XSLaren edukia
Ingurumen Kutsaduraren Tratamendua
- Ikastegia
- Farmazia Fakultatea
- Titulazioa
- Ingurumen Zientzietako Gradua (Plan berria)
- Ikasturtea
- 2022/23
- Maila
- 2
- Kreditu kopurua
- 9
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza mota | Ikasgelako eskola-orduak | Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak |
---|---|---|
Magistrala | 40 | 60 |
Gelako p. | 23 | 34.5 |
Laborategiko p. | 19 | 28.5 |
Landa p. | 8 | 12 |
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
HelburuakToggle Navigation
Irakasgai hau ikastean gaitasun hauek garatu behar ditu ikasleak:
1. Kutsatzaileen sakabanaketaren oinarrizko ereduak erabiltzea eta kontrol-sareen funtzionamendua ulertzea.
2. Kutsatzaileen tratamendurako metodoak ulertzea eta baita kasu bakoitzean erabili beharreko kontrolerako estrategiak ere.
3. Ura eta lurzoruaren kutsadura saihesteko edo zuzentzeko teknologiak ezagutzea eta ulertzea.
4. Gas-isurketen arazketa fisiko eta kimikoko sistemak diseinatzea.
Irakasgai-zerrendaToggle Navigation
- EGITARAU TEORIKOA:
1. Gaia. EAEko ingurumenaren egoera
I. BLOKEA: URA
2. Gaia. Uraren kutsadura
3. Gaia. Uren potabilizazioa
4. Gaia. Hondakin-uren tratamendua
II. BLOKEA: AIREA
5. Gaia. Airearen kutsadura
6. Gaia. Kutsatzaileen sakabanaketa atmosferan
7. Gaia. Gas efluenteen tratamendua. Gasak eta lurrunak nola desagerrarazi
8. Gaia. Gas efluenteen tratamendua. Partikulak nola bereizi
III. BLOKEA: LURZORUA ETA HONDAKINAK
9. Gaia. Zoruaren kutsadura
10. Gaia. Zoruen deskutsatzea
11. Hiri hondakin solidoen tratamendua
- EGITARAU PRAKTIKOA:
Laborategiko praktikak:
1. praktika: Uraren arazketa ioi-trukearen bidez
2. praktika: CO2 bahitzeko absortzio-zutabearen analisia.
3. praktika: Partikulen bereizketa zikloi bat erabiliz.
4. praktika: Sedimentazio-tanga.
5. praktika: Energiaren ekoizpena eguzki-energiaren eta erregai-zelularen bidez.
Landa-praktikak:
Bisitak: Arakako EUA (edateko uren araztegia) eta Krispiñanako HUA (hondakin-uren araztegia).
MetodologiaToggle Navigation
- Eskola teorikoak: Irakasleak gai bakoitzari dagozkion oinarrizko ezagutzak aurkeztuko ditu.
- Ariketak ebazteko eskolak: Irakasleak edo ikasleek ariketak ebatziko dituzte.
- Laborategiko praktikak: Eskola teorikoetan azaldutako ezagutzak lantzeko saiakuntzak egingo ditu ikasleak laborategian.
- Landa-praktikak: Irakasgaiarekin lotutako enpresak edo ikerkuntza-zentroak bisitatuko dira.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Kalifikazio-ehunekoak (ebaluazio jarraitua):
Laborategiko praktiken nota: % 20
Azterketa partziala teoriko-praktikoa (uraren blokea): % 40
Azken azterketa (teoriko-praktikoa): % 40
Hautazko jarduerak: nota aurrekoekiko gehigarria (% 10 gehienez)
Ikasle batek azterketa partziala gainditzen badu, uraren blokea gaindituta izango du. Kasu horretan, ohiko deialdiko azken azterketan beste bi blokeen edukiak sartuko zaizkio bakarrik. Azterketa partziala ez badu gainditzen, aldiz, eduki guztiak sartuko zaizkio azken azterketan, eta horren pisua % 80 izango da.
Laborategiko nota jartzeko azterketa bat egingo da ordenagailu gelan. Horretan, ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta unibertsitateko ordenagailua ez den beste tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere.
Azterketa idatzietan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere.
- Azken proba
Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu (Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia). Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat, lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.
- Deialdiari uko egitea
Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea. Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren % 40 edo hori baino txikiagoa denez, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasleari
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Klaseko apunteak, ariketen zerrendak, taulak eta irudiak, kalkulagailua, laborategiko praktiken gidoiak.
Laborategiko praktikak egiteko, derrigorrezkoa da bata erabiltzea. Halaber, ordenagailua ekartzea nahitaezkoa da (gutxienez bat talde bakoitzeko).
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Liburu orokorrak
Henry, J. G., Heinke, G. W., “Ingeniería ambiental”, Prentice Hall, Mexiko (1999).
