XSLaren edukia

Makroekonomia25845

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Arabako Atala
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritza
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Kodea
25845

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4761
Mintegia412
Gelako p.612
Ordenagailuko p.35

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

"Makroekonomia" 3. kurtsoko ikasgai bat da, Enpresaren Oinarriak moduluaren barruan dagoena. Lehenengo mailan ikusitako "Ekonomiarako Sarrera II: Makroekonomiaren Oinarriak" ikasgaia osatzen du, makroekonomiaren epe laburreko eta luzeko funtzionamendua , instituzioen papera (gobernua eta banku zentrala), makroekonomia politika eta hauen inguruko eztabaida nagusiak aztertuz.

Ikasgai honek izaera aplikatua du eta horretarako eredu nagusien azalpen teorikoa kasu praktikoen analisirekin osatzen da ariketak, irakurketak eta datu makroekonomikoak landuz. Bere izaera aplikatua dela eta, estatistika deskriptiboaren (bataz bestea, hazkunde tasak) eta programa informatikoen (Word, Excel) oinarrizko ezaguerak izatea komenigarria da.

Landutako edukiek ikasleei ulertzen lagunduko diete makroekonomia baldintzek eta makroekonomia politikek enpresaren jardueran nola eragiten duten.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

"Makroekonomia" ikasgaiaren Irakaskuntza Emaitzak (IE) dira:

IE 1: Makroekonomiaren funtzionamendua ikuspegi integratu batetik ulertzen du.

IE 2: Makroekonomia aldagai nagusiak determinatzen ditu.

IE 3: Politika fiakalak eta moneta politikak sortaraziko efektuak ebaluatzen ditu, epe laburrean zein luzean.

IE 4: Hazkunde tasaren determinatzaileak ulertzen ditu.

IE 5: Desenpleguaren determinatzaileak identifikatzen ditu eta honengan politikek duten eragina.

IE 6: Inflazioaren determinatzaileak identifikatzen ditu eta honengan politikek duten eragina.

IE 7: Espektatibek prezioen determinazioan duten eragina eta interes tasen egitura tenporala ulertzen du.

IE 8: Gobernuek eta Banku Zentralek duten papera ulertzen du.

IE 9: Informazio makroekonomikoaren iturri nagusiak erabiltzen ditu.

IE 10: Ikasitako ereduak errealitatean ikusitako gertakariekin erlazionatzen ditu.



Zeharkako Gaitasunak:

- ZG 6: Informazioaren bilaketa eta gestioa (esperotako maila: 3).

- ZG 7: Analisi eta sintesi gaitasuna (esperotako maila: 3):

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. GAIA: Sarrera

Kontzeptu makroekonomikoak, gorabeherak, makroekonomiaren paradoxak, ikuspegi teorikoen garrantzia eta metodologiak

2. GAIA: Eskari agregatua eta moneta-merkatuaren eta ondasunen eta zerbitzuen merkatuaren arteko oreka-ereduak

IS kurba egitea, moneta eta zerga politikaren ondorioak orekan.

3. GAIA: Eskaria, enplegua eta prezioak

Enpleguaren, hazkundearen eta inflazioaren arteko erlazioa, teoria desberdinen arabera

4. GAIA: Dirua eta moneta-politika

Dirua sortzea, suntsitzea eta zirkulatzea. Bankuen rol garaikidea. Moneta-masaren eta horrek denboran izan duen bilakaeraren azterketa. Egonkortzeko politika ez-konbentzionalak.

5. GAIA: Zerga-politika

Kontzeptuak eta definizioak, IS-LM eredua, eta eskaintzaren aldeko politika ekonomikoak.

6. GAIA: Krisia eta krisiaren aurkako politikak

Krisiaren jatorria eskola keynestarraren, neoklasikoaren, post-keynesiarraren, austriarraren eta marxistaren arabera

7. GAIA: Ekonomia irekiak

Kanbio-tasa nominala eta erreala, ordainketa-balantza, estatuen politiken arteko interakzioa

MetodologiaToggle Navigation

Metodologiak uztartzen ditu makroekonomia kontzeptuen azalpena, ariketak eta ikerketa lan bat. Kontzeptuak irakasleak azalduko ditu, ariketak eta ikerketa lana ikasleen ardura izango da.

Kontzeptuen azalpena eskola magistraletan izango da.

