XSLaren edukia

Irakasleak

UNAI ABERASTURI GORRIÑO

Ezagutza arloa
Administrazio Zuzenbidea
Saila
Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Posta elektronikoa
unai.aberasturi@ehu.eus

Irakaslearen CV-a lau ataletan laburtu daiteke: 1) Meritu akademikoak: espediente oso ona, zeinetan Doktoregotza Tesian jasotako nota, Bikain Cum Laude eta ez-ohiko saria, azpimarratu behar diren. Irakasleak irakaskuntzan teknologia berriak erabiltzeko sistema eta aplikaziotan hezten jarraitu du (irakaskuntza gidak ECTS kredituetara egokitzeko kurtsoak, adibidez); 2) Hezkuntza: EHUn irakasle izan da 2003 urtetik aurrera, bai Graduetan eta baita Master ezberdinetan. Master Bukaerako Lan ezberdinak zuzendu ditu eta baita Doktoregotza Tesi bat. Egun Irakasle Agregatua da. IVAP-HAEEn, Bizkaiko Foru Aldundian eta Gipuzkoako Foru Aldundian kurtso ezberdinak eman ditu Administrazio Zuzenbidea osatzen duten gai ezberdinei buruz; 3) Ikerketa lana: Ikerketa Talde ezberdinetan parte hartu du; egile nagusi bezala hiru monografia argitaratu ditu, beste hiru taldekako argitarapenetan, eta 17 artikulu aldizkari ezberdinetan; IHOBE edo Gipuzkoako Foru Aldundiarekin ikerketa lan eberdinetan parte hartu du. Ikerketa ildo nagusia izaera pertsonaleko datuena izan da; 4) Kudeaketa lana: sailean kudeaketa lan ezberdinak egikaritu ditu, batez ere “Máster Oficial de Derechos Humanos y Poderes Públicos” deritzon Graduondokoan.