Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Bilboko Udalak, Administrazio Orokorreko teknikariaren 28 plaza aterako ditu eta Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradua antzeko titulazio eran onartu du

Lehenengo argitaratze data: 2019/06/20

Bilboko Udalak, Administrazio Orokorreko teknikariaren 28 plaza betetzeko hautaketa-prozesuko deialdiaren oinarrietan, Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradua antzeko titulazio eran onartu du

2019/06/19ko BOBen argitaratu da Bilboko Udalak emandako ebazpen hau. Zera dio:  Bizkaiko Graduatu Sozialen Elkargo Ofizialak 645/2018 zenbakidun apelazio-errekurtsoa jarri zuen Bilboko Administrazioarekiko Auzien 4. Epaitegiak emandako epaiaren aurka, 117/2018 zenbakidun prozedura laburtuan. Errekurtso horretako epaia bere horretan ontzat hartu eta bete egingo da, udalaren interesen aurkakoa izan arren. Izan ere, errekurtsoa onartzen du eta Administrazio Orokorreko teknikariaren 28 plaza (horietako 18 euskarazko derrigorrezko 3. hizkuntza-eskakizunekoak) betetzeko hautaketa-prozesuaren oinarriak onartu zituen eta hautaketa-prozesuaren deialdia egin zuen 2018ko urtarrilaren 19ko Ebazpena baliogabetzen du. Hortaz, “Lan-harremanetako eta Giza Baliabideetako Gradua” titulazioa hautaketa-prozesu horretan eskatzen den tituluen baliokideen artean dagoela ulertu behar da.