Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Amama asko ilobak zaintzera behartuta daude, halabeharrez. Berria - Harian 2005-05-13
Laster aitaren gurasoak, aitaita eta amama, etorri dira. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 28. orr.
Aittitte eta amama bizi ziren baserri hartara ailegatu eta Goiok bazekien entzungo zuen lehenengoa. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 99. orr.
Attatta bati doakio (amama bati bezala) arrahaurrer mintzatzea, bizitzean baliosenik zaitzon gaüzen eta "baloreen" aipatzeko. Herria 2003-12-11
Sinesgaitza da horrelako itxurarekin gurasoak eta aitaita-amama guztiak irandarrak izatea, baina egia da, eta gainera Nasser harro sentitzen da bere jatorriaz. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 96. orr.
Zuek ez dakizue, baina nire aitite-amamak eta nire bi izeko Gernikako bonbardaketan hil zituan orain dela hogeita hamahiru urte. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 362. orr.
Amamak eta aitak sesio izugarriak izaten zituzten hura zela-eta. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 21. orr.
Batera bizi ginen aitita eta amama, amamaren bi ahizpa ezkongai, ama, neure osaba aitabitxia eta neu. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 338. orr.
Ama goizik hil zitzaien eta amamaren gonetan hazi ziren mutikoak. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 120. orr.
Amaren izeba zen, baina amama esan geniezaion tematu zitzaigun beti, uste baitzuen izeba zahar deiturak adintsu eta muker bilakarazten zuela; izan, mukerrontzia zen, ordea. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 31. orr.
Hantxe moilan Indalexioren txokoloei begira dago amama Desideria. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 72. orr.
Etxeko inork ez zuen behin ere ongi hitz egin Koronelari buruz, Amama Otsok izan ezik, jakina. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 21. orr.
Bazekarren hark marrazki bat, Charliek eta biok ondo ezagutzen genuena, otsoa ohean sartuta eta Txano Gorritxoren amamaren itxurak egiten irudikatzen zuena. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 31. orr.
Handik aurrera, amamarenera joaten zen bakoitzean, beti egiten zuen keinu hori. Iņaki Iņurrieta «Kuskue tanden», 2004 - 137. orr.
Hor datorkie herriko amama xahar bat, aldizkaria eskutan, begiak malkotan. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 14. orr.
Buda Amandrea ematen du galipotezko ama edo amama dirdiratsu horrek, koloretako painelua buruan eta zirrindola doratuak belarrietatik dilindan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 45. orr.
Hilaren hamalauan hasi nintzen Tomentzat lanean, Harryren errautsak Prospect Park-en barreiatu eta Rufus etxera bere amama jamaikarrarengana joan zen egunaren biharamunean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 270. orr.
Nire amama zenari laguntzen nion lan honetantxe txikia nintzenean. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 37. orr.
Gauean Amama Luisa Brass Band jazz taldearen kontzertua. Herria 2003-07-10
Sinesgaitza da horrelako itxurarekin gurasoak eta aitaita-amama guztiak irandarrak izatea, baina egia da, eta gainera Nasser harro sentitzen da bere jatorriaz. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 96. orr.
Kasu bat aipatzearren, Agustin izeneko bere lagun baten aitita-amamak eta bi izeko bertan hil zirela, eta zer nahi zen horrelako aurrekari batekin, zer espero zitekeen Agustinengandik, hilarrietan euskaraz idaztea ere galarazita zegoen giro batean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 425. orr.
Ikaskide guztiek alde egiten zuten aroa zen: bigarren edo hirugarren etxeetara, gurasoen jatorriko herrietara ere bai, batek edo bestek aitita-amamaren baserrian baitzeukan hiri erdaldun honen beste muturrean zegoen Lurreko paradisua, eta bazen inori esan barik al pueblo joaten zenik ere. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 42. orr.
Bai, ordea, "amandre-aitajaun" eta "aitita-amama"rik. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 79. orr.
aitite amamak (3); amama eta (3); amama luisa brass (4); amama otso (20); amama otsok (18); amama otsok ez (3); amama otsoren (4); amama otsori (3); amamak eta (4); de amama (3); eta amama (22); eta amama otsoren (4); eta amamaren (4); gure amama (3); zen amama (3)