Kiely, G. “Ingeniería ambiental. Fundamentos, entornos, tecnologías y sistemas de gestión”, McGraw-Hill, Madril (1999).
Orozco, C., Pérez, A., González, M.N., Rodríguez, F.I., Alfayete, J.M. “Contaminación ambiental. Una visión desde la química”, Thomson, Madril (2003).
I. Blokea: Ura
Bueno, J.L., Sastre, H., Lavín, A.G. “Contaminación e ingeniería ambiental. III. Contaminación de las aguas”, FICYT, Oviedo (1997).
Ramalho, R.S. “Tratamiento de aguas residuales”, Bartzelona (1996).
II. Blokea: Airea
De Nevers, N. “Ingeniería de control de la contaminación del aire”, McGraw-Hill, Mexiko (1997).
Wark, K. eta Warner, C.F. “Contaminación del aire. Origen y control”, Limusa, Mexiko (2005).
III. Blokea: Lurzorua eta Hondakinak
Bueno, J.L., Sastre, H., Lavín, A.G. “Contaminación e ingeniería ambiental. IV. Degradación del suelo y tratamiento de residuos”, FICYT, Oviedo (1997).
LaGrega, M.D., Buckingham, P.L., Evans, J.C. “Gestión de residuos tóxicos: Tratamiento, eliminación y recuperación de suelos” McGraw-Hill, Madril (1996).
TaldeakToggle Navigation
16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
19-23 | 15:00-16:30 | ||||
19-34 | 15:00-16:30 | ||||
24-26 | 16:30-18:00 | ||||
27-33 | 16:30-18:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA
- Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA
- Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA
- Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA
16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
24-29 | 15:00-16:30 | ||||
25-25 | 09:00-13:00 | 09:00-13:00 | |||
31-32 | 15:00-16:30 | ||||
33-34 | 15:00-16:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA
- Gela 2.4 - FARMAZIA FAKULTATEA
- Gela 2.4 - FARMAZIA FAKULTATEA
- Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA
- Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA
16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
23-23 | 09:00-13:00 | 09:00-13:00 | 09:00-12:00 | 09:00-13:00 | 09:00-13:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA
- . - FARMAZIA FAKULTATEA
- . - FARMAZIA FAKULTATEA
- . - FARMAZIA FAKULTATEA
- . - FARMAZIA FAKULTATEA
16 Landa p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
28-28 | 09:00-13:00 | ||||
33-33 | 09:00-13:00 |
Irakasleak
46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
19-25 | 14:30-16:30 | ||||
20-33 | 15:00-16:30 | ||||
26-26 | 15:00-17:00 | ||||
27-28 | 14:30-16:30 | ||||
29-31 | 14:30-16:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
- Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
- Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
- Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
- Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
19-28 | 16:30-17:30 | ||||
29-29 | 10:30-12:30 | ||||
29-34 | 16:30-17:30 | ||||
32-32 | 10:00-12:00 | 14:30-16:30 | |||
32-33 | 14:30-16:30 | ||||
34-34 | 14:30-16:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
- Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
- Gela 2.7 - FARMAZIA FAKULTATEA
- Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
- Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
- Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
24-24 | 09:30-13:00 | 09:30-13:00 | |||
25-25 | 09:30-13:00 | 09:30-13:00 | 09:30-13:00 | ||
29-29 | 09:30-11:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA
- . - FARMAZIA FAKULTATEA
- . - FARMAZIA FAKULTATEA
- . - FARMAZIA FAKULTATEA
- . - FARMAZIA FAKULTATEA
- . - FARMAZIA FAKULTATEA
46 Laborategiko p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
25-25 | 09:30-13:00 | 09:30-13:00 | |||
26-26 | 09:30-13:00 | 09:30-13:00 | 09:30-13:00 | ||
29-29 | 11:00-12:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA
- . - FARMAZIA FAKULTATEA
- . - FARMAZIA FAKULTATEA
- . - FARMAZIA FAKULTATEA
- . - FARMAZIA FAKULTATEA
- . - FARMAZIA FAKULTATEA
46 Laborategiko p.-3 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
27-27 | 09:30-13:00 | 09:30-13:00 | 09:30-13:00 | 09:30-13:00 | 09:30-13:00 |
29-29 | 12:30-14:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA
- . - FARMAZIA FAKULTATEA
- . - FARMAZIA FAKULTATEA
- . - FARMAZIA FAKULTATEA
- . - FARMAZIA FAKULTATEA
- . - FARMAZIA FAKULTATEA
46 Landa p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
29-29 | 09:00-13:00 | ||||
32-32 | 09:00-13:00 |
Irakasleak
46 Landa p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
31-31 | 09:00-13:00 | ||||
33-33 | 09:00-13:00 |