Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Almendrondoek urtero-urtero izaten zituzten almendrak, eta Nunuk haiek isilean eta nolabaiteko misterioz saltzen zituen. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 44. orr.
Beharrezkoa baldin bada, joan, hartu zorroetan lurreko fruiturik hoberenak eta eskaini oparia gizon hari: ukendu, ezti, usaingarri, mirra, intxaur eta almendrak, denetik pixka bat. Elizen arteko biblia Has 43,11
Mendian aurkitutakoa jaten zuen: mahats ale lehorrak, almendrak, mertxikak, pikua, arbiak; eta edan, mendi ura soilik, urregorrizko eskuez erreka garbietatik hartuz. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 96. orr.
"Mostaccioli" deituriko gozokia, almendraz, azukrez, eztiz eta beste osagai batzuez egina, PerLe 8an esaten denez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 435. orr.
Egun batean, Xeto lehengusuarekin eta beste zazpi lagunekin, hilerrira joan nintzen almendrak biltzera, baina ez zegoen bakar bat ere almendrondoan; hilek jango zituztela uste izateko moduan. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 72. orr.
Ezin etsi, nonbait, ni txoko batean ikusita, almendrak jaten, besterik gabe. Plazan zen Zeferino barkilleroa, makilgoxoak, sagar eta azukre karameluak, erroskilak, almendra lehorrak, gerezi-konpota, limoi ura eta koñaka agerian saltzen, jai handietan bezala. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 245. orr.
Biharamunean, joan zen Moises itun-etxolara eta Lebiren leinuari zegokion Aaronen makila ernemuindua ikusi zuen: ernemuindua eta loratua zegoen eta almendra helduak zituen. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 140. orr.
Biharamunean, joan zen Moises itun-etxolara eta Lebiren leinuari zegokion Aaronen makila ernamuindua ikusi zuen: ernamuindua eta loratua zegoen eta almendra helduak zituen. hosto-formako plater berde handi bat, zurtoin-formako eskulekuz, gainean purpura-koloreko mahaspasa eta almendra zuritu mordoxkak zituela. Elizen arteko biblia Zen 17,23
Kakahueteak, almendra garrapiñatuak, berde zerutiarreko pistatxozko izozkiak- Berria - Kultura 2006-01-31
Alferrak arabiarrenak bezalako almendra-begiak zituen, ile-kiribil beltz eta leunak, gizenkorra zen eta zintzilikarioak eta belarritakoak eraman zalea oso. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 173. orr.
"Almendra olio hau opari ematen dizut, masajeetarako ezin hobea da", esan zidan farmazialariak, haurra izan arren oso ongi geratu nintzela nabarmendu eta gero. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 41. orr.
Fruitu lehorrezko tarta bat erostea erabaki zuen, baina Downes's-eko fruitu lehorrezko tartak ez zuen almendra-geruza behar bezalakorik gainean, eta, beraz, Henry Streeteko denda batera joan zen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 148. orr.
Almendra oskol barruan nola, halaxe hasi zitzaion garuna burezurraren barruan danbateko joka. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 152. orr.
Neskak, bitartean, kantuan ari ziren, buruko zapiak eta bidean bildutako almendra adarrak astinduz. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 19. orr.
Usain ona zuen, esne eta almendra usaina. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 71. orr.
Almendra itxurako begiekin begiratu dio Oiherrek, ezpainak heze eta musuak bero. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 57. orr.
Haren almendra itxurako begietan esperantza eta kezka printzak nabari ziren, eta horrek are gehiago lasaitu zuen neska. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 262. orr.
Argimutilaren gerritik ateratzen diren sei besoetariko bakoitzak almendra-lore gisako hiru kopa izango ditu, beren kukulu, lore-hosto eta guzti. Elizen arteko biblia Ir 25,33
Ez du bizarrik, begiak almendra kolore bizikoak ditu. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 205. orr.
Parte Zaharra, esaterako, almendra gotikoa da, berritua eta aldatua, baina almendra gotikoa, besterik gabe. Berria - Kultura 2004-11-14
Han, hestebeteak eta urdaiazpikoak jarri ohi dituzte sabaitik zintzilik, eta almendra azukregorrituak, txokolate eta karamelu lodiak bitrina batean. ETC-literatura, saiakera Iragaitzaz -ilunbistan-, Pello Lizarralde, Erein, 2008
Horretan ere, eskaintza askotarikoa da: txokolatea, gozokiak, etxean egindako jogurta, ogia, gazta, almendra azukregorrituak eta beste hainbat jaki daude eskura. ETC-prentsa Berria, 2014-12-06
Mugimendu edo soinurik falta ez dadin, kakahueteak, almendra garrapiñatuak, berde zerutiarreko pistatxozko izozkiak, eta itxura lehorra zuen, hondar-antzekoa zen, bidoi gorri batean eramaten zituzten galletak iragartzen zituzten saltzaileak zeuden. Berria - Kultura 2006-01-31
Kukurutxoak paperezko kukurutxo meheak dira, non dendariek erakusleihoko hondakinak jartzen baitituzte: azukre almendra hautsiak, marron glaceetatik eroritako puskak, gozoki ontzien hondar susmagarriak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 309. orr.
almendra itxurako (4); almendra lehorrak (3); almendra lore (4); almendra lore gisako (4); begiak almendra (3); eta almendra (6)
