Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aldeztaile iz aldezlea.

Hainbat olerkari eta bertsolarik bat egin zuten Euskal-Erria aldizkariak argitara emandako monografikoarekin (1080. zkia., maiatzaren 15ekoa), guztiak ere garai hartako donostiartasunaren gizon handiak eta euskal kulturaren eta euskararen aldeztaileak -aldizkariaren sortzaile Jose Manterola bera bezala-: [...].  Askoren artean   «Rataplan» - 73. orr.

Errepublikanoa zen, mende arteko Donostiako ideia liberalen aldeztailea, eta Unión Artesanaren presidentea izan zen, hau da, donostiar jai eta danborraden elkarte aitzindariarena.  Askoren artean   «Rataplan» - 26. orr.

Oinarri-esakune honen aldeztaileek ahalgarritzat ez ezik, berezkotzat ere jotzen dute errealitate oro zerizan batean bateratzea aurkakotasun arduratsurik gabe.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 132. orr.

Honek ere aldeko sutsuak ere baditu, eta gainera, nolabait moraltasun garaiagokoa izanik, diskurtso honen hainbat aldeztaileren ustetan, ñabardurarik ere ez du onartzen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 90. orr.

Etsai honen aurka dagoen kausa onaren aldeztaile dogmatikoa ez nuke inolaz ere irakurriko, zeren aurretiaz baitakit bestearen itxurazko oinarriak bereak sartu ahal izateko baino ez dituela erasotzen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 258. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus