XSLaren edukia

Software Ingeniaritza26017

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Arabako Atala
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritza
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Kodea
26017

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4567.5
Laborategiko p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgaiaren helburu orokorra aplikazioak diseinatzea eta garatzea da. Aplikazio horien ezaugarriak eta beharrak aldez aurretik lortu dira. Software-produktuak prozesu sistematiko batjarraituz garatzeko, hainbat mailatako metodologia aktiboak eta software-arkitekturak erabiliko dira, softwarearen kalitatea hobetzeko tresnetan oinarrituta.



Softwarearen ingeniaritza irakasgaia zailtasun handiegirik gabe egin ahal izateko, aldez aurretik gaitasun hauek eskuratzea gomendatzen da:



- Programazio modularra eta objektuei bideratua irakasgaian:

* Objektuetarako Orientazioaren paradigmaren oinarriak eta horiei dagozkien elementuak ezagutu eta ulertzea, objektuetara bideratutako programazio-lengoaian.

* Klaseen eta objektuen arteko aldea ulertzea; klaseen, herentziaren eta polimorfismoaren arteko erlazioa ulertzea.

* Programa txikiak garatzea, programazioari buruz ikasitako kontzeptu guztiak aplikatuz.

* Salbuespenak ezagutu eta erabiltzea, programen funtzionamendu egokirako akatsak kontrolatzeko mekanismo gisa.

- Datu-egiturak eta algoritmoak irakasgaian:

* Konplexutasun ertaineko arazoei (zerrendak, pilak, kolak, hash taulak, zuhaitzak eta grafoak) datu-mota abstraktuak aplikatzeko gaitasuna eta ezagutza.

* Datu-egiturak tratatzeko algoritmo nagusiak (bilaketa, antolamendua eta zerrenda) ezagutzea eta aztertzeko gaitasuna.

* Arazo bat konpontzeko datu-egitura onena eraginkortasunez hautatu, diseinatu eta ezartzeko gaitasuna

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

C1: Softwarearen ingeniaritza-prozesu oro osatzen duten etapak bereizten jakitea.

C2: UML lengoaian objektuetara bideratutako software-produktu bat ulertzen jakitea.

C3: Hainbat mailatako arkitekturan software-sistema bat diseinatzen jakitea, analisian oinarrituta. C4: Aplikazioaren diseinutik abiatuta sistema bat ezartzen jakitea.



Zeharkakoak:



C9b: Informatikako ingeniariaren lanbideko ezagutzak, trebetasunak eta trebetasunak komunikatzen eta transmititzen jakitea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

UT1: Softwarearen ingeniaritzako sarrera

- Softwarearen motibazioa eta bizi-zikloa

- Helburuak, propietateak eta programazio-teknologiak.

UT2: UML tresnen zehaztapena

- UMLn dauden tresnen azterketa

UT3: Hainbat mailatako software-arkitekturak: aurkezpena, negozioaren logika eta datuak

- Software-sistema bat osatzen duten geruzen diseinua

UT4: Objektuetara bideratutako diseinua eta programazioa

- Funtzionalitatearen diseinua

UT5: Produktu jakin baten inplementazioa

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai praktikoa denez, klase MAGISTRALAK (M) eskola praktikoetan beharrezkoak diren kontzeptu teorikoak azaltzeko erabiliko dira, baita ikasleek sortzen dituzten zalantzak argitzeko ere. Era berean, lortutako kontzeptuak indartu eginen dira ariketak eginez, bakarka nahiz talde txikitan.



ORDENAGAILUKO PRAKTIKA klaseak (OP) proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren metodologia aktiboa aplikatzeko erabiliko dira. Lauhilekoaren hasieran, ikasgaiaren edukiak modu errealistan bilduko dituen proiektu baten enuntziatua emanen zaie ikasleei. Proiektua 2-4 laguneko taldetan egingo dute, SCRUM metodologia bizkorrari jarraituz. Metodologia horren arabera, proiektua modu inkrementalean garatu nahi da, ondoz ondoko iterazioen bidez. Iterazio horietako bakoitzean produktu partzial bat lortzen da, aurrekoari funtzionaltasun berria eransten diona. Iterazio bakoitzak, gainera, dagokion dokumentazioa dakar berekin.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

OHIKO deialdian, irakasgaiaren ebaluazioa ebaluatio jarraituaren edo azken ebaluazioaren bidez eginen da. Besterik adierazi ezean, ikasle guztiek ebaluazio jarraituaren bidez egingo dute, hari uko egiten ez badiote behintzat.



* AZKEN EBALUAZIOAREN BIDEZKO EBALUAZIOA



Ikasleak ebaluazio jarraituri uko egin diezaioke azken ebaluazioa egiteko. Uko egite hori idatziz aurkeztu beharko zaie irakasle arduradunei, ikasleen ebaluazioari buruzko araudiaren 8.3 artikuluan ezarritako epeetan. Ez da aparteko kasurik onartuko, ezta ebaluazio jarraituari uko egiterik ere, horretarako ezarritako daten ondoren.



Ebaluazio jarraituari uko egin dioten ikasleek irakasgaia %100ean ebaluatzen duen proba bakarra egingo beharko dute, eta bertan irakasgaian landutako alderdi guztiak ebaluatuko dira teorikoak eta praktikoak ebaluatuko dira (proiektuan lantzen diren gaitasunak). Gainditzeko, ikasleak gutxienez 5 puntu lortu behar ditu

bi zatietan (teorikoan eta praktikoan). Zati teorikoak azken notaren %60 osatuko du eta praktikak %40. Ikasle batek irakasgaia ez gainditu arren,

zati teorikoa edo zati praktikoa gaindituz gero, zati hori ezohiko deialdirako gordeko zaio.



* EBALUAZIO JARRAITUA



Irakasgaiaren ebaluazio lehenetsia ebaluazio jarraituaren bidez egiten da, ikasleak espresuki uko egin ez badio behintzat.



Irakasgaiaren azken nota azterketen noten eta taldean garatu beharreko proiektu baten arabera kalkulatzen da. Azken nota pisu hauekin kalkulatzen da:

- %40, proiektu baten gaineko entrega-sorta baten arabera (entregatzekoak).

- %60, bi azterketa izango dituzten probak eginez.



Ebaluazio horretan, ikasleak bi azterketa egiten ditu lauhilabetean. Irakasgaia gainditzeko,

ikasleak gutxienez 4 puntuko nota lortu behar du (10etik) azterketa bakoitzean, batazbestekoa gutxienez 5 puntukoa delarik eta praktikan gutxienez 5 puntu (10etik) lortuz. Bestela, lortutako kalifikazioa azterketen batez bestekoa izanen da (eta ez da inoiz 4 puntu baino gehiago izanen 10etik). Ikasgaia ez badu gainditzen, baina zati teorikoa gaindituz gero (azterketen batazbestekoa gutxienez 5 puntu lortu baditu, azterketa bakoitzean gutxienez 4 puntu lortuta) edo praktika gainditu badu, zati hori ezohiko deialdirako gordeko zaio.



Irakasgaiaren presentziazko ebaluaziorik egiterik ez badago, UPV/EHUn dauden tresna informatikoak erabiliz online egiteko behar diren aldaketak egingo dira. On line ebaluazio horren ezaugarriak jendaurrean jarriko dira.



* AZTERKETA-ESKUBIDEARI UKO EGITEA



Azken ebaluazioa egitea aukeratu eta ohiko deialdian azterketara aurkezten ez den ikasleak azken kalifikazioa "Aurkeztu gabea" izanen du.



Etengabeko ebaluazioa egiten duten ikasleek deialdiari uko egiten ahalko diote, ikasleen ebaluazioari buruzko araudiaren 12. artikuluan ezarritakoaren arabera.



* KOPIA-KASUAK:

Ikasleen ebaluazioari buruz indarra duen araudiaren 11. artikulua aplikatuko da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdian gainditu ez duten ikasleek %100 balio duen proba bat egin beharko dute. Proba honetan

irakasgaiaren alderdi teorikoak eta praktikoak ebaluatuko dira (proeiktuan landutako gaitasunak). Gainditzeko, ikasleak gutxienez 5 puntu lortu behar ditu

bi zatietan (teorikoan eta praktikoan). Zati teorikoak azken notaren %60 osatuko du eta praktikak %40. Ohiko deialdian zati horietako gaindituta balu, ikasleak gainditzeke duen zatia bakarrik egin beharko du.



Azterketarako eskubideari uko egiteko aski izanen da ez aurkeztea.





Irakasgaiaren presentziazko ebaluaziorik egiterik ez badago, UPV/EHUn dauden tresna informatikoak erabiliz online egiteko behar diren aldaketak egingo dira. On line ebaluazio horren ezaugarriak jendaurrean jarriko dira.





* KOPIA-KASUAK:

Ikasleen ebaluazioari buruz indarra duen araudiaren 11. artikulua aplikatuko da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

eGela bidez partekatutako materiala.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Ingeniería del Software. Un enfoque práctico. Roger S. Pressman. MacGraw-Hill, 2001. 5a Edición.



Ingeniería El Proceso Unificado de Desarrollo de Software Jacobson, Booch, Rumbaugh. Editorial Addison Wesley, 1999



Design Patterns, Elements of Reusable Object-Oriented Software. Erich Gamma, Richard Helm, Ralph Johnson, John M. Vlissides, 1995



A Pattern Language: Towns, Buildings, Construction. Christopher Alexander, Sara Ishikawa, Murray Silverstein, 1977



Java 8 in Action

Lambdas, streams, and functional-style programming. Raoul-Gabriel Urma, Mario Fusco, and Alan Mycroft. Manning. 2014

Gehiago sakontzeko bibliografia

Construcción de Software Orientado a Objetos. Bertrand Meyer. Prentice-Hall. 1998a

Web helbideak

http://www.uml.org/
Sitio oficial de UML donde se puede encontrar su especificación y documentación complementaria.

http://www.visual-paradigm.com/product/vpuml/
Sitio oficial de la herramienta Visual Paradigm.

Libros sobre patrones:
http://hillside.net/patterns/books/
http://www.javacamp.org/designPattern/
http://www.dofactory.com/net/design-patterns