Gelako praktiketan ikasleek egingo dituzte ariketak, irakasleak gidatuz. Ondoren ariketak zuzendu eta ikasleekin eztabaidatuko dira feedback-a emateko, modu honetan ikasleen ikaskuntza erraztuz.

Azalpen magistralen eta ariketen funtsa da ikasleek IE1-IE8 lortzea.

Ikerketa lana makroekonomia gai baten analisian datza, bibliografia eta datu egokiak erabiliz. Talde-lana izango da (2 ikasle taldeko). Klasean ikusitakoarekin lotura duten gaiak dira, ikasleek gai hauen hausnarketan sakontzeko.

Honako hauek dira helburu pedagogikoak:

• Ikasleak iturri fidagarrietatik bibliografia bilatzea.

• Ikasleak testu akademikoak eta ofizialak irakurtzea, hauetatik ideia nagusiak ateratzeko gai izanik.

• Ikasleak estatistika ofizialetan datuak bilatzea.

• Ikasleak datu hauek tratatu eta ondorioak ateratzeko gai izatea.

Hortaz, ikerketa lana IE9-, IE10-, ZG6 eta ZG7-rekin lotuta dago.

Ikerketa lana ikasleek egin beharko dute taldeka, baina tutoretza eta mintegietan gainbegiratuko du irakasleak. Lehenengo mintegian ikasleek lanaren eskema azalduko dute, irakaslearekin eta beste ikasleekin eztabaidatuko dena. Ondoren irakasleak lanaren bilakaera tutoretzetan gainbegiratuko du, ikasleek gutxienez tutoretza batera joan behar izango dutelarik. Azkenik, gainontzeko mintegietan lana aurkeztuko dute.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAKETA MISTOA

Ebaluazioa mistoa da irakaskuntza emaitzak eta zeharkako gaitasunak ebaluatzeko helburua duena. Ebaluazio sistema honako hau izango da:

- Azterketa (banakakoa): %50. Ikasgaia gainditzeko Azterketa GAINDITZEA DERRIGORREZKOA da.

- Ariketa teoriko-praktikoak entregatzea (banakakoa): %20

- Ikerketa-lana (taldeka): %30. Hauetan edukia eta komunikatzeko gaitasuna ebaluatuko da.



Azterketa eta ariketa teoriko-praktikoak IE1-IE8-en ebaluaketarekin erlazionatuta dago, ikerketa-lana ZG6 eta ZG7-rekin.



AZKEN EBALUAZIO BIDEZ EBALUATUTA IZATEKO ESKUBIDEA



Nahiz eta proposatutako ebaluaketa mistoa ikasturtean zehar gauzatu, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita.



Azken ebaluazio bidez ebaluatutak izango diren ikasleei bukaerako proba bakarra egingo zaio, irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan.



Ohiko deialdiari uko egiteko, azterketan ez aurkeztearekin nahiko izango da.



BALDINTZA BEREZIAK



Azterketak egiteko beharrezkoak diren baldintza sanitarioak ziurtatu ezin badira, etengabeko ebaluazio jarraiaren pisua handituko da. Horretarako, internetez zuzendu eta entregatu beharreko lan kopurua handitzeko aukera aurreikusten da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez ohiko deialdian ariketa eta ikerketa lanaren nota gordeko da eta idatzizko azterketa egongo da, notaren %50a balio duena. Azterketa GAINDITZEA DERRIGORREZKOA da irakasgaia gainditzeko.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

MANKIW, N.G. (2006), Macroeconomía, 6ª ed. Antoni Bosch, ed, Barcelona.
Moodle-en argitaratuko direnak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

MANKIW, N.G. (2006), Macroeconomía, 6ª ed. Antoni Bosch, ed, Barcelona.

Gehiago sakontzeko bibliografia

BLANCHARD, O. (2009) Macroeconomía, 4ª ed. Prentice Hall, Madrid.
DORNBUSCH, R. FISCHER, S. Y STARTZ, R. (2009), Macroeconomía 10ª ed. McGraw-Hill, México, D.F.
BRADFORD DELONG, J. y MARTTHA L. OLNEY, (2006), Macroeconomía, 2ª ed., Mc Graw Hill, Madrid.

Aldizkariak

Boletín Estadístico. Banco de España
Cuadernos de Información Económica.

Web helbideak

http://bcs.worthpublishers.com/mankiw7
http://www.ine.es
http://eustat.es
http://ec.europa.eu/eurostat
http://www.imf.org
http://www.expansión.es
http://www.dictionaryofeconomics.com/