Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrotz (ETCn 15.808 agerraldi) 1 izond/iz aipaturiko herrikoa ez dena, atzerrikoa; atzerritarra; besterena; ezezaguna.

Posadan diren arrotzen galderek Billieren belarriak mintzen dituzte.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 47. orr.

Izan ere, beren hizkuntza baizik ez zekiten mintzatzen arrotz haiek; ez zegoen, beraz, elkar ulertzeko modurik.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 71. orr.

Etorkizunak ez nau obsesionatzen agerpen arrotz batek bezala.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 39. orr.

Itzal arrotz orotaz urrundik ohar zitekeen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 17. orr.

Aita zenari aditua naiz aire-gaiztoak jo eta bere hartan fundi zedin desiratu niola arrotzari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 118. orr.

Espainiako II. Errepublika aldarrikatu zen urtean agertu zen Ama Birjina Ezkion, ezkertiar sinesgabeen eta mundu arrotz baten beldurrez bizi zen gizarte baten mamuak haizatzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 51. orr.

Mendi erromerietatik, gazte jendearen berotik egotzi zituen gaizki jotako tresna arrotz hark.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 47. orr.

Intrusoa, arrotza, yankia da eleberrian, orain wasp deitu gogo dugun horietako bat.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 66. orr.

Garatzeak eta gaurkotzeak, baina, moldatzea eta aldatzea esan nahi du, zentzua eta arrakasta izaten jarrai dezan (ez, ahal dela, zentzurik gabeko arrakasta) egungo kulturbide erdi-arrotz, konplexu eta aldakorretan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 63. orr.

Arima bera ere txunditurik geratzen zen, gorputz arrotz batean haragituta.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 195. orr.

Aurpegia neskaren aurpegiaren parean jartzean sentitu zuen azal arrotzaren goxoa.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 145. orr.

Polita da hiri arrotz batera euria ari duela iristea.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 26. orr.

Une hartan hiriak, ordura arte bere giro niretzat guztiz arrotz eta zentzugabean bilduta, bizia hartu zuen berriro; une hartan nik ere bizia berrartu nuen, gertu sumatu baitzintudan, zu, nire betiereko ametsa.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 29. orr.

Beraz, batzuentzat euskara bigarren mailan gelditzen da, itxurak egiten lasterka baldin badabiltza ere, beste interes arrotz batzuek menderaturik baitabiltza korrika.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 114. orr.

Orduantxe ulertu zuen Joxanek, neure bixotza... hiri arrotz hartan hainbat urte eman osteko benetako altxorra.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 61. orr.

Eta beti egoten zen isilune bat, harik eta auzoak, edo arrotzak, edo errekardariak, edo koinatuak edo dena delakoak ulertzen zuen arte.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 30. orr.

ez nituen nik orduan hitz arrotz eta anpurus horiek oso ongi konprenitzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 39. orr.

Ailegatu berritan, hizkuntza arrotz bat, hitz ostrogodoak, zer arraio nahi zuen nigandik?  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 12. orr.

Desterratuari, lur arrotzean dabilela, nondik datorren ahaztu eta galduta sentitzea baino ezer txarragorik ezin zaio gertatu.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 35. orr.

Arlote horietako bat, momentu hartan, bidera atera zitzaion adin bateko jaunari, zeina, bidenabar esan, ongi jantzita zegoen eta bidaiari bat iduri zuen, hiri arrotz bateko monumentu eta edertasunak ikustera aterea.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 7. orr.

Da Ruak ezezko keinua egin zuen buruaz, asko ibiliagatik ere, munduaren zati handi bat artean arrotz eta ezezagun baitzitzaion.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 61. orr.

Goiz-goizetik, hego-mendebala agertu zen ustekabean, bezero arrotz, aire berriekin, zeruak arin, lehor samar.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 371. orr.

Horren froga, erlijio arrotzak Japonian zein erraz kokatu diren, eta zein arretaz eta maitasunez hartu dituzten han .48.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 142. orr.

Berrogoi ta hamar karabinero horiek, beren sendi edo familiekin, eta gero aduanako enplegatuak, poliziak eta beren emazteak, biltzen dira hiru ehun arrotz hurbil.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 190. orr.

Arrotzak eta etorkinak gero eta ugariagoak izan arren, borreroak ez du sekula elkar ulertzeko garaian arazorik izan.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 76. orr.

-Esaiozu nola duzun izena - adierazi behar izan zion amak umea ez baitzen gai halako galdera bati erantzuna emateko hizkuntza arrotz batean...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 14. orr.

Garai hauetan ez dugu arrotzik nahi geure herrian, arma-gizon sendoak ez badira behintzat, fideltasuna eta laguntza fidagarria aski frogatua dutenak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 15. orr.

Gailuaren jatorria antzinakoa da; izan ere, aspalditik dakigu umetokian gorputz arrotz bat ezarriz gero emakumearen ugalkortasuna gutxitu egiten dela.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 96. orr.

Katena piztu zuen lehenengoz, neskak esku leunen artean txiskerodun esku arrotzari heldu bitartean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 15. orr.

Proteina arrotz bat gorputzean sartzen den guztietan (gehienetan gaitz kutsakorren baten organismoak izaten dira, baina ehun transplantatu bat ere bai inoiz), erreakzio immunologiko bat sortzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 162. orr.

Zurekin bizi den lagunak edozein mementoan aurkitzen ahal zuen itzulpen arrotz madarikatu hura... Garai hartan, hiriko parke edo baratzeetan ibiltzen zinen beraz, klandestinitatean irakurtzeko.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 15. orr.

Laket zait bakarrik egoitea eta ixilik, leku ezezagun batean naizelarik jende arrotzen erdian.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 28. orr.

Leihotik oilo arrotz bat bere baratzean aztarrika ikusten zuen edonork eskubidea zuen fusila hartu eta bi aldiz tiro egiteko hari: in fraganti behar zuen, haatik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 97. orr.

Eta zer dira Eneko eta Eneka horiek guztiak, gure Carlos, Fernando eta Felipe, edo Carlota, Isabel eta María Cristina jator askoen aurrean, zokora eta bazterrera kondenatu nahi dituzten izen arrotz ezdeusak baino?  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 225. orr.

-Halako egunean arrotz bat etorriko da, eta litekeena da galdetzea zenbat probintzia dituen Euskal Herriak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 56. orr.

Hori dela eta, nahiz eta euskaraz idatzi, hizkuntza ofizialaren arau ortografikoak hartu dira oinarri, eta idazmolde arrotzak beti zailtzen du irakurlearen lana.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 8. orr.

Euria ari zuen, eta ni gainalde gorenean nengoen, ile-motots kaxkagorridun neskatxa arrotz hura zaldainean barrena lehorrera zihoanean, esku biak hatu banaz zamaturik, eta beraz niri agur-keinurik ezin eginik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 143. orr.

Berde-kaki kolorez beztitu arrotzez setiaturik zen plaza hertsia.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 108. orr.

Ehunka izaki ezberdinetan antzaldatuz, denboraren joan-etorrian eraiki diren gudu arrotzetan parte hartuta, gizon nahiz emakumeen forma harturik, ezpata bezala pozoia baliaturik, neuk hil ditut Pertsiako Rijad Handia, Errusiako Alejandro III.a, Cuzcoko Tupac Amaru iraultzailea... ".  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 12. orr.

Ez natzaizu ari guk edo indar arrotz batek harria mugiarazteko erabiltzen dugun mugimenduaz, esaterako, gorantz jaurtikitzean; bere pisuaz lurrerantz abiatu eta jausten deneko mugimenduaz ari naiz.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 145. orr.

Horrelakoetan ezin dut ama onez eraman; nabari-nabari ikusten baitzaio arrotz bat naizela beretzat, eguneroko gauzez zer iritzi dudan ere ez daki-eta.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 53. orr.

Hizkuntza arrotz bat hitz egiten zutela, grezieraren antzekoa, baina zaharragoa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 129. orr.

Ezertxo ere ez, Karmele, hain baitzen hura niretzat ordurako arrotz.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 126. orr.

Toponimo hori ene beharrientzat ez da arrotz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 91. orr.

Begiluzearengana itzuli zen neska, zerbait oihukatu zuen hizkuntza arrotz batean.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 57. orr.

Hala ere, ez nengoen gustura herri arrotz hartan, etorkin guztiak bazter samar atxikitzen gintuztelako.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 153. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Karriota betetzen da, mukurutzen astean behin, eta pagatzeko orduan herrokan jartzen, karta bankarioa eskuan nixtan, ahalaz agerian: eguerdiko bazkarian zer kozina kezka bakartzat daukan jendearen erdian, tribukideen arrotz izaera usna daiteke.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 19. orr.

Mahaian eseri, eta halako arrotz-sentsazio batez jarri nintzen argazkiari begira, gorputzera egokitzen ez zaizun soineko handi itsusi batez publikoaren aurrean pianoa jotzen baino deserosoago.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 85. orr.

Horretarako zeuden, arrotz-jendea beldurtzeko eta haiek baserritik urruti edukitzeko.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 11. orr.

3 (predikatu eta adizlagun gisa)

Gizakiaren bizitzaren iraupena ezin liteke arrotz izan, ez bizitzarekiko, ez gizakia berarekiko.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 10. orr.

Azken buruan, horixe izan liteke idazlea sorlekutik bereizten duen amildegia: bere buru zaharraz arrotz egiten ari den mundu gero eta azalago batean bizi dela ohartzea:  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 11. orr.

Anaiak, ostera, gazteena ere bazen aldetik, batxilergoa egin zuen eta guri ere ez zitzaigun arrotza egin.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 21. orr.

Utz orain hire adinari arrotz zaizkion gauza guztiok eta egiek arin eta gogoz gazteei leku: nahitaezkoa dukª.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 219. orr.

Gustavo Adolfo Bécquer-i Euskal Herria ez zitzaion arrotz gertatu.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 212. orr.

Maupassanten ipuinak oso modu errealistan aurkezten du eguneroko mundua, eta poliki-poliki arrotz bihurtzen du.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 16. orr.

Lerroak arrotz iruditu zitzaizkidan, irakurtezin, eta paragrafo bakoitzean sei bider, zazpi bider, mila bider geratu behar izan nintzen, motel, ezereza ulertzeko.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 42. orr.

Azkenik, ulertu nuen goiko solairutik heltzen zitzaizkidan zarata eta durundietan zetzala gakoa: erabat arrotzak ziren niretzat.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 21. orr.

Zergatik, beraz, ezkontza esekita utzi, arrotza zaion kari batetik?  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 72. orr.

Balizkoan arrotz higatuko zela Euskal Herriko bere xokoan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 44. orr.

Buruaz baietz esan zuen neskak eta Napumoceno jauna begira gelditu zitzaion nerabe hari, alaba izan arren arrotz zitzaion neska hari.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 144. orr.

Oso lekukoa sentitzen naiz baina, era berean, leku guztietan nahiko arrotz, "ez banintz hemengoa" bezala, Sarrionandia parafraseatuz.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 151. orr.

Esandakoa ulertzeko, argi utzi behar dugu Erdi Aroko eskema guztiz arrotz zaiola irakurle moderno orori.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 19. orr.

-Nire irudia biluzik ikustea arrotza egiten zait.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 70. orr.

Oinordetza dela eta, erromatarren lehendabiziko araubideak zuzenbide politikoak zuzenduak dira; horrexegatik, araubide horietako xedapen batzuk arrotz egiten zaizkigu.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 93. orr.

Gainerakoan ez dio alde handirik sumatu, eta horrek poztu egin du, arrotzago egingo zitzaiola uste baitzuen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 19. orr.

Horregatik ematen dugu hiztegitxo hau, zenbait hitzen azalpen laburra eginez; izan ere, horietako zenbait guretzat arrotz gertatuko lirateke, beren jatorrizko testuinguruan kokatuko ez bagenitu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 59. orr.

Arrotz sentitzen nintzen, eta usurpatzailea, Ingori gertatutakoaren errudun sentitzeko punturaino.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 37. orr.

Elizondo agertu da halako batean, eta arrotz zaiola pentsatu du Damianek.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 89. orr.

Hasieran, lan handia eman zidan liburuaren hizkerak, hain zitzaidan arrotza, baina ez nuen etsi: lehen kapitulua dozenaka bider irakurri nuen; gero, aldiz, errazagoa egin zitzaidan dena, nire bizitzan irakurri dudan libururik zirraragarriena bihurtzeraino.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 30. orr.

