Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

billete (Egungo testuen corpusean 2.685 agerraldi; orobat bilet g.er., bilete g.er. eta billet g.er.) 1 iz diru papera.

Diru eskaria gizarte jakin bateko biztanleek txanpon, billete edo banku gordailu gisa eduki nahi duten diru kopurua da. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 31. orr.

Sobakevitxek hain seta handiz ekin zion dirua bazeukala esateari, non beste billete bat atera behar izan baitzuen, esanez: [...]. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 161. orr.

Kontua begiratu, bi billete utzi, eta atzerakoak jaso gabe kalerantz abiatu zen. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 58. orr.

Non dago billeteak eman dizkidan makina? Eta ene banku-txartela? Itxaro Borda   «Hiruko» - 112. orr.

Dirua eskuan hartuko zuen, poltsikotik diru-zorroa atera, billeteak tolestu eta poltsikoan sartu. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 130. orr.

-Badituzu dolarreko bost billete? -galdetu zion Monari. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 135. orr.

Hogei koroako hiru billete eta hamarreko bat. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 139. orr.

Ehuneko billetea utzi zuen barran, axolagabeki bezala. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 156. orr.

Baita 120.00 euro faltsu ere, 100eko billetetan. Berria - Euskal Herria   2006-05-09

Gies&Co enpresak bazituen oraindik milako billete batzuk diru beltzean. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 100. orr.

Zerbitzariari dolar bateko hiru billete eman nizkion. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 82. orr.

Lehen, aski zuten berrogeita hamar kopek eta zaku bete irina ahoa josirik edukitzeko; orain, aldiz, gurdikada garia eta hamar errubloko billete bat eskatzen dizute. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 184. orr.

Billete bat makina banatzaile batean sartu eta txartel magnetiko bat jaso nuen. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 74. orr.

Ezin pentsa zitekeen billeteak faltsutzeko gauza zenik, eta are gutxiago gaizkilea zenik. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 284. orr.

Milioi erdi bat dolar billetetan zuen zaku txiki bat. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 430. orr.

Laxaroren borda aldeko lurpeko gordagian borondatezko zerga iraultzaileaz metatu eta banku atrakuetan ebatsi billeteak oro bereganatu zituen. Itxaro Borda   «Hiruko» - 61. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

-Sentitzen dut, baina ez dut billete ttikiagorik. Hiru milioi billete txikietan kirol poltsa antzeko batean eta. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 26. orr.

Geroxeago erakutsi egiten zituen billete erabili eta zimur haiek. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 10. orr.

Izan ere, berak ez zuen inoiz billete zikin eta maizturik izaten aldean. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 138. orr.

Gure izebaren plastikozko poltsan, billete zimur zikinak eta kontuak eramateko liburua egoten ziren. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 18. orr.

Gizona billete zimurtu bat astintzen ari zen airean. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 301. orr.

Armairuan marfilezko kutxatxo batean multzokatuak zituen billete berriak. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 163. orr.

Agintariek, jakinik Txitxikoven etxean bi milioi errublo zegoela billete faltsuetan, etxea zigilatu eta zaintzaileak jarri zituzten. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 303. orr.

-Xanpaina hotz-hotza nahi diat [...] -erran zion mandatu-mutilari, billete tolestu bat luzatzen ziola. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 231. orr.

Txanponen aldean, billeteak isilak ziren, ez zuten zaratarik ateratzen, eta kalezuloko begiluzeengandik salburik sentitzen zen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 37. orr.

Solasaldia hasitako moduan hamabi billete handiak eskuragarriak iruditu zitzaizkion. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 16. orr.

Irrigarri zegoen, nire billete biribilkatua sudur zulotik zintzilika. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 16. orr.

Laranja koloreko lau billete. Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 40. orr.

Bankuko billeteak eskegi zituzten gizonek nesken tangetatik. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 53. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Billete sorta bazter utzia ere, edozein ikerlarirentzat interesgarria zen eskaintzen zioten lana. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 147. orr.

-Hemen daukat billete-zorroa, dirua. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 121. orr.

Billete-kontrolaria edo polizia etortzen bazitzaizkion, honelaxe esan ohi zien: "Jauna, oinetakoak garbituko dizkizut". Gotzon Garate   «India harrigarria» - 143. orr.

Salaketen arabera, billete-faltsutzaile bat zebilela probintzia horretan. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 283. orr.

Eskuak sakeletan sartu eta eskuinekoan txanpon batzuk eta billete pila bat zeukala ohartu zen. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 17. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Diru-billeteen asmakuntza ez zen benetan eraginkorra izan paperaren eta inprimaketaren bi asmakuntza sinikoekin elkartu zen arte. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 78. orr.

Banku-billeteek Khovanski printzearen sinadura eraman ohi zuten. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 336. orr.

5 bidaiatzeko, zozketa batean parte hartzeko eta kidekoetarako txartela.

Udaberrirako, loro bat erosi eta loteriako billete berde eta gorriak saltzeko asmoak hartuta dago. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 27. orr.

Air Francek billeteak garestituko ditu. Berria - Ekonomia   2004-10-08

Har itzazu billeteak eta gero kafea eskainiko dizut geltokiko ostatuan. Itxaro Borda   «Hiruko» - 109. orr.

Billeteak erosi aurretik, ordea, denok denon aurrean pisatu behar izan dugu abionetetarako talde orekatuak lortze aldera. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 218. orr.

N. jaun artistak hegazkineko billetea gorde du. Berria - Kultura   2006-02-12

Treneko billeteak hartu behar ditut. Itxaro Borda   «Hiruko» - 108. orr.

Buseko billetearen prezioan sartzen da nonbait dokumentazioa behin eta berriro erakutsi beharra. Berria - Kultura   2004-08-05

Osabak etxerako billetea erosi zion. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 143. orr.

Bigarren mailako joan-etorriko billetea, Viena-Trieste-Venezia-Viena atzo ibili zen bulegoan eskuz esku, denen miresgarri. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 43. orr.

Joan eta etorriko billetea atera nuen, joan nintzen, gero ez nintzen etorri. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 56. orr.

Eztei-bidaia baterako hegazkin billeteak. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 302. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus