Eduki publikatzailea

EHUko ekintzailetzaren lehen escape room-a jaio da

Jarduera hau azaroaren 19tik abenduaren 20ra izango da Leioako eta Ingeniaritzako campusetan.

Lehenengo argitaratze data: 2018/11/15

Zitek Scape-ek bere lehen edizioa ospatuko du datorren azaroaren 19an, abenduaren 20ra arte. Leioan eta Ingeniaritzan (San Mamesen) fakultatetan egingo den lehenengo ihes gela edo "escape room-a" izango da Euskal Herriko Unibertsitate Publikoan. Horrela, ikasleek dohainik izango dute ikasketa didaktikoa eta aldi berean hezkuntza jarduera bat, unibertsitatetik irten gabe.

 

Ekimen hau Zitek Mintegiak sortu du, negozio edo enpresa bat eratzea nahi duten Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaiko Campuseko unibertsitate-komunitateari laguntzeko programa.

 

Ihes gelak aisialdirako jarduera gero eta ospetsuagoak dira. Joko fisiko eta psikikoa da, non pertsona talde batek gela batean sartzen den. Bertan, taldean lan egin beharko dute gakoak aurkitzeko eta enigmak argintzeko, eta horrela, istorioaren amaiera aurkitzeko denbora amaitu baino lehen.

 

Zitek Scape-ren gai nagusia ekintzailetza izango da. Honen helburua ekintzailetzari buruzko errealitatea ezagutzeko aukera ematea da. Horretarako, parte-hartzaileek istorio zirraragarri batean murgilduko dira eta erabakiak hartzen hasi beharko dira. Adimena eta talde lana sustatzen duen jarduera da.

 

Zitek Scape azaroaren 19an hasiko da Leioako Fakultatean, eta azaroaren 30era arte egongo da bertam. Ondoren, ingeniaritza fakultatera (San Mames) iritsiko da, eta bertan abenduaren 10a ta 20aren artean izango da.

 

Gutxieneko taldeak 5 pertsona izango dira, eta 8 gehienez, 50 minutu inguruko bidaia batean. Parte hartzea doakoa da, aldez aurretik erregistroa eskatuz. Izena emateko prozesua irekita dago Zitek webgunea: https://zitekescape.elkarconsulting.com/

 

KONTAKTUA

Zitek 94 601 27 51 / zitek@ehu.eus