Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

denbora (orobat denpora g.er.) 1 iz gauzak gertatzen eta izakiak aldatzen diren bitarte mugagabea. ik aldi.

Espazioa eta denbora, errealitateaz dugun ikusmoldearen kategoria nagusiak diren horiek. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 17. orr.

Denbora, distantzia, luzera, bolumen, pisu eta balioaren neurri estandarrak gizarte-bizitzako premiak dira edozein mailatan, maila primitibotik gora. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 70. orr.

"Denbora istantez osatua da"; erran nahi baita, denboraldi txiki ugariz osaturik dagoela, beren iraute laburrarengatik gehiago ezin zati daitezkeenez. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 201. orr.

Denborarekin, baretu egin zitzaion erregeari haserrea, baina ezin zuen gogotik kendu Basti, ez eta harekin gertatua eta haren aurka hartutako erabakia ere. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 131. orr.

Esperientzia askok erakutsi dute begiak ez dituela bi argi gertaera sinkronikotzat atzematen denboran aski bereiziak ez baldin badira. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 33. orr.

Zergatik ezabatzen da denbora, heriotza kenduz gero? Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 87. orr.

Ez dago, beraz, denbora absoluturik, denbora "orokor" bat baizik. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 103. orr.

Ikuslearen denbora eta irudiaren denbora. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 154. orr.

Azkar joan ohi da denbora elkartean; giro hura gizonezkoontzat baketsua delako, nik uste. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 303. orr.

Denbora aurrera joan ahala, aldaketa hauek barne eta kanpo arazo larriak eragingo dituzte Ordenan. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 179. orr.

Ez zirudien oso egoera larria, eta, denbora aurrera, nire kide guztiek elkarri bromak egiteari ekin zioten. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 72. orr.

Dena den, arazoa denbora da; denbora igarotzen sentitzen duzula eta [...]. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 115. orr.

Lasai eta denbora hartuz Lubisek, Ubanbek, Opinek eta nik; presaka Pantxok eta Sebastianek. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 92. orr.

Denbora ematen nion denborari, orduak eta egunak xahutzen nituen alferrik. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 344. orr.

-Denborak esango du -esan nuen azkenean, ez bainuen nahi estutasun hura luza zedin-. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 159. orr.

Nabarmenki desberdina da, batek zerbait badela ikustea, inoren esanari sinetsiz, edo egiaren argitan ikusten dena, edozeinek egiaztatzeko moduan; lehena denboraz alda daiteke, besteak aldaezin iraungo du betiko. ik beherago 6. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 307. orr.

Denboraren denboraz nork bere bidea hartu baldin badu ere, badirudi "hilabete", "hil", "ilberri", "il-argi", denek jatorri bat eta bakarra dutela hizkuntzaren historian. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 35. orr.

Antzeko gauza gertatzen da denborarekin: denbora kasik ziberaldiberekotasuna da ziberespazioan. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 95. orr.

Ez da egia denbora urrea denik; denbora arnasa da, bizitzak behar duena bere ziklo guztiak gauzatzeko. Pako Aristi   «Note book» - 90. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik tenporal.

Daniel profetarengandik hasita, denbora-epe hori edozein motatako eraso eta larrialdiren iraupen-irudi bihurtu da. Denbora parte bat sortzen ari den neurrian, beste parte bat, horren aurrekoa, desagertzen delako. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 913. orr.

Pertzepzioaren denbora faktoreak. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 34. orr.

Agerpenen kausalitatea denbora-baldintzetan funtsatzen denez, [...]. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 200. orr.

Liburu honen abiapuntua histori azterketarako eremuak bilatzea izan zen, beren espazio- eta denbora-mugen barruan berez ulergarriak izango zirenak, kanpotiko gertaera historikoen erreferentziarik gabe. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 11. orr.

Hori, ordea, adimenak agerpenei eta beren izateari denbora-ordena emateari esker gertatzen da, agerpen horietako bakoitzari, ondorioa den heinean, aurreko agerpenei begira a priori determinatutako denbora-kokapen bat atxikitzen dion heinean. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 110. orr.

Denbora-segidaren oinarri-esakunea kausalitatearen legearen arabera. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 107. orr.

Denbora-dimentsioko kontraste hau espazio-dimentsioan ere agertzen da. honek gure adimenaren adigaietatik erabat at geratzen diren denbora-harremanen arabera baino ez du bihurtzen begiesgarria lotura hura. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 107. orr.

Argi-fenomenoen denbora-desberdintasunak. Begiaren denbora-bereizmena. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 32. orr.

Baina zilegizkoa da denbora-blokeak sekuentziatze hau izaera dokumentaleko produkzio original bat bezala ikustea. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 161. orr.

Istant horietako bakoitzean, erran nahi baitut denbora-atomo bakoitzean, [...]. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 208. orr.

3 delako bitarte horren zati mugatua.

Ordea, denborak eta denborak zaudek, eta haiek denbora hartan egin zutena guk denbora honetan egin nahi izaitea denboraren kontra joaitea izanen lukek... Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 29. orr.

Halaxe egon ginen denbora batean, hura mugitu gabe, ni mugitu gabe, estatuak bagina bezala. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 46. orr.

Ez dakit zenbat denbora behar izan genuen; ordubete, beharbada. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 120. orr.

Han egon ginen biok lurrean, ez dakit zenbat denboraz, luzeegi nolanahi ere. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 355. orr.

Zinema-aretora sartzen denean, berriz, nahiko denbora luzea behar izaten da edozer gauza ikusi ahal izateko (pantaila kenduta, jakina, [...]). Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 33. orr.

Denbora guztian euria jauts-ahala ari... eta haize basaren zafraldiak hezurretan barna sartzen zitzaizkidan. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 11. orr.

Adibidez, zutik eta mugitu gabe egon zela jardunak iraun zuen denbora osoan. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 141. orr.

Denbora luzea egin zuen geldirik, eta ni ezin egonik, harik eta, berriro abiatu zelarik, jaiki, kanpoko atea zabaldu eta jauzi egin nuen arte. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 94. orr.

Bata bestearen ondoren oso denbora laburrean datozen argizko estimuluek izan dezateke elkarreragina. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 36. orr.

Denbora asko egin genuen isilik, nork nori barkamena eskatuko. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 79. orr.

Ez nuen kukurruku jotzeko denbora handirik izan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 189. orr.

Ez didazu denbora asko ematen, laburregia iruditzen zait epea. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 93. orr.

Nahastu egin zela burutik "denbora gehiegi egoten zelako liburu artean". Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 103. orr.

-Denbora guti daramat zurekin, Joanes, eta oraino ez zaitut behar bezala ezagutzen. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 142. orr.

Denbora hartu nuen erantzuteko. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 131. orr.

"Oso denbora gutxi kentzen dit", erantzun nion. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 158. orr.

-Denbora gutxiko kontua izango da, ez kezkatu- Teresari begiratu zion berriro. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 115. orr.

Eguna argitu arte nahiko denbora izango zutela iritzita ari ziren lamiak lanean. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 15. orr.

Hala ere, denbora dezente egin nuen hitz egokienak paperera ekartzen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 166. orr.

Denbora dezentez egon gara horrela, elkarri loturik eta ahoa zabaldu gabe. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 168. orr.

Hartara ez genian hainbeste denbora pasa izango pinguino haien artean. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 136. orr.

Denbora joana berreskuratzeko ahaleginean. ez zen isildu bide guztian, lo joan zen denbora kenduta. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 125. orr.

Pentsatzeko denbora eskatu zidan, eta gauean esango zidala. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 246. orr.

Nahiago dut denbora idazten eman. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 95. orr.

Ez daukagu denbora bat soilik, denbora asko baizik, eta, tartean, amildegiak. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 38. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Irudi hori argazki-xafla batean jaso nahi izango balitz, oso esposizio-denbora luzea beharko litzateke horretarako. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 20. orr.

Irudikapen-denbora. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 102. orr.

Baina beste mota batzuetako filmek erakutsi dute argien nola eraberritzen duen proiekzio-denborak filmaketa-denbora. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 161. orr.

Aireztatze denbora labur bakoitzak Joanesi bizia luzatzeko irudipena emaiten zion. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 85. orr.

Oparotasun-denboran oroitu gosealdiaz; aberastasun-egunetan, pobreziaz eta lazeriaz. Elizen arteko biblia   Si 18,25

Ikuslea irudiaren sorkuntzaz, filmologoek dioten bezala, irudiaren sorkuntza-denboraz, [...]. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 156. orr.

5 delako bitarte horren unetzat hartua "lehen" eta "gero" baten artean. ik garai.

Hemen eta orain, Lur honetan, denbora honetan, gorputz honetan, arima honetan, hil gaberik, berpiztu gaberik, zatika soilik hilez eta etengabe berpiztuz, gorputz eta arima, gorputz eta buru. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 87. orr.

Alabaina, gure denbora haiek ez ziren gerra aurrekoak: "ez daukate zer eginik; amets hutsa da horiena", adierazten zidan, azken batean, bere azalpenekin. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 61. orr.

Inoiz arrakastarik izan badu, ez naiz denbora horien lekuko izan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 7. orr.

Eguneroko dutxa ere ez da aski, gure ume-denboran astean behingoa -larunbaterokoa- aski eta gehiegi zelarik. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 286. orr.

Gazte denbora guzia Parisen iragan zuen eta berrogeita zazpi urtetan itzuli zen Euskal Herrira. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 31. orr.

Ikasle gehienak gazteak dira eta gerla denbora biziki urrun ikusten dute. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 35. orr.

Aitari zerbitzu-denbora bururaino beteko nuela agindu nioan. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 97. orr.

6 denborarekin [494 agerraldi, 120 liburu eta 200 artikulutan; Egungo testuen corpusean 5.835 agerraldi] denbora igarotzearekin.

Baina denborak dena sendatzen du, dena usteltzen eta ontzen du, eta denborarekin Joxe "Joxe zena" bihurtzen da. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 100. orr.

Denborarekin hori guztia baretuz joaten da, eta egoera berrira ohitzen gara. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 257. orr.

Denborarekin fedea epeltzen joan zitzaien Bretainiako biztanleei, eta Erdi Aroko erlijiosotasun sutsua apaltzen. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 156. orr.

Pentsa daitekeenez, urtearen barnean bi garai nagusi bereizten zituzten gure aurrekoek, hizkuntzak horretan nahiko gardena baitirudi: uda eta negua, gerora eta denborarekin lau bihurtuko zirenak, negua, udaberria, uda eta udazkena. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 37. orr.

Gorotz horiek erre eta erre, denborarekin, gatz berezi bat sortzen zen Amoni eskaintzak egiten zitzaizkion inguru eta tximinietan. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 123. orr.

Hasieran, zelula pare bat baino ez da izaten; gero, denborarekin, arrautza osatuz joaten da, eta aurrerago umekia osatzen da. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 111. orr.

Ez dut Teresa maite, baina denborarekin maiteko dut. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 190. orr.

Denborarekin -beti gertatzen da bazterrean utzitakoarekin, infernuarekin ere gertatuko litzaiguke-, kolegioko bizimoduaren mira ere sortu zitzaigun. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 136. orr.

Historiak utzi zauriak dituzue estatu muga horiek, baina, denborarekin sendatuko dira zauri horiek ere. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 135. orr.

Denborarekin barkatu diot! Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 233. orr.

7 denbora askoan

Gorpua aurkitu zen unean, ez zen pentsatu hiltzailea gai izango zenik, ez denbora askoan behintzat, berehala abian jarri zen ikerketari itzuri egiteko. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 132. orr.

Nik hura denbora askoan ezin izan nuen ulertu; Nunuk, ordea, irribarre egin eta isildu egiten zen. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 44. orr.

Gelditu egin zen, ordea, pauso batzuk eman ondoren, eta aurreneko aldiz denbora askoan, aurreneko aldiz heriotza eman nahi izan ziotenetik, ireki egin zitzaizkion belarriak, eta hego haizeak basoko hostailari ateratzen zion soinua entzun zuen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 273. orr.

Denbora askoan kontrazepzioa emakumeen esku utzi dute gizonek. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 89. orr.

Amiantoa denbora askoan arnasteak asbestosia, mesotelioma eta biriketako minbizia eragiten ditu, besteak beste. Berria - Ekonomia   2004-09-12

Bueno, gizona zeharo jota egon zen denbora askoan. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 161. orr.

Zure begietan irakurri nuen minak zulatuko dit arima denbora askoan. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 49. orr.

8 denbora bateko izlag garai batekoa.

Denbora bateko amonak, nekazari aurpegikoak eta lurrerainoko gonak zituztenak. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 119. orr.

Bazko aratsaldeko finalan, ez denbora batekoa, baina jende alde ederra Garatenean. Herria   2005-03-31

Galtzaleetan aldiz, denetarik Duhauk, eta Itoizek falta denbora bateko segurtasun hura. Herria   2001-03-22

Martxoko gau batez Jean d'Enhaut Crêteko bere etxean, mahai aurrean jarri da, bere ilobei denbora bateko kontuak esateko asmoz. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 128. orr.

Zerbait argazkilari edo politikari zahartutik, garai berrietako molde eta ideiez ezer jakin ez eta denbora bateko amarru eta eskujokari-arte limurtzaileei egoskor eusten dieten pertsona klase horretatik zerbait. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 64. orr.

9 denbora batez denbora-bitarte batez.

Begirada izoztu zitzaion, eta isilik egon zen denbora batez. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 35. orr.

Star benetakoa, denbora batez Bulgariako telebistan publikoaren arrakastaz lan egindakoa baitzen. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 21. orr.

Honek, emaztea eskarmentatu nahian, denbora batez dorre batean giltzapetu zuen. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 163. orr.

Begiak ixten ditu, denbora batez horrela gelditzen da, itsua bezala, aurpegi soraioz. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 172. orr.

Denbora batez, errukia sentitu nuen zure tristurarengatik. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 302. orr.

Ahoan aski gustu tzarra utzia didan ixtorioa, denbora batez izarren erdian ibili ondoan gaitzeko zeru miresgarrian! Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 160. orr.

Jaiotzen dena sorrarazten eta horren existentzia halako denbora batez iraunarazten duena. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 195. orr.

Denbora batez xoragarri zen gure Euskaldunak ikustea, igande egunetan, pilota partidetan, merkatuetan, bakotxa bere gerriko gorriarekin eta bere makilarekin. Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 186. orr.

10 denbora berean aldi berean.

Bat-batean, hitz horrek izpiritu guztia berotzen eta denbora berean goibeltzen zidan. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 151. orr.

Denbora berean ene andrea, ene ama eta ene alaba. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 14. orr.

Atari handi bat, harrera profesionala eta denbora berean beroa, zurezko eskailera distiratsuak. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 145. orr.

Libre eta denbora berean zinez preso. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 131. orr.

Bi pertsonek gauza bera esan dezakete denbora berean; eurak bi direnez bi enuntziazio ezberdin izango dira. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 118. orr.

11 denbora galdu

Aitarentzat, gainera, jendearekin hitz egitea denbora galtzea zen. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 183. orr.

Kubara joatea denbora galtzea iruditzen zaidak.   - 45. orr.

Berri-agentziek ez zuten denbora galdu, eta gertakariaren gaineko jakingarriak biharamunean bertan agertu ziren Sud Ouest eta Belfast Telegraph egunkarien azalean. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 90. orr.

Patar baten kaskoan, kamioiak gelditu direnean, ohartzen naiz gurekin diren español batzuk ez dutela denbora galdu bidean. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 150. orr.

