Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

bihotzeko iz bihotzeko eritasuna, eskuarki infartua. ik bihotz 17.

Bihotzeko bat gertatzen denean odolaren isuria eten egiten da bihotzeko zati batean, eta, ondorioz, zati hori hil egiten da. Berria - Gaiak   2006-03-19

Bihotzekoak eragiten dituen genea identifikatzea lortu du Japoniako zientzialari talde batek. Berria - Gaiak   2004-05-06

Adituen arabera, gatz gehiegi hartzeak tentsio arteriala igo eta bihotzekoa izateko arriskua handitzen du. Berria - Gaiak   2004-09-18

Kamioi gidariak istripua izan aurretik ondoeza edo bihotzekoa izan ote zuen aztertzen ari da. Berria - Euskal Herria   2004-01-30

Iragan astean, beste bihotzeko bat jasan zuen. Ia eman zidan bihotzekoak. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 251. orr.

Bihotzekoak eman eta hil egin zen. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 192. orr.

Ondarroako Allegro ontzian zebilen beharrean Alfonso Perez zena eta, antza, bihotzekoak jo zuen atzo. Berria - Ekonomia   2006-03-24

Laurogeita hamar urte zeuzkan, eta bihotzekoak jota hil zen. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 66. orr.

Horrela pozik hilko nintzake / bihotzeko batek jota. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 183. orr.

Zurrutero galanta zen, eta horrek bihotzekoa ekarri zion Somerako taberna batean zegoela. Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 136. orr.

Puzten ari zen eta hurbil sentitu nuen bihotzeko batek neure begien aurrean lurreratuko zuen unea. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 161. orr.

Askotxo ziren, eta askotxo haien heriotza bideak ere: errepide eta lan istripuak, bihotzekoak, minbizia, hiesa... Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 286. orr.

Arantxaren koinataren kotxe istripua, Yolandaren amaren bihotzekoa eta lankide baten paralisia aipatu dituzte. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 118. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus