XSLaren edukia

Aldibereko Interpretazioa II: Euskara-Gaztelania25433

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25433

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Laborategiko p.6090

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasgai honetan, Aldibereko ES>EU interpretazioa landuko dugu, batez ere interpretazio-lanaren zuzentasun formala eta berbaldiaren komunikagarritasuna bilatuz.



Ikasleek euren berbaldiaren erabateko kontrola erakutsi beharko dute, ahozko testu gramatikalki zuzenak eta lexikoki koherenteak eginez, eta interpretazioaren zuzentasun formala erakutsiz.



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

o Ahozko mintzaldiak oroitzeko gaitasuna.

o Ahozko mintzaldiak birformulatzeko gaitasuna.

o Norbere hizketa kontrolatzeko gaitasuna.

o Ahozko testuak aztertzeko eta informazioa kudeatzeko gaitasuna:

* Lehen mailako informazioa

* Bigarren mailako informazio osagarria

o Testuak sintetizatzeko gaitasuna.

o Oroimen testuala.

o Erregistro egokia erabiltzeko gaitasuna.

o Mintzaldiak prestatzeko eta dokumentazioa eskuratzeko gaitasuna.

o Norbere eta besteen lanaren balorazio kritikoa egiteko gaitasuna.

o Berbaldian egindako akatsak testuarekiko koherentziaz zuzentzeko gaitasuna.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

• Interpretazio profesionalaren panoramari buruzko ikuspegia

• Aldibereko interpretazioaren oinarriak

• Mintzamen eta interpretazio teknikak eta prozesu mentalak

• Testu laburren bat-bateko interpretazioa

• Aldibereko interpretazioaren oinarrizko teknikak

• Zentzuaren teoria eta lanketa: mintzaldiaren berreraikuntza

• Ahotsa: modulazioa, intonazioa, ahoskera, etenak eta erritmoa. Ahotsaren egokitasuna.

• Kabinaren barruko interpretaziorako hurbilpena.

• Aldibereko interpretazio praktiketarako hurbilpena.

MetodologiaToggle Navigation

OHARRA:



Metodologia hau aurrez-aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu egingo da egoeraren arabera. Kasu horretan, irakasleak EGELAn jarriko du programa eguneratua eta ebaluazio sistema berria.



Nolanahi, urteroko irizpidea izan da autoikasketak eta autoebaluaketak pisu handia izatea, irakaslearen gidaritzapean. Beraz, norbere lan pertsonalak garrantzi oso handia izango du notari begira, eta, irakasleak emandako zeregin eta materialez gain, bereziki hartuko da kontuan ikasle bakoitzak autoikasketa-prozesuan zehar eginiko lana eta bilatutako eta landutako materialak.

=======================================================================================================



**ESKOLETAKO METODOLOGIA ETA LAN PERTSONALA:



a) Klaseko lana (notaren % 40):

Eskolen ardatza kabinako praktikak izango dira, hau da, irakasleak proposatutako bideo-hitzaldien interpretazioa prestatzea (gaiari buruzko dokumentazioa eta glosarioa egitea aurretiaz), bideograbazioak egin eta Youtubeko kanalera igotzea, eta, ondoren, ikasle bakoitzak bere autoebaluaketa landu eta bidaltzea 10 bat eguneko epean. Bereziki aintzat hartuko da mintzaldien transkripzioan oinarritutako gogoetak egitea.



Ikasleei gaztelaniazko mintzaldiak egitea ere eskatuko zaie, eskolarako material gisa erabiltzeko; 6 minutu inguruko mintzaldi bat bideograbatu beharko dute, irakaslearekin adostuta.



Azkenik, klasean beste ariketa batzuk ere egingo dira: mintzamena eta adierazmena lantzeko, oroimen ariketak, lexikoaren itzulpen bat-batekoa lantzeko ariketak, eta dokumentazioari loturiko ariketak (glosarioak barne).



Ebaluazio jarraiturako balioko dute klaseko lan hauek. Irakasleak eskatutako grabazio guztiak egin beharko dira, dokumentazio, glosario eta autoebaluazioekin batera. Hala egin ezean, bukaerako proba ere egin beharko da; kasu horretan, klaseko lanak % 20ko balioa izango du, eta bukaerako probak ere % 20koa



b) Lan pertsonala (%40):



Ikasle guztiek ondoko liburua irakurri behar dute, haren laburpena sartzeko egin behar duten txosteneko 1. punturako, oinarri teoriko moduan:



PAGOLA, J. eta URKIA, J. (2008) Interpretearen eskuliburua, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea.



Bigarren hilabetetik aurrera, ikasleek 6/8 minutuko interpretazioak egin eta bideograbatuko dituzte, beraiek aurkitutako bideoekin. Irakurriak ez diren mintzaldiak izan behar dute. Bakarka egin daitezke, baina biziki gomendatzen da bikoteka aritzea, era honetan: bikoteko kide bakoitzak euskarazko bideo egoki bat bilatu beharko du Youtuben (edo berak egindako mintzaldi bat grabatu ahal izango du), eta mintzaldi horren gaia jakinaraziko dio beste kideari, besteak bere kasa prestatzen joateko (dokumentazio eta glosario ahalik eta beteena lortzeko eta asimilatzeko); prestakuntza bukatu eta gero, itzuliko den bideoa ezagutarazi eta bakoitzak bere itzulpen saioa egin, grabatu eta Youtubeko kanalera igo beharko du (edo, arazorik izanez gero, irakasleari bidali); ondoren, bakoitzak bere autoebaluazioa egingo du irakasleari bidaltzeko (ikasleek berek erabaki dezakete noiz bidali, beren dinamikaren arabera, baina lauhilekoaren bukaeran bidal daitezke, dokumentazio eta glosario lanekin batera, txostena entregatzean), baina bikotekide bakoitzak bere iruzkinak egingo dizkio besteari. Txosteneko oharrak interpretazio-laneko adibideetan eta/edo transkripzioetan oinarrituko dira beti. Nahi adina grabazio egin daitezke, baina biziki gomendatzen da hilero bi egitea, hau da, 6 interpretazio. Grabazio horiek egin ahala, Youtubeko kanalera igo beharko dituzte eta irakasleari abisatu, ikasturte bukaeran dena egin ordez. Kontuan izan behar da zenbat eta lan gehiago eta autoebaluazio sakonagoa egin, nota hobea atera ahalko dela azken ebaluazioan.





**EBALUAZIO TXOSTENA (Notaren %20):

Ikasle guztiek egin behar dute (baita ebaluazio jarraitua egiten ez dutenek ere), klasean eta/edo etxean egindako lan guztia zehatz-mehatz azaltzeko haren ebaluazio kritikoa eginez. Txostena, lauhilekoa bukatzean aurkeztu beharko da, azterketa eguna baino lehen. Gomendatzen da txostenak honelako egitura izatea:



1. Aldibereko ES>EU interpretazioari buruzko oinarriak, irakurri beharreko liburutik eta klaseko apunteetatik abiatuz, edota ikasle bakoitzak bere kabuz aurkitutako eta landutako ikasmaterial edo bibliografiatik

2. Klaseko lana: ikasle bakoitzak klasean egindako lan guztiak.

3. Lan pertsonala: ikasle bakoitzak bere kabuz egindako lan guztiak.

4. Bilakaera pertsonala eta ondorioak: lauhilekoan zehar ikasle bakoitzak izandako bilakaera, ondorioak eta gogoeta pertsonalak.



Txostenaren 1. eta 4. puntuek balioko dute atal honi buruzko nota erabakitzeko. Lanaren sakontasuna izango da kontuan notarako.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 40
    • Banakako lanak (%): 40
    • Azken txostena (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1) Irakasgaia gainditzeko baldintzak:

- Ebaluazio jarraituan parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa da klaseetara etortzea eta

- Eskatutako lanak epearen barruan ematea/egitea.

- Ez da egongo bukaerako azterketarik



2) Ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiteko eta ebaluaketarako proba bat egiteko aukera izango du baldin eta irakasleari eskari bat helarazten badio idatziz (data eta sinadurarekin) lauhileko honetako bederatzigarren astera arte.



Dena dela, ebaluazio jarraituari uko egiten dioten ikasleek ere egin beharko dituzte "Eskoletako Metodologia eta Lan Pertsonala" atalean esaten diren lanak: lan pertsonala irakasleak ikasle guztiei agintzen dizkien lanak berdin-berdin egin behar dira. Azken nortarako, beraz, ebaluazio jarraituari uko egindako ikasleek etxean egindako lanak, azken txostena eta azterketa hartuko dira kontuan.



3) Ebaluazio jarraituari uko egindako ikasleen kasuan, honela ebaluatuko dira lanak:

* Lan pertsonala: % 50

* Bukaerako txostena: % 30

* Azterketa: % 20

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdia gainditu ahal izateko, ebaluazio jarraitua egindako ikasleek ohiko deialdian egindako klaseko lanak eta lan ertsonala eta autoebaluazio txostena eginda eduki beharko dituzte. Gainera, proba praktiko bat egin eta gainditu beharko dute. Ebaluazio jarraituari uko egindako ikasleek ere aurkeztu beharko dituzte goian adierazitako lan pertsonala eta autpebaluazio txostena, eta gainera proba praktiko bat egin eta gainditu beharko dute.



Ebaluazio mota bakoitzean, goian adierazitako irizpide eta ehunekoak erabiliko dira.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Klasean banatutakoa eta eGelan jarritakoa.

Lauhilekoan zehar, ikasle guztiek ondoko liburua irakurri behar dute, haren laburpena sartzeko egin behar duten txosteneko 1. punturako, oinarri teoriko moduan:

PAGOLA, J. eta URKIA, J. (2008) Interpretearen eskuliburua, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

GILE, D. (1995) Basic Concepts and Models for Interpreter and Translator Training. John Benjamins , Amsterdam.

GILLIES, A. (2004): Conference Interpreting. A new students companion. Varsovia: Tertium.

JONES, R. (1998) Conference Interpreting Explained. St Jerome Publishing, Manchester.

KURZ, I. «Conference interpreting: quality in the ears of the user», Meta XLVI, Vol.2, 2001. pp. 394-409.

LEÓN, M. (2000) Manual de interpretación y traducción. Luna, Madrid.

PAGOLA, J. eta URKIA, J. (2008) Interpretearen eskuliburua, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea.

PÖCHHACKER, F. (2004): Introducing Interpreting Studies. Londres: Routledge.

PÖCHHACKER, F., SCHLESINGER, M., (eds) (2002): The Interpreting Studies Reader. Londres: Routledge.

SELESKOVITCH, D. (1968), L¿interprè dans les conférences internationales, Minard, Lettres Modernes, París.

SELESKOVITCH, D. LEDERER,M. (2002): Pédagogie raisonnée de l'interprétation. París: Didier Erudition.

TaldeakToggle Navigation

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

11:00-13:00 (1)

11:00-13:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. 1.44 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • LAB. 1.44 - LETREN FAKULTATEA (2)