XSLaren edukia

Irakasleak

AMAIA TORREGARAY LARRUSCAIN

Ezagutza arloa
Materialen Zientzia eta Metalurgia Ingeniaritza
Saila
Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
amaia.torregaray@ehu.eus

Kimikan lizentziatua UPV/EHUn (1999) eta doktorea MUtik (2008) Portaera Mekanikoa eta Materialen Zientzia programan. Gaur egun, UPV/EHUko Meatze eta Metalurgia Ing. eta Materialen Zientzia saileko irakasle agregatua da, Ingeniaritza Teknikoko Titulazioetan irakasten (Materialen Zientzia). Material Aurreratuen Ingeniaritza Masterran ere Aleazio Metalikoak irakasgaiarekin. Gradu eta master amaierako lanak ere zuzendu ditu.

Ikerketa metalen mikroegituraren ezaugarritzean oinarritu da, batez ere fabrikazio prozesu ezberdinen eraginpean: Hasiera INASMET zentruan (gaur egun Tecnalia), Material eta Prozesuen sailean (2000-2001). INASMETeko egonaldiaren ostean, ikerketa Mondragon Unibertsitateko MGEP-n gauzatu zuen, Fabrikazio Sailan hain zuzen (2002-2006). Hotzetan deformazio prozesuetako materialen ezaugarritzea. Gamesa enpresan (Iruña 2007) eta gero UPV/EHUn hasi zen irakasle modura (2007). UPV/EHUko lehen lanak berriro ere matrize-metaliko konpositeen azterketara bideratu ziren. Gaur egun, ikerketen ildoa material metalikoen alderdi metalurgikoetara zuzendu da (batez ere metalen ezaugarritzea). Lankidetza UPV/EHUko ikerketa talde ezberdinekin, Tecnalia zentru teknologikoarekin eta Bordeleko Unibertsitatearekin, AENIGME deituriko mugaz gaindiko laborategian. Ikerketa fruituen artean nazioarteko aldizkari eta kongresuetan argitaratutako hogei bat lan daude (horietako hiru lehenengo kuartilean-Scopus).CNAI erakundeak ebaluatutako seiurteko bat ere badu.