<style> #DivCabecera { border-style: solid; height: 30px; line-height: 30px; border-bottom-width: 1px; border-top-width: 1px; border-right-width: 1px; border-left-width: 1px; background-color: #007eb5; color: #ffffff; border-radius: 10px; text-align: center; } </style> <p align="center"><div id="DivCabecera">BALIABIDEAK</div></p>
<style type="text/css"> #DivPuntos { border-style: solid; border-color: #007fb3; height: 30px; line-height: 30px; border-bottom-width: 3px; border-right-width: 3px; border-left-width: 0px; border-top-width: 0px; width: 500px; float: right; } ul { list-style-type: none; } </style> <div> <p align="justify" id="DivPuntos" style="color:#007FB3"><b> GAUR. IDAZKARITZA BIRTUALA</b></p> </div>
Ezinbestekoa da ikasleak GAUR programa ezagutzea eta erabiltzen ikastea; izan ere, oinarrizko tresna da administrazio izapideen kudeaketa informatikorako eta ikasleen bizitza akademikoaren datuen kontsultarako.
Leihatila birtual bat da matrikulatzeko, titulua eskatzeko, notak edo espediente akademikoa kontsultatzeko...
Ikasleek zerbitzurako sarbidea dute bere lehen matrikula egitean ematen zaion dokumentuan ageri den identifikatzaile baten bidez, eta ikasketa prozesu osorako balioko dio (LDAP erabiltzailea). Zerbitzuan sar daiteke "Ikasleak" atalean edo http://gestion.ehu.eus/gaur-en aurkituko duen ikonoan klikatuz.
ZURE MUGIKORRA ETA IKASLEENTZAT. G.A.U.R. IZENEKO APP
UPV/EHUk gailu mugikorretarako aplikazio bat sortu du bere ikasleentzat. G.A.U.R. izeneko app horren bidez abisu bat bidaltzen zaio ikasleari matrikulatu den irakasgai batean nota jartzen den bakoitzean. Halaber, matrikula, espedientea eta tutoretza orduak kontsultatu ahal dira, besteak beste.
G.A.U.R. doako app deskargatu ahal da ikasleen gailu mugikorrei dagokien aplikazio dendatik:
-
iOS sistema eragilea (iPhone/iPad/iPod) badakaute:
https://itunes.apple.com/us/app/g.a.u.r./id787078002?l=es&mt=8 -
Android sistema eragilea badakaute:
https://play.google.com/store/apps/details?id=es.ehu&hl=es
Aplikazioa instalatu eta zabaldutakoan, unibertsitateak bere plataforma informatikoetara sartzeko ikasle guztiei ematen dizkien identifikazio datuak sartu behar dira.
Aplikazio eta zerbitzu informatikoen instalazio, konfigurazio eta funtzionamenduari buruzko edozein kontsultatarako harremanetan jarri behar da Erabiltzailearentzako Arreta Zerbitzuarekin (EAZ): http://ehu.es/cau edo telefono hauetan: Gipuzkoatik 943018600, Bizkaiatik 946014400 eta Arabatik 945014400.