Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bizio (ETCn 1.837 agerraldi) 1 iz ohitura txarra; gaitzesgarri den zerbait egiteko ohitura sendoa. ik grina.

Bizioa ez litzateke bizio, gaitzik ez balekar.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 201. orr.

Eta kontua da Benitok berak kutsatu zidala marrazki bizidunak ikusteko ohitura; grina edo bizioa, nahi bada, ohitura txarra denik ez baitut nik zalantzan jarriko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 289. orr.

Osaba argalak bizio bat zuen: aurkitzen zuen guztia hartu eta sakelan sartzea.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 97. orr.

Etengabe jateko bizioa baitzuen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 193. orr.

Arimako pasioez, ohiturez, bertutez, eta bizioez.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 86. orr.

Ohitura ona deitzen da bertutea, eta ohitura gaitza, berriz, bizioa.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 88. orr.

Bizioa ohituraren poderioz berezko bihurtzen da maiz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 183. orr.

Pederastia herri gerlarien bizioa izan da beti.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 254. orr.

Aberastasuna eta bizioa eskutik joan ohi direnez gero.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 266. orr.

Harrokeriaren bizioa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 207. orr.

Handinahikeria ez da giza laudorioaren bizioa, gizakien gorespena lar maite duenarena baizik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 368. orr.

Bizio honen kontrako bertuteari neurritasuna deitzen zaio.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 57. orr.

Umila, ordea, deitzen dugu maiz gorritzen dena, bere bizioak aitortzen eta besteen bertuteak aipatzen dituena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 367. orr.

Harroak beheratuz, apalak gora jasoz, bizioak gaitzetsiz eta bertuteak aupatuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1006. orr.

Besteen bizioak salatzen dituzte, baina ez berenak baztertzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 394. orr.

Gaitz guztiak, bizio eta bekatuak, bihotzetik ateratzen dira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 101. orr.

Purua lasai piztu eta erretzekoa da, purua erretzeak ez du zerikusirik bizio bat asetzeko maniobra mekaniko eta konpultsiboarekin.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 57. orr.

Zure legeak bizioak zuzentzeko eta ohiturak arautzeko baizik ez dira eginak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 113. orr.

Ez dut oraino gainditu bizioa, ordea.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 15. orr.

Ez dago bertuteaz harrotzeko arrazoirik, bizioaz damutzeko ez dagoen bezalaxe; ez dago natura salatu beharrik on sortu gaituelako, gaizto sortu gaituelako salatu behar ez den bezalaxe.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 153. orr.

Horien gogoak ase daude, baina bizioz eta gaiztakeriaz.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 57. orr.

Ez zegoela Zugarramurdiko sorginek prestatutako edaberik, ez fierabrasik, ez beste formula magikorik, ni bizio hartatik sendatuko ninduenik.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 105. orr.

Aspaldi ikasia dugu, ordea, bizioa mutur batean bezala bestean ere egon daitekeela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 87. orr.

Bizioak herrestan eramanen zaitu, gaiztakeriara eta txarrera, horixe baita adimenaren aurreiritzien eta argitasun itzaliaren azken ondorioa.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 84. orr.

Eta ez da pentsatu behar bizioak errotik erauz daitezkeenik, urlia beti izango baita haserre gogorretara emanago, sandia askoz beldurraren menpekoago, berendia, berriz, zenbait gauza etorkorrago hartzen dituena.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 183. orr.

Gainera, entrenatzen bizio asko bereganatu genituen, eta horrek txarrerako erlaxatzen zaitu.  Berria - Kirola   2006-03-17

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bizio pribatuak, bertute publikoak. Horrekin diru pixkatxo bat ateratzen genuen, bizio txikietarako nahikoa. Inbidia bizio makurra dela nork jarriko du zalantzan?  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 76. orr.

Muturreko bi bizioren artean orekan dagoen horri bertute deritza Aristotelesek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 204. orr.

Bizio ageriko guziak arinak dira; kaltegarriak berriz hagitz, ontasun itxura baten pean gordetzen direnak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 259. orr.

Hipokrisiazko gainjantzi berri honek, berdintasunik ezaren bizio zaharra baltsamatuz, alde bakoitza mespretxagarriago bihurtu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 204. orr.

Hau guztia bizio hutsa da niretzat.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 73. orr.

Lizunkeriara eta naturaren kontrako bizioetara emanak zeudelako.  Elizen arteko biblia   Ju 1,7

3 (hitz elkartuetan, lehen osagai gisa)

Bizio-mota guztien gainetik maiseaketa higuintzen eta gorrotatzen zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 392. orr.

Dueloa jaun dotoreen bizio mota dela.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 77. orr.

4 (hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa)

Frantsesak, alferrik pentsatuko duzue errepublikari zin egin dioten elizgizonen espiritua eta apezgo atzerakoiarena oso ezberdina dela; badira sekula zuzentzen ez diren estatu-bizioak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 212. orr.

Gero zerraldo erortzen ziren, ez zaldi-bizioengatik baizik eta giza bizioek jota.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 160. orr.

5 irud/hed

Truke-tasa malguen bertute teorikoak eta bizio errealak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 94. orr.

6 biziozko izlag

Parisko luxuzko eta biziozko bizitzaren kontaera horiek txoratu egiten zuten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 58. orr.

Berari ere neskak gehiago gustatzen zitzaizkion, eta ez biziozko ohiturak zituelako; baina, egia esateko, gizonek ez zioten zirrararik eragiten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 95. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus