XSLaren edukia

Irakasleak

Igor Etxabe Iruretagoiena

Ezagutza arloa
Ekonomia Historia eta Ekonomia Erakundeak
Saila
Politika Publikoak eta Historia Ekonomikoa
Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Posta elektronikoa
igor.etxabe@ehu.eus

Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioan Lizentziatua Deustuko Unibertsitatean (2003) eta Enpresen Zuzendaritza, Ezagutza eta Berrikuntzan Doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (2018). Bere ikerketa ekonomia garapena ahalbidetzen duten sareen eta kapital sozialaren azterketan oinarritzen da, bai ingurune formaletan (klusterrak, kontseilari gurutzatuak…) eta baita sare informaletan (familia, hezkuntza-zentruak, elkarteak…). Bere azken lanen artean honako hauek azpimarratu daitezke: “Measuring structural social capital in a cluster policy network: insights from the Basque Country” (2016), “Measuring social capital with Twitter within the Electronics and ICT Cluster of the Basque Country” (2018), eta “Social capital in Eibar, 1886-1985: dimensions, institutions and outcomes” (2018). Gaur egun Economics of Innovation and new Technology aldizkarian kanpo-ebaluatzaile lanetan dihardu.



Majisteritzan (Atzerriko Hizkuntzan) diplomatua ere bada Euskal Herriko Unibertsitatean, eta hezkuntza-berrikuntzako hainbat ekimenetan parte hartzen du (Eragin, Terminologia Sareak Ehunduz…). Beste lan batzuen artean, “Vivir en 1700. Juego de simulación de una economía preindustrial” (2013) rol-jokuaren, “Pan para hoy… ¿Hambre para mañana?” (2015) kasuaren eta “Historia Ekonomikoa beste begirada batekin” (2019) artikuluaren egileetako bat da. Horrekin batera, Eusko Jaurlaritzak antolatutako Prest Gar