Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

binper 1 iz ifrentzua.

Bai baitago hor, inork ere aipatu ez arren, halako itun ezkutu bat, soinekoaren binperra erakutsian uztea debekatzen diguna. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 63. orr.

Bizia deitzen zen txanponaren bi aldeak, hots, aurkia eta binperra. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 18. orr.

Inoiz gertatuko balitz Rosamari biluzik edukitzea aldean, eskuineko eskuaren binperrarekin laztanduko zuen gorputz osoan. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 102. orr.

Eskua luzatuta barnerantz bihurritu du, errebes, neskaren masaila binperraz laztantzeko. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 109. orr.

2 irud/hed

Primitibismoa: Aurki guztiek beren binperra dute: eboluzionismoaren binperra primitibismoa da. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 299. orr.

Amoros baldin banintzan, maitasunaren arazoa aurki eta binperretik aztertzen nuen. Itxaro Borda   «%100 basque» - 172. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus