Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Maiteko dut neure bizitza, eta erranen dut bihotza bozkarioz beterik: sentitzen ari naizen sosegu hau, neure adiskideari zor diot. Jon Muñoz «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 291. orr.
Alabaina, bere bozkarioa ezkutatu nahi izan zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 36. orr.
-Amore eman dik -Ximurrak, bozkarioa ezin gordez-. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 158. orr.
Dolua kantu bihurtu zien eta negarra bozkario. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 253. orr.
Atsekabea atsegin eta negarra bozkario bihurtuz. Elizen arteko biblia Est 9,22
Amari bozkarioak bihotzetik gainezka egin zion. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 58. orr.
Batera hartu gintuzten bozkarioak eta malurak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 49. orr.
Esan ezin ahalako bozkarioak hartu zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 217. orr.
Jainkoak ez du pasiorik, eta ez du afekzio bihirik pairatzen, ez bozkariorik ez tristurarik. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 557. orr.
Arimako lau pasio mota nagusi badirela: gale joerako bi, erran nahi da, bozkarioa eta tristura, eta jauzkor joerako beste bi, erran nahi da, itxaropena eta beldurra. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 86. orr.
Ondoren, besarkatu zituen biak eta joaten utzi zien bozkarioz beterik. Elizen arteko biblia Tb 10,13
Adiskidea bozkarioz, adorez eta zorionez beterik agertu zitzaion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 58. orr.
Jauna goretsi zuen, bihotza bozkarioz eta maitasunez gainezka. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 575. orr.
Han irten zen arrapaladan, gureganantz jauzika, bozkarioz garrasika, eta buztanarekin gure zangoei kolpeka. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 65. orr.
Baiezkoa eman nion, bozkarioz bainoago etsipenez. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 162. orr.
Penazko eta damuzko nigar haien ondotik bozkarioaren eguzkiak bere izpietarik batekin ferekatuko ninduela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 385. orr.
Bere bizitzaren aldi hartan, amodioa zuen oinarri, amodioa helburu, eta hegal aingeruzkoekin hara-honaka zebilen bozkarioaren zeruan barrena. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 111. orr.
Lana bozkarioan, bozkarioa lanean. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 73. orr.
Bozkario argitsu bat hazten eta handitzen ari zitzaion, unetik unera, bere baitan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 98. orr.
Ezin bozkario eztiagorik inola ere. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 455. orr.
Bozkario handian zen Ruche jauna, filosofiaz blai-blai eginik. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 33. orr.
Jende guztia Salomonen ondoren igo zen bozkario handiz eta txirulak joz. Elizen arteko biblia 1 Erg 1,40
Bihotz osoz opa dizut izan litekeen bozkariorik handiena. Jon Muñoz «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 156. orr.
Bozkario itzelerako arrazoia. Berria - Kultura 2004-03-10
Bozkario betean ari ziren. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 102. orr.
Beste batzuek, berriz, bozkario berezia aurkitzen zuten atsotitz, ateraldi eta txantxetan. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 145. orr.
Zertan finkatzen zen bizitzeko bozkario berreskuratua? Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 138. orr.
Zu ikusteko bozkario hutsari ederretsirik, nire begiak bila dituzu nire gogoaz haraindi, zure behakoen hurbiltasunaz ikaraz dardaraturik. Jon Muñoz «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 124. orr.
Bonabentura eta betiko bozkarioa zirela konfesione on baten ondore eta sari ezin hobeak. batzuetan, kanpoko bozkarioa barrenaldeko tristura da... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 378. orr.
Gülbahar ikustean, begitartean alaitasun paregabea piztu zitzaion, ezin ezkutatuzko bozkarioa, neskari oharkabean pasatu ez zitzaiona. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 47. orr.
Esan ezin ahalako bozkarioak hartu zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 217. orr.
Ezkilak atertu ezineko bozkarioan zirela. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 137. orr.
Eskuari eragiten zion edozein bozkario-oihu entzuten zuelarik ere. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 266. orr.
Opor-usain halako bat sumatzen zuen, azkeneko eskola-egunean gailendu ohi den bozkario-giro damu-arrastorik gabekoa. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 212. orr.
Belodromoa betetzea lortu ondoreneko bozkario-ajea. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 169. orr.
Bozkario eguna izan zen hura Mauleko erreformatuendako. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 89. orr.
Zerbait atsekabe sentitzen nuela, sosegu itxura, are bozkario itxura ere, irudikatzeari ekiten nion. Jon Muñoz «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 251. orr.
Berak bozkario itxurak egin zituen, baina albisteak, utzi, asaldaturik utzi zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 157. orr.
Bizi-bozkarioaren sentsazio gero eta biziagoaren prezioa ordaintzeko modu oso nirea zatekeen agian hura guztia. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 81. orr.
Ez nintzen aita-bozkarioaz dantzan hasi, egia da, egoera politikoa serioegia izaki horretarako ere. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 69. orr.
Bizitzaren alderdi guztiak maite ditut, gau-egunak, bozkario-nahigabeak, hasiera-akaberak. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 345. orr.
Bozkariotan nintzen egin izanaz, nola zure bertuteari, hala zure xarmari, eskaintza garbi bat zuk nehoiz ezagutuko ez zenuena. Jon Muñoz «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 91. orr.
Neskatxa hori bozkariotan zen, hala erran zidan, hain ontsa mintzatu izanaz; eta aurrerantzean, ni arduratuko naiz haren gutunez. Jon Muñoz «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 382. orr.
Bozkariotan dira Alice eta Gérard Haristoy, zeren hirugarren haurra sortu baitzaiote! Herria 2005-09-15
Horrela, Tristuraren kausa Jainkoa dela badakigun ber, bozkariotan gara. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 559. orr.
Beraz, bozkariotan atera zuen bere herria, poz-oihuka bere aukeratuak. Elizen arteko biblia Sal 105,43
Prestakizun horien ondoren, joan zen, mezutu zituen hiru kide elkar hartuak, eta laurak bozkariotan joan ziren beren kaltedunak igurikatzera. Jon Muñoz «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 242. orr.
Panel batean erakusten zituen soldadoak kasernara joaiten bozkariotan, eta beste panelean judu sudur makur bat, fraide tripahandi bat eta apez jantzi zaharkitu bat herrestan zihoazenak kanpalekura. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 73. orr.
Leku alokatze honek bozkariotan sartu gintuen. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 46. orr.
Beren ariman erroturiko ohiturak eta sineskerak koplatuz herria bozkariotan ipinten zuen trobadorea zen bardoa, (demagun gaurko bertsolaria). Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 210. orr.
Arrosoriotan hasi ziren gero, hamarrekoak eta hamarrekoak segidan, bozkariozko misterioak, dolorezkoak eta loriazkoak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 152. orr.
Tinko eta alai irauten zuen, beretzat eta Jainkoarentzat bozkariozko kantak bihotzean kantatuz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 240. orr.
Hango herritarrak bozkariozko irri eta nigarretan, besta giro batean jarri dira. Herria 2003-04-17
Bozkariozko eguna, hura, erresumaren puska bat bere jabearen eskuetara itzulirik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 54. orr.
Bozkariozko une hartan, urrun nintzen zain genuen asturugaitza aldez aurretik ikustetik. Jon Muñoz «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 216. orr.
Bozkariozko ikara bat sentitu nuen, etxe hura eskaini izan balidate, eman izan balidate bezala! Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 232. orr.
Hasierako notak alaiak ziren, bozkariozkoak, jolasgarriak; bukaerakoak, ordea, negar lantuak, hitsak, malenkoniatsuak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 63. orr.
Musu bozkariozkoez bezain errespetuzkoez estali zion esku hotza, eta gero ahur gainean jarri zion bere buru astun epela. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 51. orr.
Caveamus, igitur, iuvenes dum sumus, kantatzen zuen nik pianoa jotzen nuen kafe-teatroko kantariak, jatorrizko gaudeamus bozkariozkoaren tokian caveamus zuhurtziazkoa esanez. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 123. orr.
bake eta bozkario (3); bozkario betean (3); bozkario eta (11); bozkario handitan (4); bozkario handiz (3); bozkario hori (5); bozkario iturri (3); den bozkario (3); eta bozkario (22); halako bozkario (3); negarra bozkario (3); zen bozkario (3)
bere bozkarioa (6); bozkarioa eta (9); bozkarioa ezin (3); ene bozkarioa (6); eta bozkarioa (13); gure bozkarioa (4); haren bozkarioa (3); hura bozkarioa (3); zen bozkarioa (3); zer bozkarioa (3); zuen bozkarioa (4)
bozkarioak egiten (3); bozkarioak eta (3); eta bozkarioak (4)
bozkarioaren artean (3); bozkarioaren bozkarioz (4); bozkarioaren eta (3); ene bozkarioaren (3); eta bozkarioaren (5)
bozkariorik ez (4); bozkariorik ez tristurarik (3); bozkariorik gabe (3); ez bozkariorik (4); ez bozkariorik ez (3)
bihotza bozkarioz (7); bihotza bozkarioz beterik (3); bozkarioaren bozkarioz (4); bozkarioz bete (3); bozkarioz betea (3); bozkarioz beterik (19); bozkarioz eta (11); bozkarioz gainezka (7); bozkarioz hartu (3); ere bozkarioz (3); eta bozkarioz (13); zien bozkarioz (3)
bihotza bozkarioz (7); bihotza bozkarioz beterik (3); bozkarioaren bozkarioz (4); bozkarioz bete (3); bozkarioz betea (3); bozkarioz beterik (19); bozkarioz eta (11); bozkarioz gainezka (7); bozkarioz hartu (3); ere bozkarioz (3); eta bozkarioz (13); zien bozkarioz (3)
