XSLaren edukia

Kanpoko Praktikak27483

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Nautika eta Itsas Garraioko Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
30
Kodea
27483

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Kanpoko Praktiketako Prestakuntza moduluan egindako jardueren multzoaren bidez, nazioarteko hitzarmenetan (SCTW/95 zuzendua, IMO) aurreikusi eta itsasontzietan eta itsas instalazioetan aritzeko eta horiek kudeatzeko etorkizunean beharrezkoak izango diren gaitasunak eta trebetasunak erakusten zaizkie ikasleei.

Praktikak itsasontzi zibil batean eta zubiko ofizial baten gidaritzapean egiten dira, eta horren barruan, honako jarduera hauek sartzen dira: nabigazio sistemen erabilera praktikoa, zamaren erabilera, etab. Horrez gain, itsasontzietako segurtasun eta babes sistemak ezagutzen dira.

Lehorrean kokatutako enpresetan egin beharreko praktikei dagokienez, prestakuntzaren helburua honako hau da: itsas negozioan (itsasontzi enpresak, kontsignatarioak, ontziolak, kaien kudeaketa, etab.) diharduten eta itsasontzian zuzenean lan egiten duten (zamaketariak, itsasontzien ikuskaritza, pilotajea) enpresen funtzionamenduari eta kudeaketari buruzko ezagutza praktikoa ematea.

Diferentzia nagusia da itsasontziko ikasle gisa ontziratuta egindako praktiketan merkataritza itsasketako 2. mailako pilotuaren titulu profesionala eskuratu daitekeela. Gaur egun, 12 hilabeteko ontziratzea eskatzen da titulu hori lortzeko.



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

OINARRIZKOAK ETA OROKORRAK

G009- Praktiketako ontzi zubiko ikasle gisa ontziratzeko ezagutzak eta gaitasunak eskuratzea, STCW kodeko A-II/1 ataleko baldintzen arabera.

CB1 - Ikasleek erakutsi beharko dute ikasketa arlo baten ezagutzak eskuratu, eta ulertzen dituztela. Ikasketa arlo horren abiapuntua bigarren hezkuntza orokorra izango da, eta ikasketen mailak, testuliburu aurreratuetan oinarritzen bada ere, arloko abangoardiako azterketen zenbait elementu ere bilduko ditu.

CB2 - Ikasleak beren jakintzak lan jardunean profesionaltasunez aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa alorrarekin zerikusia duten argudioak emanez eta defendatuz eta arazoak ebatziz egiaztatu ohi diren gaitasunak edukitzea.

CB3 - Ikasleak datu garrantzitsuak bildu eta interpretatzeko (bere ikasketen arloan normalean) gai izatea, gizarte, zientzia edo etika gai garrantzitsuei buruzko gogoeta egin eta iritzia emateko.

CB4 - Ikaslea gai izatea informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak azaltzeko bai adituei bai aditu ez direnei.

CB5.- Ikasleak gai izatea gerora beste ikasketa batzuk autonomia handiz egiteko beharrezkoak diren trebetasunak garatzeko.



ESPEZIFIKOAK

M06CM01 – Itsasontziaren segurtasun eta babesaren aplikazio praktikoa, suteei aurre egitea eta biziraupena, prebentzioa eta kutsaduraren aurkako borroka.

M06CM02 – Nabigazioari, maniobratzeari, ingurune meteorologikoari, itsasontziari eta zamari lotutako hainbat teknikaren aplikazio praktikoa.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Ikasleen itsasontziratzea errazteko xedez, UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolak Nautikako Ikaslearen ziurtagiria igorriko du, eta horrek titulu profesionalak lortzeko beharrezkoak diren praktikak egiteko akreditatuko ditu Nautika eta Itsas Garraioko Graduko ikasleak, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:

1.- Oinarrizko Prestakuntzako egiaztagiria izatea.

2.- Graduko ikasketetan 180 ECTS kreditu eginda izatea (irakasgai desberdinetan) eta horietatik % 80 gaindituta izatea (144 ECTS kreditu). Kreditu horien artean, 42 ECTS kredituk irakasgai hauetakoak izan beharko dute:

Nautika eta Itsas Garraioko Gradua:

Ingelesa I (6 ECTS kreditu) edo Ingeles II (6 ECTS kreditu).

Segurtasun Aplikatua (6 ECTS kreditu).

Itsasontziaren Segurtasuna eta Kutsaduraren Prebentzioa (6 ECTS kreditu).

Itsasontzigintza (6 ECTS kreditu) edo Itsasontziaren Teoria (6 ECTS kreditu).

Maniobra eta Zaintza Zubian (6 ECTS kreditu) edo Maniobra eta Zaintza Zubian edo Maniobra, Araudiak, Seinaleak eta Irrati Komunikazioak (6 ECTS kreditu).

MetodologiaToggle Navigation

2019ko urtarrilaren 1etik aurrera, lanak edo egitekoak “ikasleen gida” hauen arabera egingo dira:

1. “Ikasleen gida”, itsasketa duten merkataritza itsasontzietan, non nabigazio guardia zubian egiten baita, ontziratutako ikasleentzat.

2. “Ikasleen gida”, itsasketarik gabeko merkataritza itsasontzietan ontziratutako ikasleentzat.

3. “Ikasleen gida”, lehorreko enpresan eta “Saltillo" eskola ontzian praktikak egiten dituzten ikasleentzat.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • Banakako lanak (%): 90

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Kontsultatu IMOren “Itsas langileentzako prestakuntzari, titulazioari eta guardiari buruzko arauen nazioarteko hitzarmena” (STCW, Manilako 2010eko zuzenketak barne).

Web helbideak

-https://www.ehu.eus/es/web/ingeniaritza-bilbo/praktiken-gida