Jainkoari arrotz zaionak eta bera bezalakoa ez denak ezin ase eta kontsola dezake gizakia: aitzitik, sofrikizun litzateke beronentzat.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 17. orr.

Ontzietako mastek, eskifaien aldarriak, kaioen hegalaldiak, lehorrekoen joan-etorriak, den-dena zitzaidan arrotz.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 231. orr.

Pedantekeria honekin, gaiari guztiz arrotz zaizkion aipuak sartu behar zoro honekin, giza izaeraren ezagutza falta nabarmen honekin, gaizki harilkatutako eta gaizkiago ehundutako kezka hauekin, gauzatzen dute jurisprudentzia, beren arloan izen handia duten gizon batzuek.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Neure buruari begira-begira egon nindunan, neure irudia lausotu eta erabat arrotz egin zitzaidan arte.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 25. orr.

Zeinen arrotz bikote haiek gure inguruan dantzan, ametsetakoak iduri, gurma zarratuan lauso ikusten nituen, neska ezezaguna eta biok ginen errealitate bakarra han, izerdi hura, erremin hura gorputzaren zuztarrean.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 28. orr.

Lurralde hartan, erran gabe doa, arrotz nintzen senti.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 35. orr.

Ez dira ohartu ere egiten, nola egiten gaituzten arrotz geure leku honetan.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 15. orr.

Zer ez zait, bada, arrotza gertatzen!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 13. orr.

Gerra bukatuta Friburgora itzultzean, liburu-saltzaileari honela atera zitzaion barrenetik: "Orain arrotz egiten zait nire Alemania!".  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 94. orr.

Nire emaztea, nire seme-alabak, nire lana, nire iritziak, den-dena arrotz egiten zitzaidan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 176. orr.

-Ez da ona nor bere herrian arrotz sentitzea.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 270. orr.

Ez zaizkie arrotzegiak bera bezala mendi hegaletan eraikitako auzoetan ibiltzen direnei.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 94. orr.

Zer ikusirik ez omen du, eta bera da ia-ia ekintzaren ardatza! Hor duzu mutikoa, ia beti amaren ondoan, izuti, apal... Honen errua da! Horrexena da agian egoera mingarriena: arrotz sentitzen da, beste inor baino arrotzago; eta apaltasun larri bat sentitzen du gaixoak, etxean horrela, errukiz, jaso dutelako...  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 65. orr.

Artearen mundua arrotz zaio, eta ez daki nor izan daitekeen delako miserable hori, ezta ideiarik ere.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 28. orr.

Gaia arrotz samarra zaigulako, aldarte onegirik ez dugulako, kontzentratu ez garelako, publikoak zer espero dezakeen ez dakigulako... gerta gaitezke zer esanik ezean.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 42. orr.

4 arrotz-etxe

Bi gazteak arrotz-etxe batean zeuden ostatuz, baroiaren etxean hiru gela txiki-txiki besterik ez baitzeuden.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 49. orr.

5 arrotz etxekotu

Bildu eta jan, arbaso zahar arrotz etxekotu haien ohoretan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 64. orr.

6 arrotz gela (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Arrotz gelak ezarri zituen alokairuan. ETC-prentsa   Berria, 2017-12-02

7 arrotz herri

Ez du holakorik nahi judu armadaren lehen aintzindariak, Yasser Arafaten omena haundi bailitake arrotz herrietan.  Herria   2002-07-18

Bushamerikano presidentak hitzemana zuen, botz biltzen ari zelarik, ahal bezain guti sartuko zela arrotz herrietako aferetan.  Herria   2001-04-12

Arrotzak arrotz herrian beude: Euskal Herria ez da Salgai.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 17. orr.

Argi biziak argi egingo du lurraren azken mugaraino. Urrutiko arrotz-herri asko eta lur-muga guztietako bizilagunak etorriko zaizkizu Jauna gurtzera, zeruko Erregearentzat eskua bete emari dakartela. Gizaldi eta gizaldiek alaituko zaituzte. "Hautatua" izango duzu izena menderen mendetan.  Elizen arteko biblia   Tb 13,13

8 gorputz arrotz

Alde batetik, aurkituko dugu kultur elementu batek, bera eroso dagoen gizarte-gorputzean kaltegabea edo onuragarria izan delarik, ondorio berri eta suntsigarriak izan ohi dituela sartzen den gorputz arrotz batean; lege hau esaera honetan laburbiltzen da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 255. orr.

Ekolaliak hotsak izozten ditu, denbora geldiarazten du, "gorputz arrotz" edo oihartzun gisa gordetzen ditu gogamenean estimuluak, inplanteak balira bezala, arrotz-bizitzari uko egin gabe.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 101. orr.

Gailuaren jatorria antzinakoa da; izan ere, aspalditik dakigu umetokian gorputz arrotz bat ezarriz gero emakumearen ugalkortasuna gutxitu egiten dela.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 96. orr.

Ez gara subjektu ezagutzaile hutsak ("aingeruburu hegaldun soingabe"), zintzilika dugula gorputz arrotz bat, gorputz biziak baizik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 85. orr.

Koskoosh zaharrari oroitzapen asko etorri zaizkio gogora, batez ere altze bat ehizatu zuen egunekoak, edota gorputzez gorputz arrotz zuri batekin borrokatu zen egunekoak.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 57. orr.

Arima bera ere txunditurik geratzen zen, gorputz arrotz batean haragituta.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 195. orr.

9 sustrai arrotz (corpusean ez dago; ETCn 29 agerraldi)

Auxinak albo-sustraiak eta sustrai arrotzak sortzea sustatzen du.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014

Kimu gazteak eta helduak ere ezberdinak dira elkarren artean, horrela, kimu gazteak argalak eta malguak dira eta sustrai arrotzak dituzte igotzeko.  ETC-entziklopedia   Huntz, Wikipedia

Euskarririk izanez gero, hormetan, harkaitzetan nahiz zuhaitzetan gora hazten da eta 25-30 metrotaraino igo daiteke dituen zurezko sustrai arrotzei esker.  ETC-entziklopedia   Huntz arrunt, Wikipedia

Aukera baliatu nuen kontinente ezezagun hura, sustrai arrotz hura arretaz begiratzeko. ETC-literatura, saiakera   Erregearen eguna, Abdela Taia (Patxi Zubizarreta), Alberdania, 2011

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

arrotz aire (5); arrotz aire bat (5); arrotz bat (59); arrotz batean (26); arrotz batek (22); arrotz batekin (7); arrotz bateko (5); arrotz baten (38); arrotz batera (8); arrotz bati (7); arrotz batzuk (7); arrotz bezala (8); arrotz egin (7); arrotz egiten (25); arrotz eta erromes (6); arrotz haiek (9); arrotz hari (6); arrotz hark (5); arrotz hartan (7); arrotz hori (5); arrotz horiek (6); arrotz hura (13); arrotz izan (13); arrotz sentitzen (16); arrotz zaion (7); arrotz zaizkion (8); arrotz zitzaion (6); artean arrotz (5); bi arrotz (6); emakume arrotz (5); erabat arrotz (5); euskara arrotz (6); ez zitzaidan arrotz (5); gizon arrotz (6); gorputz arrotz (7); guztiz arrotz (7); hain arrotz (12); herri arrotz (5); hiri arrotz (16); hitz arrotz (8); hizkuntza arrotz (19); hizkuntza arrotz batean (9); jentil arrotz (9); mundu arrotz (7); orain arrotz (5)

arrotza balitz (6); arrotza da (16); arrotza dela (6); arrotza den (9); arrotza egiten zitzaion (5); arrotza gertatzen (5); arrotza iruditu (6); arrotza izango (6); arrotza zaion (8); arrotza zen (16); arrotza zitzaidan (7); arrotza zitzaion (6); bezain arrotza (5); erabat arrotza (7); guztiz arrotza (9); hain arrotza (6); hori arrotza (6); izen arrotza (5); jende arrotza (6)

gero eta arrotzago (9)

arrotzak egiten (8); arrotzak izan (6); guztiz arrotzak (7); jainko arrotzak (27); zaldun arrotzak (5)

hizkuntza arrotzean (5); lurralde arrotzean (6)

jainko arrotzei intsentsua (7)

arrotzen artean (7); arrotzen atzetik (5); jainko arrotzen atzetik (5)

jainko arrotzengana (7)

hizketa arrotzez mintzatzea (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus