Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

deialdi (Egungo testuen corpusean 21.937 agerraldi) 1 iz norabait joateko, nonbait biltzeko edo zerbaiten parte hartzeko deia.

Errepublikako gudarosteek deialdi ez ohikoak egin zituzten boluntarioak errekrutatzeko. Jon Maia   «Riomundo» - 75. orr.

Baiaren ala ezaren alde dena den, bada orai zernahi bilkura, hitzaldi eta deialdi. Herria   2005-04-07

Nafarroako Estatuen deialdia ere egina zagok. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 292. orr.

Biltzar nagusi baterako deialdia egitea erabaki zuten, afalondorako, jangela-egongelan.   - 102. orr.

Manifestaziorako deialdia egin duten alderdi eta eragileak Nazio Eztabaidaguneko ingurukoak direla uste du Jaurlaritzak. Berria - Euskal Herria   2006-03-29

Deialdia euskal gizarte osoari zabaldu nahi diote eta manifestazioan parte hartzeko eskatu dute Elkarlanekoek. Berria - Euskal Herria   2004-09-24

Taldeak deialdi berezia egin die zaleei Lizarrako kiroldegia bete dezaten. Berria - Kirola   2006-03-11

Botoa ematera joateko deialdia egin dute 25ek. Berria - Mundua   2004-06-03

«Bakearen eta presoen askatasunaren aldeko bozka» emateko deialdia egin zuen, hain justu. Berria - Mundua   2004-02-21

Hauteskundeak aurreratu egin behar dira, garbi dago, eta ziurrenik egun gutxi barru zabalduko da deialdia. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 200. orr.

2 (izenondoekin)

Udalbideren batzarra ez zelako egin deialdi irekiaren bidez. Berria - Euskal Herria   2006-03-05

Batasunak ez zuen deialdi propiorik egin, eta Udalbiltzak Iruñean egindakoarekin bat egin zuen. Berria - Euskal Herria   2006-04-18

Horrek eraginda etorri dira oraingo mobilizaziorako deialdi bateratuak. Berria - Euskal Herria   2006-03-08

Joan den martxoaren 29an EHUko sindikatu guztiek [...] grebarako deialdi arrakastatsua egin zutenetik, egoera apur bat aldatu da. Berria - Euskal Herria   2006-04-13

Euskal Herria politikoen herria da, ekintza, egitasmo, proiektu eta deialdi politikoen superabit nabarmena daukana beste edozein giza-alorren ondoan. Pako Aristi   «Note book» - 70. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hauek dira orain artean manifestazioaren deialdi agiriari atxikimendua agertu dioten eragileak: [...]. Berria - Euskal Herria   2004-05-29

Gymnasiumera bidean, udaletxeko atarian gelditzen ginen errekruten deialdi-taula begiratzeko. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 106. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Oasira heldu zirela ia hilabete betetzear zegoela Karabanako Buruak bilera deialdia egin zien guztiei. Ikertzaileen 13 sindikatuk eta Zientzia fakultateetako hainbat irakaslek egin zuten bat elkarretaratze deialdiarekin. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 137. orr.

Manifestazio deialdiarekin jadanik 34 gizarte eragilek eta 700 lagunek egin dute bat . Berria - Euskal Herria   2006-01-04

Hegoaldean bi greba deialdi izan ziren (ekainaren 19an ELA eta LABena, eta 20an UGT eta CCOOrena). Berria - Harian   2005-05-07

Lau edo bost soldadu-deialdi laster desmobilizatzekotan ei dira. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 103. orr.

EDFren kontrako boikot deialdia egin duzue berriki. Berria - Gaiak   2004-10-26

5 futbolean eta, partida baterako taldea osatzeko, entrenatzaileak jokalariak deitzea; deituak izan diren jokalarien multzoa.

Udan entrenamendu batzuk egiteko deialdi bati uko egin nionetik, ez naute deitu. Berria - Kirola   2004-04-09

Min hartuta Mundialetik kanpo geratu ostean, iraganeko une gazi guztiak atzean uzteko eta beste bide bat hasteko balio dit deialdi honek. Berria - Kirola   2004-06-11

Jose Anjel Iribar eta Migel Etxarri Euskadiko hautatzaileek atzo eman zuten hilaren 29an Hondurasen aurka jokatzeko egindako deialdia. Berria - Kirola   2004-12-21

Riesgo eta Bergara lehen aldiz daude Lehen Mailako deialdi batean. Berria - Kirola   2004-03-21

Deialdi honetan, hamabost jokalarietatik zortzi berriak dira. Berria - Kirola   2004-12-26

Aspaldiko partez deialdi batean egon nintzen, eta jokatzeko aukera izan nuen. Berria - Kirola   2004-02-25

Deialdia gaur goizean bertan ezagutaraziko du Aguirrek, azken lan saio arina egin ostean. Berria - Kirola   2004-11-13

Argentinarrak lau partida daramatza Jose Maria Amorrorturen deialdietatik kanpo. Berria - Kirola   2004-04-14

Raynald Denoueixek, beste behin, Reala Bko gazteekin bete behar izan du 18 jokalariz osaturiko deialdia. Berria - Kirola   2004-04-18

Athleticen deialdia: Aranzubia, Pampin, Karanka, Yeste, Del Horno, Casas, Guerrero, Arriaga, Jonan, Solabarrieta, Prieto, Iraola, Murillo, Cesar, Gurpegi, Orbaiz, Tiko, Ezquerro, Urzaiz eta Etxeberria. Berria - Kirola   2004-12-15

Javi Casas, deialdian. Berria - Kirola   2004-09-15

6 azterketa, lehiaketa edo kideko batera aurkezeko egiten den deia.

GAZTELUMA lehiaketaren deialdia. Herria   2004-06-10

Datorren urteari begira, dena den, udako barnetegietako edo ikastaro trinkoetako ikasleentzat irailean beste deialdi bat egiteko aukera aztertzen ari direla azaldu zuten. Berria - Euskal Herria   2004-03-31

Deialdi bat da, prozesu batean interprete-lana egin dezadan; akusatua nire herrialdeko errefuxiatu bat da. Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof - 46. orr.

Proiektuak aurkezteko deialdian esaten da: «aurreko bi deialdietan jasotako erantzunek garbi erakusten dute Biologia Sintetikoa benetan bide egiten hasi den arloa dela». Berria - Gaiak   2006-03-16

Bi deialdi zabaldu dituzte: euskal kantari bakarlarien lehiaketa eta eskultura baten egitea. Herria   2005-11-03

Maiatzean argitaratuko dira laguntzak jasotzeko baldintzak zehazten dituzten deialdi publikoak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Berria - Euskal Herria   2006-04-27

Egunkarian irakurri zuen Gipuzkoako Aurrezki Kutxak egindako berrehun lanpostutarako deialdia. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 188. orr.

Oposizioen deialdiari helegitea jarri diote sindikatuek. Berria - Euskal Herria   2004-04-07

Joseba Jaka literatur beken deialdia aurkeztu zuen atzo Euskalgintza Elkarlanean fundazioak. Berria - Kultura   2004-05-05

Iaz, deialdi honen bidez, 10.500 euroko laguntza jaso zuen irratiak. Berria - Euskal Herria   2004-12-16

Nafarroan, herrialdeko gobernuak lizentziak banatzeko eskumena duenetik, bi deialdi antolatu ditu. Berria - Harian   2005-06-01

Deialdia hutsik zela adierazi zuen Pedro Pegenautek, aurkeztutako eskaintzek deialdi publikoan ezarritako arauak ez betetzeagatik. Berria - Euskal Herria   2004-12-01

Lanpostu deialdia. Herria   2003-09-18

Oinarri berri batetik abiatutako diru laguntza deialdi berria behar dugu. Berria - Euskal Herria   2004-11-16

7 deia.

Telefono deialdi hark, nahitaez, nahasi ninduen. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 147. orr.

Deialdi bat ere egin zuen: «Mundu guztiak arretaz irakur dezala IRAk esateko duena eta batuta eta tinko mantendu dadila». Berria - Harian   2005-07-29

Bada, Ernest Hemingwayk ez dio loriaren deialdiari huts egin nahi. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 50. orr.

Deialdi horrek berehalako erantzuna jaso du Nafarroako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren partetik. Berria - Euskal Herria   2004-10-21

Bruce Springsteenek Madison Square Gardenen jo zuen joan zen egunean eta New Yorkeko poliziak boikoterako deialdia egin eta bere diskoak puskatu zituen kontzertuaren sarreran. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 182. orr.

8 (izenondoekin)

Deialdi anonimoak, mehatxuak, "bisitas" bere auzitegiko bulegoan, "bisitas" ere epaileen ordenagailuetan. Herria   2004-02-05

Elkarlanerako deialdi zabala luzatu zuen hautetsiak. Berria - Euskal Herria   2004-05-01

Ikurrinaren aldarrikapena eremu guztietara zabaltzeko deialdi berezia egin diete Iruñeko hainbat talde eta erakundek bertako biztanleriari eta eragileei. Berria - Euskal Herria   2004-06-27

ETAri deialdi zuzena egin zion Ibarretxe lehendakariak, «argitu dezan euskal gizarteari libre eta demokratikoki erabakitzen utziko dion edo ez». Berria - Euskal Herria   2004-11-20

9 bigarren Mundu Gerrako konzentrazio esparruetan, biltzarra. ik dei 6.

Eguzkiaren lehen izpiekin batera, deialdiarentzat lerroan ezarri behar izan zuten, ohitura aspaldian hartua zuten bezala. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 168. orr.

Deialdia bururatu ondoan, preso bakoitzak bere ogi muturra eskuratu zuen. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 168. orr.

Hitzartu gara, arratsean, deialdiaren ondotik, isilik eta xutik, denak mendebalera itzuliko garela, etxekoez eta herriaz oroitzeko, eta otoitz egiteko ere. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 45. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina deialdi (3); beste deialdi (5); beste deialdi bat (4); bi deialdi (3); da deialdi (4); deialdi bakarra (3); deialdi bat (17); deialdi bat egin (4); deialdi batean (8); deialdi baten (3); deialdi bateratuak (5); deialdi berezia (5); deialdi berezia egin (4); deialdi berria (4); deialdi egin (5); deialdi egin dituzte (3); deialdi hau (4); deialdi hori (6); deialdi horren (5); deialdi horri (3); deialdi zabala (10); deialdi zabala egin (7); ere deialdi (4); eta deialdi (4); greba deialdi (7); hainbat deialdi (5); hainbat deialdi egin (3); telefono deialdi (4); zuen deialdi (3)

aurtengo deialdia (3); baterako deialdia (5); baterako deialdia egin (3); bere deialdia (4); biltzeko deialdia (3)

deialdia bere (3); deialdia bertan (11); deialdia bertan behera (11); deialdia da (3); deialdia dela (5); deialdia dela eta (4); deialdia egin (95); deialdia egin du (17); deialdia egin dute (12); deialdia egin duten (5); deialdia egin zien (4); deialdia egin zuen (18); deialdia egin zuten (7); deialdia egin zutenak (3); deialdia egingo (5); deialdia egitea (6); deialdia egiteko (10); deialdia egiten (4); deialdia erabat (3); deialdia ere (5); deialdia ere egin (4); deialdia euskal (3); deialdia hizkuntza (3); deialdia hizkuntza kontseiluak (3); deialdia jaso (3); deialdia luzatu (7); deialdia osatzeko (7); deialdia otsailean (3); deialdia une (3); deialdia zabaldu (11); deialdia zabaldu du (4); deialdia zabaldu dute (3)

diru laguntza deialdia (4); diru laguntzen deialdia (6); du deialdia (9); dute deialdia (8); egin du deialdia (6); egin dute deialdia (3); egin zuen deialdia (7); egin zuten deialdia (3); egindako deialdia (3); egiteko deialdia (13); egiteko deialdia egin (8); emango du deialdia (3); emateko deialdia (4); ere deialdia (4); eta deialdia (5); greba deialdia (33); greba deialdia bertan (5); greba deialdia dela (3); greba deialdia egin (3); grebarako deialdia (4); hartzeko deialdia (8); hartzeko deialdia egin (6); joateko deialdia (10); joateko deialdia egin (5); joateko deialdia jaso (3); jokalariko deialdia (6); jokalariko deialdia egin (4); laguntza deialdia (5); laguntzen deialdia (6); lehen deialdia (3); lurra deialdia (6); manifestaziorako deialdia (12); manifestaziorako deialdia egin (7); mobilizazio deialdia (3); p deialdia (4); parte hartzeko deialdia (8); partidarako deialdia (4); zuen deialdia (10); zuten deialdia (4)

aldeko deialdiak (4); aurreko deialdian (4); berritasunak deialdian (3); da deialdian (10); da deialdian sartu (5); deialdiak egin (4); deialdiak eta (3); deialdiak ez (6); deialdian dago (5); deialdian egoteko (4); deialdian egoteko aukerak (4); deialdian ere (6); deialdian ez (6); deialdian izango (4); deialdian izango da (3); deialdian sartu (50); deialdian sartu da (5); deialdian sartu ditu (4); deialdian sartu du (13); deialdian sartu zuen (4); deialdian sartuko (10); deialdian sartzea (4); deialdian sartzea erabaki (3); deialdian sartzeko (3); dira berritasunak deialdian (3); dira deialdian (6); ditu deialdiak (3); ditu deialdian (5); dituzte deialdian (6); du deialdiak (3); du deialdian (12); egiteko deialdiak (3); ere deialdian (9); eta deialdian (12); ez da deialdian (6); greba deialdiak (11); lehen deialdian (3); lurra deialdiak (9); mobilizazio deialdiak (3); partidarako deialdian (4); sartu ditu deialdian (3); sartu dituzte deialdian (4); sartu du deialdian (3); urteko deialdian (3); z deialdiak (5); zen deialdian (4); zuen deialdiak (3)

bat deialdiarekin (5); deialdiarekin bat (39); deialdiarekin bat egin (25); deialdiarekin bat egiteko (3); deialdiarekin bat egiten (4); deialdiarekin bat ez (3); deialdiaren arabera (5); deialdiaren aurka (6); deialdiaren berri (8); deialdiaren berri eman (3); deialdiari dagokionez (4); deialdiari erantzunez (3); deialdiari eustea (3); deialdiari eutsi (3); deialdiari jarraiki (3); deialdiari jarraikiz (4); deialdiari jarraituz (5); du deialdiarekin (6); duen deialdiarekin (4); duen deialdiarekin bat (3); duen deialdiaren (3); dute deialdiarekin (9); egin du deialdiarekin (4); egin duen deialdiarekin (3); egin dute deialdiarekin (8); egin zuten deialdiarekin (4); egindako deialdiarekin (5); egindako deialdiari (8); elkartearen deialdiari (3); greba deialdiarekin (8); greba deialdiarekin bat (4); greba deialdiaren (5); greba deialdiari (3); manifestazio deialdiarekin (3); zuten bat deialdiarekin (3); zuten deialdiarekin (5)

aurreko deialdietan (3); bereko deialdietan (3); bi deialdietan (3); deialdiekin bat (3); deialdietan behin (3); deialdietan emisio (3); deialdietan ere (6); deialdietan ere ez (5); deialdietan sartzen (4); deialdietatik at (6); deialdietatik kanpo (8); deialdietatik kanpo geratu (3); deialdiko berritasun (4); deialdiko berritasun nagusiak (3); deialdira itzuli (6); deialdira itzuli da (5); deialdirik egin (3); deialdirik egingo (4); deialditik at (10); deialditik at geratu (4); deialditik at utzi (3); deialditik kanpo (63); deialditik kanpo gelditu (3); deialditik kanpo geratu (15); deialditik kanpo geratuko (3); deialditik kanpo utzi (23); dira deialdiko (4); eta deialditik (6); eta deialditik kanpo (5); gisa bereko deialdietan (3); hauteskunde deialdietan (4); lurra deialdiko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus