Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

definigaitz izond definitzen zaila, ia definiezina.

Hoztasun definigaitza sumatu du zure ahotsean, hoztasuna baino areago tristura edo antzeko zerbait.   - 100. orr.

Adak zirkin definigaitz bat egin zuen sorbaldak jasorik. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 100. orr.

Esaterako, tripetan ernatzen zitzaion ezinegon lauso eta definigaitz hura. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 85. orr.

Berehala igarri nien, hitzik gabe ere airean bertan antzematen den zer definigaitz horri esker, bi haiek lankide huts baino gehiago zirela, bikote zirela alegia. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 28. orr.

Kolore definigaitzeko ore nazkagarri batez. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 23. orr.

Kolorea definigaitza da, ez, definigaitza ez, Raimundo Silvak tonu zehatza aurkitu dio, goiz-zuria. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 159. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus