XSLaren edukia

Txertoak27296

Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Titulazioa
Medikuntzako Gradua (Euskaraz)
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
27296

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala2850
Mintegia1238
Gelako p.88
Ordenagailuko p.42

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Txertaketa, osasun-programen barruan, mundu osoan gaixotasun infekziosoak kontrolatzen eta gaixotasun horiei lotutako heriotza-tasa jaisten bereziki lagundu duen osasunerako tresna bat da. Txertoak, modu kontrolatuan emanda, txertatutako gizabanakoarengan, prebenitu behar duen agente patogenoarekiko etor daitezkeen ondorengo esposizioen aurrean, erantzun immune babeslea eragiten duten produktu biologikoak dira. Sarritan, efektu babesle hori ez da txertatutako gizabanakora mugatzen, baizik eta txertorik hartu ez duten pertsonetara ere zabaltzen da (taldeko immunitatea). Produktu horien lehentasunezko alderdi bat oso seguruak izatea da, eta, beraz, eragin ditzaketen ondorio kaltegarriak minimoak izatea.

Txertaketaren ondoren sortutako erantzuna, besteak beste, txertoaren beraren eta txertatutako pertsonaren beraren mende dauden faktore ugarik zehaztuko dute. Txertaketa-premia, gizarte eta adin-talde bakoitzean ebaluatu behar da, eta horren arabera egokitu. Era berean, txertoak etengabe ebaluatzen eta garatzen ari dira, premia horietara egokitu eta haien onurak optimizatzeko.

Txertaketaren historia XVIII. mendearen amaieran hasi bazen ere (Jenner, 1796), haren erabilera ez da orokortu joan den mendearen erdialdera arte, eta azken 30 urteetan, immunologiaren aurrerapen garrantzitsuarekin batera, benetako iraultza bizi izan da txertaketari dagokionez. Gaur egun, mundu mailako azterlan ugari egiten ari dira txerto berriak diseinatzeko edo daudenak hobetzeko. Azterlan horiek funts ekonomiko handiak behar dituzte, bai eta ikerlan xehatu eta zabalak ere, merkaturatu aurretik eta merkaturatu ondoren prestakin bakoitzaren eraginkortasuna eta segurtasuna ebaluatzeko.

Osasun-arloko langileentzat funtsezkoa da tresna eraginkor hori ezagutzea, bai txertaketaren bilakaera eta oinarriak, baita arlo horretan jarraitu beharreko erronka eta estrategia berriak ere.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1. Txertaketaren garapen historikoa ezagutzea.

2. Txertaketak banakoaren eta gizartearen osasunaren gainean duen inpaktua baloratzea.

3. Egungo txertoen oinarriak ezagutzea.

4. Garapenenean dauden txertoen oinarria ezagutzea.

5. Gaur egun eskuragarri dauden txertoen gomendioak ezagutzea.

6. Munduko eskualde desberdinetako txertoen estaldura eta txertoak ezartzeko planak aztertzea.

7. Esparru honi buruz informazioa bilatu eta zehaztasunez eta eraginkortasunez transmititzea.

8. Txertoak Espainiako legegintza-testuinguruan kokatzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. GAIA

Txertoen historia. Txertaketaren oinarrizko printzipioak. Txertoek historian zehar izan duten garapena eta gaixotasun infekziosoen epidemiologian izan duten eragina. Txertoak munduko osasun publikoko tresna gisa erabiltzea. Txerto terapeutikoak.



2. GAIA

Txertoen garapenari aplikatutako immunologia. Erantzun immunea bizitzako etapa desberdinetan. Eskuragarri dauden txertoetan erabiltzen diren antigenoak: emateko modua eta eragiten duten erantzun immunea. Txertoen administrazio-bideak. Txerto konbinatuak.



3. GAIA

Adjubanteak. Motak eta ezaugarriak. Funtzionamendu immunologikoa. Egungo egoera. Gaur egun adjubanteak dituzten txertoak.



4. GAIA

Txerto berriak garatzeko entsegu klinikoen metodologia eta diseinua. Eraginkortasuna. Segurtasuna. Txertoak garatzeko faseak, merkaturatzeko baimena eman arte. Legeria.



5. GAIA

Haurtzaroan sistematikoki ematen diren txertoak. Haurren txertaketa-egutegiaren egoera.



6. GAIA

Haurren egutegiko txertoak: DTP; Hib txertoa.



7. GAIA

Haurren egutegiko txertoak: antineumokozikoa eta antimeningokozikoa.



8. GAIA

Haurren egutegiko txertoak: polioaren, errubeolaren, elgorriaren eta parotiditisaren aurkako txertoak.



9. GAIA

Haurren egutegiko txertoak: barizelaren aurkako txertoa.



10. GAIA

Haurren egutegiko txertoak: A eta B hepatitisaren aurkako txertoak.



11. GAIA

Haurren egutegiko txertoak: papilomabirusaren aurkako txertoak.



12. GAIA

Haurrentzako txertoak: errotabirusaren aurkako txertoa.



13. GAIA

Helduen txertaketa. Helduen txertaketa-beharrak. Immunoseneszentzia, gripearen aurkako txertoa. Pneumokokoaren aurkako txertoa. Kukutxeztularen aurkako txertoa. Txerto antitetanikoa. B hepatitisaren aurkako txertoa. Beste txerto batzuk. Helduen txertaketa-egutegia.



14. GAIA

Herpes zosterren aurkako txertoaren oinarri immunologikoak. Barizela zoster birusak eragindako infekzioa. Defentsa-mekanismoak. Zoster herpesa. Txertoaren ezaugarriak, babesa.



15. GAIA

Etorkinen eta bidaiarien txertaketa. Etorkinaren txertaketa-egoera zehaztea. Txertaketa-egutegi indibidualizatua ezartzea. Bidaiariei nahitaez eta gomendatutako txertaketa. Immunizazio aktiboaren edo pasiboaren bidez prebenitu daitezkeen arriskuen banaketa geografikoa.



16. GAIA

Estrategia berriak etorkizuneko txertoetarako. Antigenoak lortzeko prozedura berriak. Adjubante berriak. Jarraibide berriak. Bide berriak.



Gelako praktikak eta mintegiak:

- OMEk zuzentzen dituen gaixotasun infekziosoak kontrolatzeko planak, honako hauetan arreta berezia jarrita:

* Polioa desagerraraztea.

* Elgorria, errubeola eta sortzetiko errubeolaren sindromea ezabatzea.

- Txertoen segurtasuna.

- Txertoak sartzeko kontuan hartu beharreko alderdiak: gaixotasun-karga, txertoaren ezaugarriak, alderdi epidemiologikoak, alderdi ekonomikoak.

- Txertaketari buruzko kasu klinikoak.

- Gai bat prestatzea eta aurkeztea.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaia honako irakaskuntza-jarduera hauen bidez garatzen da:

- Azalpen-klaseak

- Gelako praktiken eta mintegietako jarduera-gehigarriak.

- Irakasgaiaren zenbait alderdiri buruzko informazio zientifikoa bilatzea Interneten.

- Talde-lanak egitea eta horien aurkezpena.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Test motatako proba (%): 50
    • Banakako lanak (%): 10
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 10
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 20
    • - Klaseetara bertaratzea eta jarrera (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdian ebaluazioa mistoa da eta, beraz, irakasgaian zehar egindako jarduera guztiak ebaluatuko dira.



Test-azterketan gutxienez hamarretik bost puntu lortu behar dira beste notak gehitzeko.



Ez ohiko deialdian eta hurrengoetan, notaren %100 multitest idatzizko probari dagokio.



A. IKASLEEN EBALUAZIOA ARAUTZEN DUEN ARAUDIAREN ARABERA

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Etengabeko ebaluazioan parte hartu nahi ez duten ikasleek aipaturiko ebaluazioari uko egiteko aukera izango dute lauhilekoko lehen 9 asteetan zehar Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko egutegi akademikoaren arabera. Hartarako, esandako epean sinatutako uko egitearen eskaera aurkeztu behar izango diote irakasgaiko koordinatzailea den irakasleari.



B. DEIALDIARI UKO EGITEA

1.- Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.

2.- Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazoaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

3.- Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian irakasgai osoan zehar landuko diren gai guztiak jasoko dituen test motako azterketa baten bidez ebaluatuko da.



Ez-ohiko deialdiari uko egiteko nahikoa izango da azterketara ez bertaratzearekin.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Interneterako sarbidea duen ordenagailua edukitzea komeni da.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Oinarrizko Bibliografia

- ABBAS AK, LICHMAN AH, PILLAI S. Oinarrizko immunologia. Immunitate-sistemaren funtzioak eta gaitzak. Basic Immunology-ren 5. edizioa. 2019, Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua.

- ABBAS AK, LICHMAN AH, PILLAI S. Inmunología Celular y Molecular. 10. edizioa. 2021, Elsevier argitaletxea.

- DELVES, MARTIN, BURTON, ROITT. Roitt' Essential Immunology. 13. edizioa. 2017, Wyley Blackwell.

- ABBAS AK, LICHTMAN AHH, PILLAI S. Inmunología básica. 6. edizioa. 2020, Elsevier argitaletxea.

- MALE D, PEEBLES S, MALE V. Immunology. 9. edizioa. 2020, Elsevier argitaletxea.

- PARHAM P. Inmunología. 2. Edizioa. 2006,

- FAINBOIN L, GEFFNER J. Introducción a la inmunología humana. 6. Edizioa. 2021, Editorial médica Panamericana.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- PLOTKIN SA, ORENSTEIN WA, OFFIT PA. Vaccines. 2013, Elsevier argitaletxea.

Aldizkariak

http://www.journals.elsevier.com/vaccine/
http://www.nejm.org/
http://www.nejm.org/
https://www.thelancet.com/
https://www.elsevier.es/es-revista-enfermedades-infecciosas-microbiologia-clinica-28

Web helbideak

- http://www.who.int/es/
- http://vacunasaep.org/
- http://www.cdc.gov/vaccines/
- http://www.infogripe.com
- http://www.msssi.gob.es/
- http://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-ghhome00/es
- http://ecdc.europa.eu/en/Pages/home.aspx
- http://www.journals.elsevier.com/vaccine/
- http://www.nejm.org/
- https://www.thelancet.com/
- https://www.elsevier.es/es-revista-enfermedades-infecciosas-microbiologia-clinica-28
- https://www.clinicalkey.com/#!/login

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

12:00-13:00 (1)

12:00-13:00 (2)

12:00-13:00 (3)

14:00-15:00 (4)

11:00-12:00 (5)

3-3

16:00-17:00 (6)

4-4

08:00-09:00 (7)

5-5

14:00-15:00 (8)

6-6

13:00-15:00 (9)

08:00-09:00 (10)

7-7

08:00-09:00 (11)

8-8

16:00-18:00 (12)

9-9

08:00-09:00 (13)

10-10

08:00-09:00 (14)

11-11

13:00-14:00 (15)

09:00-11:00 (16)

14:00-15:00 (17)

09:00-11:00 (18)

12-12

08:00-09:00 (19)

08:00-09:00 (20)

13-13

08:00-09:00 (21)

11:00-12:00 (22)

14-14

09:00-11:00 (23)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eM-AULA B-5 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (1)
  • eM-AULA B-5 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (2)
  • eM-AULA B-5 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (3)
  • eM-AULA B-5 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (4)
  • eM-AULA B-5 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (5)
  • eM-AULA B-5 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (6)
  • eM-AULA B-5 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (7)
  • eM-AULA B-5 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (8)
  • eM- AULA B-4 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (9)
  • eM-AULA B-5 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (10)
  • eM-AULA B-5 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (11)
  • eM-AULA B-8 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (12)
  • eM-AULA B-8 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (13)
  • eM-AULA B-5 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (14)
  • eM-AULA B-5 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (15)
  • eM-AULA B-5 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (16)
  • eM-AULA B-5 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (17)
  • eM-AULA B-5 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (18)
  • eM-AULA B-5 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (19)
  • eM-AULA B-5 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (20)
  • eM-AULA B-5 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (21)

31 Mintegia (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
11-11

13:00-15:00 (1)

11:00-13:00 (2)

12-12

13:00-15:00 (3)

13-13

09:00-11:00 (4)

14-14

11:00-15:00 (5)

Ikasgela(k)

  • eM-AULA S-1 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (1)
  • eM-AULA S-1 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (2)
  • eM-AULA S-1 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (3)
  • eM-AULA S-1 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (4)
  • eM-AULA S-1 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (5)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-10

13:00-15:00 (1)

11-11

13:00-15:00 (2)

12-12

09:00-11:00 (3)

13-13

09:00-11:00 (4)

14-14

09:00-13:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eM-AULA B-5 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (1)
  • eM-AULA B-5 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (2)
  • eM-AULA B-5 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (3)
  • eM-AULA B-5 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (4)
  • eM-AULA B-5 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (5)

31 Gelako p. (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

12:00-14:00 (1)

5-5

17:00-19:00 (2)

6-6

12:00-14:00 (3)

8-8

16:00-18:00 (4)

Ikasgela(k)

  • eM-AULA B-13 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (1)
  • eM-AULA B-13 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (2)
  • eM-AULA B-13 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (3)
  • eM-AULA B-13 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (4)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

12:00-14:00 (1)

4-4

13:00-15:00 (2)

5-5

13:00-15:00 (3)

7-7

13:00-15:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eM-AULA B-5 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (1)
  • eM-AULA B-5 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (2)
  • eM-AULA B-5 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (3)
  • eM-AULA B-5 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (4)

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
5-5

13:00-15:00 (1)

8-8

13:00-15:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eM-AULA B-5 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (1)
  • eM-AULA P-4 (INFORMATICA) - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (2)

31 Ordenagailuko p. (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-6

13:30-15:30 (1)

8-8

16:00-18:00 (2)

Ikasgela(k)

  • eM-AULA S-2 - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (1)
  • eM-AULA P-3 (INFORMATICA) - MEDIKUNTZA FAK. ETA ERIZAINTZARAKO U.E. (2)