Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

bihozmin (orobat bihotzmin) 1 iz nahigabea, atsekabea.

Hiria pertsonaien bozkarioen eta bihozminen lekukoa da, haien gazi-gozoak bertatik bertara ikusten ditu. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 12. orr.

Ohartu behar da, bestalde, atsekabeek eta bihozminek beren iturburu nagusia daukatela guztiz aldakorra den eta sekula osoki gureganatzen ahal ez dugun gauza baten aldeko Maitasun gehiegizkoan. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 563. orr.

Saltxitxoiak lotuz eta xingar zerrendak gatzetan jarriz arintzen zuen bihozmina. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 356. orr.

Biak zeuden Susanaren irrikaz zoraturik, baina ez zioten beren bihozmina elkarri adierazten. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 175. orr.

Gauza bat eta bera esan daiteke bihozminaren, axolaren, hasperenaren eta begilunduraren alderditik (alderdi bizigarri horretakoa naiz ni), eta orobat esan daiteke [...] errealitatearen gurtze patologikotik. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 84. orr.

Kristok guregatik jasan zituen oinaze eta samintasunek halako bihozmina eragiten zioten egunero, eta barru eta kanpo hainbeste atsekabetzen zen haiengatik. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 586. orr.

Aladin bihozminak joa eta gosegabetua itzuli zen etxera. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 217. orr.

Ez, gurean ondo markatuta gelditzen dira orbainak, tatuajeak eta bihozminak. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 134. orr.

Lagunengan pentsatzen zuen, exekuzioa tristuraz eta bihozminez eramango zuten lagun urrunengan, eta urkamendira berarekin batera igoko ziren lagun hurbilengan. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 66. orr.

Bihozminez diot hau. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 16. orr.

Bihozminezko keinu bat egin du gizonaren izena hotsik gabe ahoskatu duen bitartean. Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 255. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bihozmin handi batek begiak negarrez betetzen zizkiola. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 284. orr.

Nire kezkarik krudelenak geroztik ematuak izan diren arren, badut oraino bihozmin handi bat, noiz bukatuko den aldez aurretik ikus ez dezakedana. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 518. orr.

Hiru urte huntan xangreak jorik, 38 urtetan zendu da, tristezia eta bihozmin handitan utziz familia. Herria   2004-07-08

Itsumendua liteke ere ez ikustea zer desohore, zer kalte, zer bihozmin damugarri ekar lezakeen haren kondenatzeak. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 160. orr.

Holako bihotzmin batekin ikusten ditut jende gaixo horiek lanean ari beren eskuekin, etsitu gabe. Herria   2002-12-26

Bai, dudarik gabe izanen dut manurik zuri emateko; eta soilik haiengatik ardura ahal naiteke nire bihozmin heriogarria ez den bertze zerbaitez. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 505. orr.

Jauna, emaiguzu gaur gure eguneroko bihozmina. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 245. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Eta ezin zituen ekidin -zein tuntuna, ene, zein tuntuna!- bihozmin ziztada haiek. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 72. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus