XSLaren edukia

Iritzi Generoak27113

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Kazetaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27113

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3248
Gelako p.2842

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Kazetaritza Graduko aurreko ikasturteetan landutako kazetaritza generoen ikasketei behar bezalako bukaera ematen die “Iritzi Generoak” irakasgaiak. Hala, lehen urteetan informazio zein interpretazio izaerako kazetaritza-testuen analisi eta erredakzioa nagusi izan badira, oraingo honetan iritzi generoen teoria eta lanketa izango dira ardatz. Ikasleriak, iritzi-testu mota ezberdinak aztertzen eta idazten ikasteaz gain, bere kazetaritza mezua antolatzeko ezinbestekoak dituen argudio tresnak bereganatu behar ditu.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Iritzi Generoak irakasgaiaren programak oinarri ditu Kazetaritza Generoen Teoriaren ikerketa(iritzia ematea eta argudiatzea zeregin gisa duten testuen sailkatze tipologikoa bezala ulertua) eta Erretorika klasiko zein garaikidea (egungo prentsak dakartzan argudiozko testuen analisiaren oinarri gisa). Ideia batzuk azaltzea, argudiatzea eta haien bitartez ikusleria limurtzea xede duten iritzi eta argudiozko testuak lantzen ditu irakasgaiak: editoriala, artikulua, zutabea eta kritika, besteak beste. Mota askotariko auzi politiko, ekonomiko, kultural eta sozialak epaitzen dituzten iritzi testuak dira.



Hauexek dira, hurrenez hurren, irakasgaiaren gaitasunak:



OINARRIZKO GAITASUNAK ETA OROKORRAK



•Edukien alderdi formal eta estetikoak zuzen diseinatzea komunikabide desberdinen ezaugarrien arabera.



•Gizarte-zientzien berezko ezagutza eta metodologien bitartez (Soziologia, Ekonomia, Zuzenbidea, Historia Garaikide) gertaerak eta prozesu sozialak analizatu, interpretatu eta azaltzea, komunikabideen lanaren testuinguruan.



•Iturri desberdinetan bilatzea, aukeratzea, hierarkizatzea eta analizatzea, edukiak forma eta estrategia narratiboetara moldatuz.



•Jakintza-alor arteko komunikazioaren testuinguruan teoria, kontzeptu eta metodologien ezaguera lortzea eta ulertzea.



•Jariakortasunarekin eta eraginkortasun komunikatiboarekin adieraztea, ahoz eta idatziz,komunikabide desberdinetarako egokiagoak diren baliabide linguistikoak aprobetxatzen jakinez.



•Komunikazioko eta informazioko prozesuei teknikak, teknologiak eta baliabideak ematea eta trebetasunak garatzea.



•Lan informatiboei kazetaritza genero eta formatu nagusiak ematea komunika bakoitzaren berezko hizkuntzaren bitartez.



•Proiektu informatzaile edo komunikatiboak modu egokian asmatzea, planifikatzea, egitea eta kudeatzea.



*Ikasleek erakutsi izatea bigarren hezkuntza orokorraren oinarritik abiatzen den Ikasketa eremu bateko ezagutzak dituztela eta haiek ulertzeko gaitasuna.



*Ikasleak beren ezagutzak beren lan edo bokazioari modu profesionalean aplikatzeko gai izatea, eta beren ikasketa eremuaren barnean argudioak landuz zein defendatuz eta problemak ebatziz frogatu ohi diren gaitasunak erakustea.



*Ikasleek datu garrantzitsuak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea (normalean ikasketa eremuaren barnean), gai sozial, zientifiko edo etiko esanguratsuei buruzko gogoeta barne hartzen duten iritziak emateko.



*Ikasleek informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak helarazi ahal izatea publiko espezializatu zein ez-espezializatu bati.



*Ikasleek ondorengo ikasketei autonomia handiz ekiteko beharrezkoak diren ikaskuntza-trebetasunak garatu izana.





ZEHARKAKO GAITASUNAK



*Komunikazioa eta eleaniztasuna.

*Informazioaren kudeaketa eta herritartasun digitala.

*Pentsamendu kritikoa.



GAITASUN ESPEZIFIKOAK



*Gertakariak beren testuinguru historiko, politiko, ekonomiko eta sozialean ezagutzea legitimatzen duten, haien transmisioa aberasten duten eta pertsona zein taldeen arteko harremana errazten duten testuak bildu, sailkatu eta interpretatzeko trebetasunak hobetzea.



*Gatazkak konpontzeko eta erakunde publiko zein pribatuentzat barne eta kanpoko komunikazio zerbitzuak planifikatzeko baliagarriak diren komunikazio teknikak eta estrategia egokiak erabiltzea.



*Argumentazioaren figura erretorikoak eta ahozko zein idatzizko hizkuntza baliabideak identifikatzea eta trebetasunez erabiltzea, hedabideen hartzaileei egokitutako mezu mota eta genero bakoitzean adierazpen eraginkorra lortzeko.



*Kazetaritza espezializazioari eta esparru tematikoei dagokienez, ereduak, egiturak, iturriak, datuak eta informazioa bereiztea, baloratzea, hautatzea eta aplikatzea.



*Proiektuak eta baliabide tipografikoak diseinatzea eta komunikazio estrategiak lantzea, ondoren esparru eta produktu dibertsifikatuetan erabiltzeko.





IKASKUNTZAREN EMAITZAK



*Iritzi generoak definitzea eta horien ezaugarri nagusiak azaltzea.



*Iritzi genero motak identifikatzea eta sailkatzea, eta horiek informazio eta interpretazio generoetatik bereizteko gai izatea.



*Prentsako iritzi generoen estrategia diskurtsiboak aztertu eta baloratzea eta bertan erabilitako hizkuntz baliabideak menperatzea.



*Egokiro egituratutako eta argudiatutako iritzi testuak idaztea.





Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

TEORIA GAITEGIA:



Lehen atala: IDEOLOGIA PRENTSAN

I. Informazio enpresaren printzipio eratzaileak

II. Kazeta baten printzipio ideologikoen adierazpena



Bigarren atala: IRITZIRAKO KAZETA GENEROAK

I. Kazeta Generoen Teoria

II. Argudio eta iritzi generoen tipologia

III. Argudio eta iritzi generoak prentsa digitalean



Hirugarren atala: IRITZIA EGUNEROKO KAZETAN

I. Iritzi saila

II. Orrialde editoriala

III. Iritzia beste sailetan



Laugarren atala: EDITORIALA

I. Editorialaren kontzeptua

II. Editorialaren ezaugarriak

III. Editorialaren egitura

IV. Editorialaren tipologia

V. Editorialaren estilistika



Bosgarren atala: GLOSA

I. Iritzi genero laburra



Seigarren atala: ARTIKULUA

I. Artikuluaren eta zutabearen arteko ezberdintasunak

II. Artikuluaren tradizioa

III. Artikulugileak egungo prentsan

IV. Artikuluaren ezaugarriak

V. Artikuluaren teknika eta estilistika

VI. Artikuluaren tipologia



Zazpigarren atala: IRITZI MARRAZTUA

I. Irudiak eta irrimarrak

II. Binetak



Zortzigarren atala: ZUTABEA

I. Zutabearen kontzeptua

II. Zutabegileak

III. Zutabe pertsonala

IV. Erretorika eta argudiatzea zutabe pertsonalean

V. Zutabe pertsonalaren testu egitura

VI. Zutabe analitikoa

VII. Zutabe analitikoaren erretorika eta argudiatzea



Bederatzigarren atala: IRUZKINA

I. Kazetari adituaren iritzia



Hamargarren atala: KRITIKA ETA ERRESEINA

I. Arteen kritika: jatorritik gaur egunera

II. Arteen kritika kultura eremuetan

III. Arteen kritikaria

IV. Kritikaren hizkuntza

V. Limurtzerako argudiatze erretorikoa kritikan

VI. Kritikaren testu egitura

VII. Kritikaren tipologia

VIII. Arteen erreseina



Hamaikagarren atala: IRITZI GENEROEN TITULAZIOA

I. Gai baloratua

II. Tituluak jartzeko artea



Hamabigarren atala: PRENTSA IRAKURLEAREN IRITZIA

I. Zuzendariari gutunak

II. Irakurlearen defendatzailea

III. Estilo liburua





PRAKTIKA GAITEGIA



1. Iritzi testuak identifikatzea eta egunkari ezberdinetan bakoitzaren ezaugarri bereizgarriak ezartzea.



2. Argudiozko genero bakoitzaren ezaugarriak analizatzea, bere funtzioa, testu-egitura eta hizkuntza kontuan harturik.



3. Genero ezberdinen argudiozko estrategiak identifikatzea.



4. Argudiozko genero ezberdinen figura erretorikoak identifikatzea.



5. Editorialak oinarri izanik, egunkari ezberdinen ildo ideologikoa analizatzea.



6. Kazetaritza genero ezberdinak idaztea: zuzendariari gutunak, kritika, editoriala, zutabea.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaiak bi atal ditu: teoria (%30) y eta praktika (%70).

Azken nota lortzeko, atal biak gainditu behar dira.



*Ebaluazio jarraitua



-Teoriako eskolak. Eskoletan irakasleak azaldutako gaiak ez ezik, aztertutako iritzi-testuen analisiak ere kontuan hartuko dira.



-Praktika eskolak. Iritzi genero mota ezberdinen erredakzioa izango da oinarri: editorialak, iritzi artikuluak, zutabeak eta zinema nahiz literatur kritikak ere landuko dira, batik-bat. Egin beharreko lan gehienak banakakoak izango dira. Edozelan ere, talde-lanak ere egin daitezke.



Praktika gainditzen duten ikasleek, azken azterketako atal teorikoa egin beharko dute soil-soilik. Teoria atala gainditzeko, proba idatzi bat edo test moduko bat egingo da aipatu azterketan.



*Ebaluazio jarraitua aukeratzen ez duten ikasleek, ikasturte amaieran azterketa egiteko eskubidea izango dute. Azterketa horrek bi atal izango ditu: teoria (%30) eta praktika (%70). Irakasgaia gainditzeko, bi atalak gainditzea ezinbestekoa izango da.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Test motatako proba (%): 30
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 70

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

*Ebaluazio mota: ebaluazio jarraitua.





Praktikak banakakoak izango dira. Ebaluazioak bi atal izango ditu:



Teoria: eskoletan azaldutako kontzeptu teorikoak izango dira ardatz azterketan. Teoriaren balioa: azken notaren %30.



Praktika: lauhilekoan barna egindako ariketa praktikoen ebaluazio jarraitua. Ariketak zuzen egiten dituzten ikasleek ez dute azterketan irakasgaiaren praktika atalik egin beharko. Praktikaren balioa: azken notaren %70.



Irakasgaia gainditzeko, teoria eta praktika gainditu beharko dira.



-Ariketa bakar baten kopiak, osoa edo partziala, irakasgaiaren suspensoa ekarriko du. Horrek ez du atzerabueltarik. Iruzur egiten duten ikasleek deialdia galduko dute eta uztaileko deialdira aurkeztu beharko dute.



-Ebaluazio jarraitua uztea: Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikuluari jarraiki, ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio ikasleak irakasgaiaren ardura duen irakasleari. Horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten den egunetik aurrera. Alegia, azaroaren 14a baino lehenago (apirilaren 3a baino lehen, bigarren lauhilekoaren kasuan) aurkeztu beharko du aipatu idatzia.



-Deialdiari uko egitea: Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.2 artikuluari jarraiki, deialdiari uko egin nahi dion ikasleak irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete lehenago egin beharko du eskaria. Alegia, azaroaren 23a baino lehen (apirilaren 14a baino lehen, bigarren lauhilekoaren kasuan)aurkeztu beharko du aipatu idatzia.



*Ebaluazio jarraitua aukeratzen ez duten ikasleek, ikasturte amaieran azterketa egiteko eskubidea izango dute. Azterketa horrek bi atal izango ditu: teoria (%30) eta praktika (%70). Irakasgaia gainditzeko, bi atalak gainditzea ezinbestekoa izango da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

*Azterketa



Azterketak bi atal izango ditu: teoria eta praktika. Biak ala biak, bereizirik baloratuko dira (praktikaren balioa: %70 / teoriaren balioa: %30).



Irakasgaia gainditzeko, teoria eta praktika gainditu beharko dira.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Emy ARMAÑANZAS, "Opinión en prensa", Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua (EHU), Bilbo, 2016.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ARMAÑANZAS, Emy eta DÍAZ NOCI, Javier (1996). Periodismo y argumentación. Géneros de opinión. Bilbo, Euskal Herriko Unibertsitatea.



ARMAÑANZAS, Emy (2009). La crítica de las Artes en los suplementos culturales. Espéculo. Revista de Estudios Literarios aldizkaria, 42. zenbakia, XIV. urtea, uztaila-urria. Madril, Universidad Complutense de Madrid.



ARMAÑANZAS, Emy eta SÁNCHEZ GÓMEZ, Fernando (2009). La columna con gancho de Manuel Alcántara o las reminiscencias de un ex cronista de boxeo. Doxa. Comunicación aldizkaria, 8. zenbakia, maiatza. Madril, Ceu Ediciones. Orrialdeak: 95-115.



EDO, Concha (1994). La crisis de la prensa diaria. La línea editorial y la trayectoria de los periódicos de Madrid. Bartzelona, Ariel.



PERELMAN, Chaim eta OLBRECHTS-TYTECA, Lucie (1989). Tratado de la argumentación. Madril, Gredos.



VALLEJO MEJÍA, Mary Luz (1993). La crítica literaria como género periodístico. Iruñea, Eunsa.

Gehiago sakontzeko bibliografia

ARMAÑANZAS, Emy (2013). Suplementos culturales. Leioa, Euskal Herriko Unibertsitatea.

ARMAÑANZAS, Emy (1993). Discurso periodístico y discurso literario. En torno a la retórica: SALAVERRÍA, Javier eta SÁNCHEZ MARCOS, Javier (koord.), Euskadi, back-ground. Bilbo, Euskal Herriko Unibertsitatea. Orrialdeak: 31-49.

ARMAÑANZAS, Emy (2014). Opinión en la prensa digital: El País, ABC y El Mundo: Rodríguez Terceño, José eta Fernández Paradas, Antonio (koord.), Nuevas culturas y sus nuevas lecturas, Bilbo, McGraw Hill/Interamericana de España S.L.. Orrialdeak: 49-63.

LÓPEZ PAN, Fernando (1996). La columna periodística. Teoría y práctica. El Caso de Hilo Directo. Iruñea, Eunsa.

SÁNCHEZ GÓMEZ, Fernando eta ARMAÑANZAS, Emy. El nuevo periodismo de Carmen Rigalt: ANGULO, María eta LEÓN GROSS, Teodoro Adolfo (zuz.), Artículo femenino singular. Diez mujeres esenciales en la historia del articulismo español, Madril, Ediciones Asociación de la Prensa de Madrid, 2011.

SÁNCHEZ GÓMEZ, Fernando. “Manuel Alcántara, el último columnista diario”, AmazonBooks, 2015.

SANTAMARÍA, Luisa eta CASALS, Mª Jesús (2000). Argumentos y géneros para la persuasión. Madril, Fragua.

SINOVA, Justino (2002). Un siglo en 100 artículos. Madril, La esfera de los libros.

Web helbideak

http://www.berria.eus
http://www.elmundo.es
http://www.eldiario.es
http://www.elpais.es
http://www.naiz.eus
http://www.elcorreo.es
http://www.lavanguardia.es
http://www.scholar.google.es
http://www.dialnet.es
http://www.ehu.eus/es/web/biblioteka

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • CAMACHO MARKINA, IDOIA
  • GOIKOETXEA PEREZ, ANDER
  • GURRUTXAGA REKONDO, GUILLERMO

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

11:00-13:00 (1)

09:00-11:00 (2)

17-30

09:00-11:00 (3)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

12:00-14:00 (1)

Irakasleak

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

11:30-13:30 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

11:00-13:00 (1)

11:00-13:00 (2)

17-30

12:00-14:00 (3)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

11:00-13:00 (1)

Irakasleak