Erakusketa Iraunkorra

6. Pisu eta Neurrien Gela

Sala de Pesos y Medidas

Balantzak sendagileen lanerako ezinbesteko osagaiak dira. Gaur egun publikoari itxita dagoen gela batean, mota ezberdinetako balantzak dauzkagu: erromatarrak, prezisiozkoak, tortsiozkoak eta baita XVIII. mendeko esku balantza txiki batzuk ere. Ia guztiek oso ongi funtzionatzen dute. "Bilboko metroa" edo "Bilboko auzi metro" izeneko balantza ere badaukagu; tresna hau Udaletxeak herrian merkatari, bezero eta bizilagunen artean sorturiko liskarrak ebazteko erabiltzen zuen.