten esparrua, elementuak eta erlazioak ulertzea.
  • Lanbide-jardueraren garapenean IKTak eta atzerriko hizkuntzak txertatzea.
  • Lanbide-praktika printzipio etiko sendoetan, konpromisoan eta erantzukizunean oinarrituta egotearen garrantzia barneratzea.
  • Negozioen alderdi guztiei (antolamendua eta administrazioa, kontabilitatea, finantzaketa, fiskalitatea, marketina) lotutako prozesuak eta eragiketak ulertzea, eta kudeatzeko tresna egokiak aplikatzea.
  • Negozioen kudeaketaren eremuan, lanbide-jarduera irizpide eta gaitasun egokiarekin garatzea.