Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amorante (orobat amorant g.er.) 1 iz maitalea.

Sinets nazan, bertze maitale bat hauta ezan, nik bertze amorante bat hartu dudan bezala.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 458. orr.

Teresak, 3. pisuko bizilagunak esaten zidan amorante bat bilatu behar nuela, merezita neukala.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 30. orr.

Zorigaiztokoa norbaiti lotzen zaion emakumea! Nahikoa da amorante bat askatasuna galtzeko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 121. orr.

Ezkontzan sinetsiko banu, zu nahi zintuzket senar eta amorante...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 487. orr.

Ateratzen zaion ahotsa aholku ematen ari den guraso batena da, ez amorante batena.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 30. orr.

Horrela, halako batean, elkarren amorante bihurtu zirela konturatu zen Antonio, nahiz eta bera ezkonduta egon eta Ainhoarengandik banatzeko inolako asmorik ez izan.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 94. orr.

Biak ohe batean, ez amorante engoitik, baizik eta etsai.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 54. orr.

Emaztea garbitu, diruak eskuratu eta bere aspaldiko Danimarkako amorante Alexandra Isles-ekin ezkontzekotan omen zebilen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 25. orr.

Behialako bere amorante Valmonteko bizkondeak bakarrik ditu egintzok ezagutzen.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 72. orr.

2 (izenondoekin)

Horregatik, bere maitaleen esku utzi nuen, bere amorante asiriarren esku.  Elizen arteko biblia   Ez 23,9

Gizon zahar bat eta bere amorante gaztea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 226. orr.

Teresak amorante gazteak askozaz sutsuagoak direla esaten zuen, eta agian arrazoi guztia izango du, baina guztiak horren petralak baldin badira, kostako zait nik baino 20 urte gutxiago dituen mutil batekin partekatzea logela eta armairua.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 34. orr.

Bere matrailezurraren keinua nabarituko zenuen telefonoz bestalde eta nola urduri almohada bat harrotu eta lisatzen saiatzen zen, zerbait egiteagatik, sorbaldaz telefonoaren besagia sustengatzen zuen bitartean, bere magalean, bere hankartean pausatzen zelarik amorante ezezagun baten burua.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 50. orr.

Jesarlekutik oheratzeko besterik ez zen altxatzen egun osoan, eta beste inon ezin zituen indarrak han bai xahutzen zituela, Dionisio eta Helena amorante amorratuagoak ziren-eta egunetik egunera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 18. orr.

Emaztekiak gertatua jakinarazi zion bere amorante debotari: nola senarrak aurkitu zituen galtzoinak, eta nola ez zekien hark non gorde zituen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 286. orr.

Napoleonek ez omen zuen ulertzen poloniar haien atxikimendua, zaldun saiatu haien sua eta kemena, ezta Maria Walewska amorante poloniar sutsu eta kementsua haien jokaera argitzen saiatu zitzaionean ere.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 65. orr.

Kontuak kontu, eta ikusiak ikusi, ordura arteko guztia ahaztu eta sexuan gogor -heldu, erabateko- jarduteko agindu nion nire buruari, amorante ohiarekin hitz eman bezala.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 89. orr.

Errudun agertu zuen bere burua hark ere, baina ez zeukan ez izenik ez traturik eskaintzeko, eta Harryren amorante ohiari zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri zioten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 58. orr.

3 irud/ad

Itsasoa baitzen, apika, ez berak uste zuen olagarro ankerra, baina berak bizitza osoan bilatu izan zuen amorante bakarra, dei egiten ari zitzaiona, berarekin bat egin zezan: bere arima bikiarekin, alegia.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 216. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

amorante bat (11); amorante bati (3); amorante ohia (5); amorante ohiaren (3); ez amorante (3); nire amorante (4)

zuen amorantea (3)

bere amoranteak (3)

bere amorantearekin (5)

bere amorantearen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus