Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Emakume izena bilatzen (Leioa). 2. bozketa. Emaitzak

Lehenengo argitaratze data: 2019/03/14

Irudia

EMAITZAK

Gradu Aretoari izena emateko bozketaren emaitzak. Dolores Ibarruri irabazlea izan da.

Eskerrik asko parte hartzeagatik

⇒Emaitzen artxiboa .pdf formatuan

-------------------------------------------------------------------------------------

BIGARREN FASEA

Amaiturik da gradu aretoari emakume izena jartzeko prozesuaren lehen fasea. Lehen fase honetan, bozkatuenak izan diren hiru emakume hauek proposatu dira:

  • Clara Zetkin
  • Dolores Ibarruri
  • Vicenta Garnica

Bigarren fasean, emakume horietatik bat aukeratu behar da, eta horixe izango da gure gradu aretoari izena emango diona.

Martxoaren 4tik 8ra bozkatuko da:

  • Irakasle eta AZPkoak: dekanotzara joanda, eta hala egiterik ez bada, posta elektronikoz egingo da, botoa helbide honetara bidalita: mirenigone.yaldebere@ehu.eus.

Ikasleak: esteka bat emango zaizue watsapp bidez, “inkesta erraza” sistema erabiliz bozkatzeko.

---------------------------------------------------------------------------------------------------------------
 

LEHENENGO FASEA

Proposatutako ekimena honakoa da: guztiok partaide izanik, gure Fakultateko Gradu Aretoarentzat (Leioa) izen berria proposatzea.