Denbora galdu gabe haren atzetik abiatu zen. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 281. orr.

Nik denbora galtzekotan, nahiago pelikula on batekin. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 43. orr.

Ez nion, haatik, uko egin nire maistrarekiko adiskidetasunari, eta denbora galdua berreskuratzen ere saiatzen nintzen noizbehinka. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 48. orr.

Ez nuke nahi, inondik ere, zuk horrenbeste denbora galdu eta ordainetan ezer ez eskuratzea. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 290. orr.

Duda egin nuen Prousten Denbora galduaren bila eta Joyceren Ulises-en artean. Jon Alonso   «Euskal karma» - 48. orr.

Tren--aldaketetan galdutako denbora ere kontuan hartuz gero, hamahiru bat orduko bidaia. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 185. orr.

Zentzugabeen artean, ez galdu denborarik; egon luzaro, ordea, burutsuen artean. Elizen arteko biblia   Si 27,12

Egun hartan ere iritsi gabe zegoen Godot, eta, denbora galdu alde, solasean ari ziren.   - 72. orr.

· Aurreko arratsean, Ttipiren agentziako itxarongelatik ateratzea lortu ondotik ez zuen denbora alferrik galdu. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 218. orr.

Ez naiz horretaz arituko, denbora alferrik galtzea da-eta. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 13. orr.

Orduan, bidal ezazu norbait nahi duzun orduan, nik ezin dut denbora gehiago galdu, eta telefonoa eskegi zuen. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 52. orr.

Atzera-aurrera asko egin eta gero, eta denbora erruz galdu ondoren, [...]. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 52. orr.

12 denbora galtze iz

Gainerako guztiak adabaki eta denbora galtze soil zirela. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 42. orr.

Julian ez zen intelektual horietakoa, inondik ere; denbora galtze alferrikakoak iruditzen zitzaizkion nobela eta antzekoak. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 135. orr.

Segi ezazu, Morales, segi eta utz itzazu alde batera itzulinguruak eta alferrikako denbora galtzeak. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 246. orr.

Guk karakol haiek irensten genituen abiada ikusita, neure buruari esan ohi nion sarritan ea ez ote zen denbora galtze izugarria Isidoraren lan hura guztia minutu urri batzuk besterik irauten ez zuen otordu goxo hura egiteko. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 219. orr.

-Tira, ez da izan erabateko denbora galtzea. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 190. orr.

13 denbora gutxian

Zahartu egin zen denbora gutxian, eta urritu egin zitzaion bizitzeko gogoa. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 283. orr.

Marrok anartean hogeita bizpahiru urte besterik ez zituen izango, baina denbora gutxian bildua zuen, merezita bildu ere, izengoiti gaiztoa. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 9. orr.

Denbora gutxian gauzak asko aldatzen ari ziren soinujoleen munduan. Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna» - 65. orr.

Teknologia berriei esker, edozein motatako bilaketak egiteko gune oso aberatsa eta emankorra eratu da denbora gutxian: sarea. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 340. orr.

Oso denbora gutxian nazi sutsuak bilakatu ziren. Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor - 65. orr.

Hain denbora gutxian hainbeste aldatu izanak harrituta zeukan gizona. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 40. orr.

Horren denbora gutxian ez dut astirik izango nigan pizten duzun guztia adierazteko. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 79. orr.

Une horretan Zigorren buruan argitxoa piztu zen bigarren aldiz denbora gutxian. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 273. orr.

Kasualitate gehiegi denbora gutxian. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 179. orr.

14 denbora gutxira

Darling jaun-andreek etxea utzi eta denbora gutxira, hiru umeek oheen alboan zituzten lanparatxoek su goxoa ematen segitzen zuten. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 50. orr.

Argiak itzali egin zituzten, bidaiaren solasak tartekatzen joan ziren eta denbora gutxira Helenek zurrunga ttiki batzuk egiten zituen. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 81. orr.

Hasierako hatsa, denbora gutxira arrosen usaina bailitzan arnasten nuela konturatu nintzen. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 17. orr.

Ines joan eta denbora gutxira izan zuen detektibe ikastaroaren berri. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 48. orr.

Abiatu eta denbora gutxira Joxe gelditu egin da. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 53. orr.

Tolosan ezkutatu ziren, baina handik denbora gutxira, etxejabea beldurtu zelako edo presaka zirelako, atzera berriz errepidera irtetea erabaki zuten. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 23. orr.

Handik denbora gutxira, inportazioko Golf bat erosi nuen, istripua izandakoa, oso prezio onean. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 95. orr.

Sinestezinegia baitzen, neskatxa hura, handik denbora gutxira berriro gure hilobi-tontorrera igotzen ikusi nuena, nire alaba izan zitekeela. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 179. orr.

Frantziskoren kanonizaziotik denbora gutxira, Aita Santuak enkargaturiko legenda ofiziala argitaratu zen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 49. orr.

Maizenik, jaiotzan ematen du bere burua agertzera eritasunak, edo jaiotzatik oso denbora gutxira. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 133. orr.

Handik oso denbora gutxira egin genituen geure karta-parteak. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 156. orr.

15 denbora gutxiren buruan

Denbora gutxiren buruan, Big Lanniek uste baino askoz lehenago, bilobatxoa bere kasa ibiltzeko gai izan zen. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 260. orr.

Denbora gutxiren buruan, hautsontzi guztiak zigarrokinez beteta ageri ziren, eta pattar botilak erdi hutsik. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 62. orr.

Argibide zehatzak eman zizkigun, eta haiek jarraituz, denbora gutxiren buruan gain batera iritsi ginen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 154. orr.

Zeure kasa pentsatzeari uzten diozu, eta denbora gutxiren buruan ez zara zeure bizitzaren jabe. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 303. orr.

Bere sabelean minez eramandako seme-alaba guztiak, denbora gutxiren buruan, are eta min handiagoz hilobian utzi behar izaten zituen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 860. orr.

16 denbora irabazi

-Pentsatuko dut -agindu nien, denbora irabazteko, nahiz eta garbi eduki ez nintzela joango eta ahaleginak egingo nituela Idoia ere joan ez zedin-. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 186. orr.

Erantzun aproposaren bila denbora irabazteko, ez nintzela oroitzen esan nion. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 170. orr.

Denbora irabazteko taktika zaharra. Jon Alonso   «Euskal karma» - 50. orr.

Maiatza iritsi zen, eta liburuak irensten hasi zen Andres, ea horrela galdutako denbora irabazten zuen. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 43. orr.

Era horretan beste edonola baino denbora gehiago irabaziko dut. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 170. orr.

Produktibitatea, bestalde, eginkizunen espezializaziotik dator, espezializazioari esker aski denbora irabazten baita. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 38. orr.

Denbora irabazi beharra daukazu, eta irabazten den denbora diruz bakarrik irabaz dezakezu, zure denboratxoa salduz irabazitako diruaz, hain oker ere. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 31. orr.

17 denbora luzean

Denbora luzean egon zen galtzontzilotan bulegoan, Miarritzeko kluba gogoan. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 94. orr.

Denbora luzean izan zen Dabid Israelgo errege. Denbora luzean zutik geldi dagoen pertsonak ez dio behar hainbat lagunduko odolari. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 53. orr.

Oso denbora luzean aritu zen bi masailak xaboiz igurtzitzen. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 28. orr.

Etxe-barruan denbora luzean egoten edo etsitzen ikasia. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 21. orr.

Orratzak denbora luzean eduki behar ziren, mugitu gabe; itxaron egin behar zen, haiek leku buxatuak zulatu arte, odola berriz ibil zedin. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 66. orr.

Besteak ez dira denbora luzean geratuko. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 225. orr.

Ahaztu egin nintzen listariaz denbora luzean, eta gero, aurkitu nahi izan nuen batean, ez zen haren arrastorik ere azaldu Iruaingo etxean. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 61. orr.

Halaxe egon ginen, ezpainak itsatsita, denbora luzean, bietako inork atzera egin gabe, ahoa erdi zabalik, arnasaren lurruna elkarri emanez. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 76. orr.

Oroitzen nuen nola zebiltzan putzuan katutxo jaioberri batzuk igerian, larri, harrizko horman gora igotzen saiatuz, berriro eroriz, eta berriro indar guztiekin igeri eginez, denbora luzean, harik eta, akiturik, putzuaren erdiko zurrunbiloak irentsi eta betiko murgildu ziren arte. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 89. orr.

Ondo entrenatutako atleta batek denbora luzean manten dezake 0,4 edo 0,5 zp-ko indar jarraitua. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 54. orr.

Azalpen ona zirudien, eta hari eutsi nion denbora luzean. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 23. orr.

Kruasanak jatea turkoak iraintzeko modua izan zen denbora luzean. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 198. orr.

· Halaz guztiz, uste baino denbora luzeagoan eutsi zion bizimodu hitsari. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 47. orr.

Sofi denbora tarte luzean egon zen geldirik zaldiaren ondoan: isilik, harriturik, izutuxea. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 17. orr.

18 denbora-pasa1 (197 agerraldi, 92 liburu eta 39 artikulutan; Egungo testuen corpusean 1.657 agerraldi; orobat denborapasa 22 agerraldi, 15 liburu eta 2 artikulutan; Egungo testuen corpusean 203 agerraldi, eta denporapasa g.er.-izen nahiz adizlagun gisa-) iz denbora modu atseginean igaroarazten duen gauza.

Ene denbora-pasa bakarrak: telebixtari so edo oinezko ibilaldi zenbait, ardurenik Angeluko itsasalderat. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 160. orr.

Arratsaldean ere izaten zituzten beren denbora-pasak: sugandilak eta arrabioak harrapatzen jardun, madariondora igo, landareak ureztatu. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 144. orr.

Zerrendak osatzea da denbora pasa hauetako eginbeharra. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 72. orr.

Izatez, maitasun film bat intelektualentzat bezalaxe naiz ni: denbora-pasa bat, aldi baterako jostagarria, laster ahaztekoa, berez gaizki ez dagoen, baina gutxiago izanda ere ongi legokeen gauza bat. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 347. orr.

Sophie ezagutu zuelarik, maitasunak bide berriak ireki zizkion, denbora-pasa berriak. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 124. orr.

Gizarteko aurrerapenek beste denbora-pasa batzuk eskaintzen dizkiete. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 161. orr.

Labur esanda: zaletasunak baino gehiago denbora-pasak ditut nik, ezinbestekoak lan-mundutik kanpo bizi garenon egunak hain luzeak izanik. anatomiaz aspertzen nintzenen, hitz gurutzatuak betetzen aritzen nintzen, karpetan eramaten nuen denbora-pasen aldizkaritik. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 110. orr.

· Bazirudien aspaldiko kontua zela, baina berriro denborapasan hasi nintzen. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 96. orr.

Nire denborapasako irakurketa, berriz, zientzia eta abeltzaintzaren inguruko aldizkariz osatua da gehienbat. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 254. orr.

19 denbora-pasa2 adlag denbora igarotzen.

Denbora pasa, nik ere hartu nuen Pariserat itzuli baten egiteko usaia, ardura larunbatarekin. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 79. orr.

Handik itzuli eta Sightseeingboat batera igo nintzen, denbora pasa, besterik gabe. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 245. orr.

Uda honetan, denbora-pasa hartu ditudan liburu horietako bat Kunderaren nobela antzeko bat izan da, La lenteur. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 43. orr.

Bizkarreta, Linzoain, gero Erro: denbora pasa, hitz eta izen gureak ezpainetan atsegaleki darabiltzat. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 30. orr.

Ez dira egiten denborapasa, edota neskak harrituta uzteko! Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 119. orr.

Ez gara haiengana denbora-pasa joaten. Arantxa Iturbe   «Ai, ama» - 56. orr.

Hamarrak arte geratu zen gurekin egongelan denbora-pasa, alde egin behar zuela ulertarazi ezin zitzaiola. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 32. orr.

Zorionez, eguerdia da; ez naiz gose, baina bazkaldu behar dut, denbora-pasa. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 113. orr.

Argi dauka lanean ari denean ez dela denbora-pasa ari. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 18. orr.

20 denbora-pasagailu

Amatxi Koxepak badaki oraingo gazteek badituztela beren denbora pasagailuak. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 31. orr.

20a denbora-tarte

Denbora tarte hori, oro har hartuta, laburra dela eman lezake, baina oso luzea da zentzumenen beste lorpen batzuekin alderatzen baldin bada. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 33. orr.

6 hilabete eta 13 egun joan ziren zehazki denbora tarte horretan. Txillardegi   «Putzu» - 198. orr.

Denbora tarte batez ohe ertzean egon ginen eserita, eraztunari begira-begira. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 28. orr.

Denbora tarte batean Ararateko mendi-mazelari iratsia egon eta gero handik altxatu zen. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 121. orr.

"Ilunbarra baino denbora-tarte hoberik ez zagon mozkortzeko", esango zuen Stanek. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 355. orr.

Ezerez huts eta ilun batean emana baitzuen oso-osorik denbora tarte zehazgabe hura. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 10. orr.

Denbora-tarte labur horretan Tsin-go Cheng erregeak ordu arte bizirik zeuden beste sei erresumak eraitsi zituen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 47. orr.

Denbora tarte luze batez, aita ere "frontean" izan zen niretzat, amak "eroria" zela erran zidan egun hura arte behinik behin. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 10. orr.

Urdaila beteta daukagunok, aldiz, gero eta denbora-tarte urrunagoetan pentsatzen dugu. Pako Aristi   «Note book» - 125. orr.

21 denboraren buruan

Denboraren buruan, noizbait, batere funtsik gabe ikasi nuen baietz ba, Luixa Pariserat lekutua zela. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 49. orr.

Bada, horretara nindoan, orain, denboraren buruan, euskal idazle onak ditugula gure artean. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 52. orr.

Denboraren buruan haziok ernaldu egiten dituk, zuhaitzaren enbor-adarrak dituztela lur, eta haren barruko zainetan dutela bizigarria. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 209. orr.

Denboraren buruan berritz zabaltzen didate atea eta, usaiako miaketaren ondotik, lehoien pasabidea harturik, banoa ibiltokira. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 63. orr.

· Zenbait denboraren buruan, jatetxeko etxekanderearenganik ikasi nuen zer zen gertatua. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 74. orr.

Ez du asmatzen zer esan hainbeste denboraren buruan, batez ere Baionari behin betiko agurra eman ziola baieztatu zienetik lagun guztiei. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 167. orr.

22 denborazko ik gorago 2.

Gertaeren denborazko jarioa. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 192. orr.

Jesukristoren denborazko jaiotza. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 92. orr.

Idazleari on egiten dio denborazko tarte bat jartzea gertatu zenaren eta oroitzen denaren artean. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 120. orr.

Denborazko faktoreek ere eragin handia dute, ordea, ikusmenean. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 32. orr.

Sekulako aldeak daude denboran zehar emanez joaten den irudiaren (filma, bideoa) eta denbora iragankorrik ez duen irudiaren (margolana, grabatua, argazkia) artean: lehenengoak baizik ezin eman dezake denborazko ilusio sinesgarririk. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 103. orr.

Jarraitasun batez, denborazko iraunkortasun batez hornitua. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 122. orr.

Badira denboran neutroak diren harremanak, adarrak, deribazioak; badira beste batzuk denborazko norabide mugatua inplikatzen dutenak. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 192. orr.

Mendekotasun hau hierarkikoa izan daiteke bakarrik, baina denborazko bektore bat ere ekar dezake berarekin. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 191. orr.

Sinbolo logiko gehiago sar genitzake hizkuntzan, hala nola eragile modalak ("posible" edo "beharrezko") edo denborazkoak (logika modala eta denboraren logika). Askoren artean   «Filosofiako gida» - 152. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

adina denbora (37); ahalik eta denbora (24); ainitz denbora (16); anitz denbora (10); arauzko denbora (27); aski denbora (27); aurreko denbora (8); azken denbora (118); azken denbora hauetan (23); azken denbora hautan (21); azken denbora hotan (54); aztertzeko denbora (12); badu denbora (9); baino denbora gehiago (47); baino denbora gutxiago (9); behar adina denbora (8); behar beste denbora (10); behar den denbora (30); behar duen denbora (11); behar duten denbora (8); behar duzun denbora (10); beharreko denbora (10); bere denbora guztian (11); bigarren denbora (14); bitarteko denbora (14); den denbora guztian (10)

denbora alferrik galdu (34); denbora alferrik galtzea (18); denbora alferrik galtzen (24); denbora anitz (13); denbora apur bat (45); denbora aski (12); denbora asko (347); denbora asko baino (8); denbora asko behar (32); denbora asko beharko (11); denbora asko da (13); denbora asko egin (20); denbora asko eman (17); denbora asko ez (17); denbora asko galdu (13); denbora asko igarotzen (8); denbora asko pasatu (17); denbora asko pasatzen (9); denbora askoan (65); denbora askoren (8); denbora askorik (43); denbora aurrera (57); denbora aurrera doa (8); denbora aurrera joan (11); denbora aurrera zihoan (12); denbora azkar (8); denbora baino (21); denbora bat (58); denbora batean (80); denbora bateko (10); denbora baten (20); denbora baten buruan (8); denbora batera (72); denbora baterako (15); denbora batez (185); denbora behar (187); denbora behar da (27); denbora behar du (23); denbora behar duela (8); denbora behar dugu (9); denbora behar dute (13); denbora behar izan (31); denbora behar izaten (14); denbora behar zuen (9); denbora beharko (77); denbora beharko da (12); denbora beharko du (15); denbora beharko zuen (8); denbora bera (30); denbora bera ere (8); denbora berarekin (8); denbora bere (12); denbora berean (461); denbora bete (9); denbora biziki (8); denbora da (43); denbora daramat (8); denbora determinazio (11); denbora dezente (47); denbora du (8)

denbora ederra (38); denbora ederra lagun (9); denbora ederrarekin (8); denbora eduki (9); denbora egin (49); denbora egin zuen (22); denbora egingo (12); denbora egiten (9); denbora egon (16); denbora eman (68); denbora emanez (8); denbora emango (11); denbora emateko (9); denbora ematen (22); denbora erdian (11); denbora erdiz (20); denbora errealean (12); denbora eskatu (26); denbora eskatu zuen (8); denbora eskatzen (16); denbora eskatzen du (8); denbora eta espazioa (17); denbora eta espazioaren (10); denbora eta leku (9); denbora falta (18); denbora frango (10); denbora franko (10); denbora galdu (71); denbora galdu gabe (10); denbora galdua (9); denbora galduaren (15); denbora galduaren bila (11); denbora galduko (9); denbora galtzea (27); denbora galtzeko (15); denbora galtzen (46); denbora gehiago (278); denbora gehiago behar (49); denbora gehiago beharko (10); denbora gehiago eman (19); denbora gehiago ematen (16); denbora gehiago eskatu (8); denbora gehiago galdu (10); denbora gehiago izango (8); denbora gehiago pasatzen (8); denbora gehiagoz (23); denbora gehiegi (72); denbora gehien (46); denbora gehiena (63); denbora gehienean (15); denbora gelditu (16); denbora goxoa (9); denbora guti (65); denbora guti barne (45); denbora gutiz (18); denbora gutxi (159); denbora gutxi barru (18); denbora gutxi behar (8); denbora gutxi izan (12); denbora gutxiago (35); denbora gutxiagoan (9); denbora gutxian (146); denbora gutxira (47); denbora gutxirako (19); denbora gutxiren (20); denbora gutxiren buruan (18); denbora guzia (21); denbora guzian (38); denbora guztia (93); denbora guztian (423); denbora haietako (12); denbora haietan (18); denbora handirik (10); denbora hartako (19); denbora hartan (103); denbora hartan guztian (13); denbora hartu (38); denbora hartu behar (8); denbora hartu zuen (8); denbora hartuko (12); denbora hartuz (27); denbora hartzen (20); denbora hau (10); denbora hauetan (30); denbora hautan (35); denbora heietan (8); denbora hetan (17); denbora honetan (41); denbora honetan guztian (19); denbora hori (87); denbora hori guztia (8); denbora horren (9); denbora horretan (117); denbora horretan guztian (19); denbora hortan (13); denbora hotan (57); denbora huntan (23); denbora hura (20)

denbora igaro (40); denbora igaro ahala (16); denbora igaro zen (10); denbora igarotzen (9); denbora irabazi (24); denbora irabazteko (24); denbora irabazten (10); denbora iragan (17); denbora iraun (11); denbora izan (74); denbora izan zuen (8); denbora izango (34); denbora jakin (25); denbora jakin batean (9); denbora jakinean (13); denbora joan (46); denbora joan ahala (18); denbora kontua (45); denbora kontua da (12); denbora kontuan (8); denbora labur (22); denbora labur barne (8); denbora laburra (13); denbora laburrean (89); denbora laburrez (25); denbora laburrik barne (13); denbora libre (16); denbora librea (31); denbora librean (8); denbora luze (51); denbora luzea (185); denbora luzea behar (17); denbora luzea beharko (8); denbora luzea da (10); denbora luzea egin (8); denbora luzea eman (19); denbora luzea pasatu (10); denbora luzea zeraman (11); denbora luzeago (9); denbora luzeagoa (9); denbora luzeagoan (11); denbora luzean (200); denbora luzean egon (12); denbora luzerako (8); denbora luzerik (12); denbora luzez (193); denbora luzez egon (14); denbora mugarik (8); denbora mugatu (9); denbora nahikoa (20)

denbora ona (18); denbora onak (17); denbora onena (33); denbora onenak (14); denbora orotan (12); denbora osoan (43); denbora osoko (13); denbora osoz (32); denbora pasa (194); denbora pasa ahala (9); denbora pasak (12); denbora pasako (8); denbora pasatu (51); denbora pasatu ahala (14); denbora pasatzeko (24); denbora pasatzen (23); denbora pixka bat (63); denbora pixka batean (8); denbora poxi bat (14); denbora puska (83); denbora puska bat (27); denbora puska batean (24); denbora puska batez (8); denbora puxka (14); denbora sobera (20); denbora tarte (182); denbora tarte bat (12); denbora tarte batean (11); denbora tarte batez (9); denbora tarte honetan (14); denbora tarte hori (10); denbora tarte horretan (40); denbora tartea (16); denbora txarra (17); denbora zeraman (10)

duela denbora (23); duela zenbait denbora (12); duela zonbait denbora (15); egin zuen denbora (19); egindako denbora (11); egiteko denbora (37); egon ginen denbora (8); egon zen denbora (34); egoteko denbora (8); emandako denbora (13); emateko denbora (10); ematen zuen denbora (14); espazio eta denbora (11); espazioa eta denbora (60); gainerako denbora (9); galdutako denbora (26); gazte denbora (17); gerezi denbora (13); gerla denbora (8); hain denbora gutxian (22); hain denbora laburrean (10); hain denbora luzean (12); hainbat denbora (16); hainbertze denbora (10); hainbeste denbora (128); halako denbora (12); handik denbora batera (60); handik denbora gutxira (17); haur denbora (14); horrenbeste denbora (25)

ia denbora guztian (11); idazteko denbora (9); igarotako denbora (12); iragan denbora (13); iraun zuen denbora (17); izan denbora (8); izan zen denbora (14); izan zuen denbora (9); izateko denbora (9); lan denbora (17); laneko denbora (11); lehen denbora (15); nahi adina denbora (11); nahiko denbora (29); nahikoa denbora (47); nahikoa denbora izan (8); nahikoa denbora izango (9); nire denbora guztian (9); oso denbora gutxi (28); oso denbora gutxian (30); oso denbora laburrean (18); pentsatzeko denbora (17); prestatzeko denbora (13); zenbait denbora (44); zenbat denbora (272); zenbat denbora behar (27); zenbat denbora beharko (22); zenbat denbora egin (16); zenbat denbora egingo (12); zenbat denbora eman (17); zernahi denbora (9); zonbait denbora (28)

afari denboran (18); azken denborak (17); bakantza denboran (9); bazkari denboran (32); ber denboran (173); bere denboran (103); bilkura denboran (10); denborak aurrera egin (49); denborak erakutsiko (8); denborak esango (22); denborak esango du (20); denboran atzera (35); denboran atzera egin (9); denboran aurrera (12); denboran barrena (11); denboran eta espazioan (18); denboran gertatzen (14); denboran zehar (100); denboran zehar gertatzen (8); espazioak eta denborak (8); gazte denborako (32); gerla denborako (9); haur denborako (35)

bere denboraren (8); egon zen denboran (10); espazioan eta denboran (34); garizuma denboran (10); gazte denboran (79); gerla denboran (93); gerra denboran (25); gure denboran (11); hainbeste denboran (48); haur denboran (72); horrenbeste denboran (11); iraultza denboran (10); iraun zuen denboran (8); kanpaina denboran (12); meza denboran (36); napoleon en denboran (8); neure denboran (12); pasatako denboran (8)

denboraren arabera (23); denboraren buruan (67); denboraren denboraz (9); denboraren eta espazioaren (10); denboraren joana (8); denboraren joanak (12); denboraren joanean (24); denboraren makina (9); denboraren poderioz (87); denboraren zati (9); denborarik eman gabe (13); denborarik gabe (30); denborarik gabeko (9); denborarik onena (28); espazioaren eta denboraren (39); ez dago denborarik (10); ez du denborarik (15); ez dugu denborarik (10); ez dut denborarik (15); ez dute denborarik (8); ez zuen denborarik (14); ez zuten denborarik (8); hainbeste denboraren (10); zenbait denboraren (9); zonbait denboraren (9); zonbait denboraren buruan (8)

denboraren denboraz (9); denboraz kanpo (13); denboraz kanpoko (8); hainbeste denboraz (13); zenbait denboraz (19); zenbat denboraz (26)

espazio denborazko (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus