Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

depresio (orobat depresione g.er., deprezio g.er. eta deprezione g.er.) 1 iz gogo beheraldia.

Urrats bat baizik ez nuen eskas, psikiatrek depresio deitzen duten gogoaren beheraldiaren ataria zeharkatzeko. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 83. orr.

Akromatopsiaren lehenbiziko asteetan, ia bere burua hiltzera bultzatzeko moduko depresioak jota ibili zen. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 51. orr.

Urte eta erdi darama bajan depresioa dela eta. Iban Zaldua   «Itzalak» - 68. orr.

Depresio hasi berriari aurre egiteko. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 190. orr.

Bizitza aktiboa egiten uzten ez dion depresio baten mende dago. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 13. orr.

Wolfgang Pauli, bere garaiko fisikaren egoerarekin etsita zegoen bolada batean, depresio latz baten mendean erori zen, eta orduantxe omen zuen, beste etsimenduzko kolpe batean, neutrinoaren hipotesia bota. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 47. orr.

"Dohaina" madarikazio bihurtu zen harentzat: depresio sakon batek jo, eta, handik laster, hil egin zen. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 156. orr.

Drogaren eraginez, edo izan zituen bikote-krisiengatik, edo arrazoi ezkutuagoengatik, depresio patologikoak izaten hasi zen Adela, eta droga gehiago behar izaten zuen haietatik irteteko. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 207. orr.

Depresio neurotiko arina diagnostikatu zion. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 129. orr.

Hori depresio arin baten sintoma izan daiteke. Berria - Gaiak   2004-12-29

New Yorkera itzuli behar dudanero depresio galanta harrapatzen dut. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 121. orr.

Depresio batek oraindik itxi gabe dauden zaurietan jotzen omen du. Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana» - 104. orr.

Noiz bihurtzen da tristura depresio? Berria - Gaiak   2006-04-02

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik depresibo.

Gaixotasun neurologikoak eta depresio sindromea. Berria - Gaiak   2004-11-21

Adibidez, depresio arazo larriak dituztenen %53k bestelako gaitzen bat garatzen dute. Berria - Gaiak   2004-06-03

[Dieta aldatzeak] besteak beste, depresio eta oroimen arazoak areagotu dituela ondorioztatu du Erresuma Batuko ikertzaile talde batek. Berria - Gaiak   2006-01-17

Jaitsialdi eta depresio garaietan ehundaka aldiz gogoratu zen neska harekin. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 275. orr.

Bi egunez egon zen depresio-egoera horretan. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 307. orr.

Depresio hasiera hura botikak sendatuko zidan istant batean. baditut beste hiruzpalau lagun psikiatra, depresio mota guztien berri eman izan didatenak. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 48. orr.

Zure inguruko jenden artean gero eta depresio kasu gehiago ikusten duzu. Herria   2004-04-01

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duelarik) )

Hartaz konturatzea hondamena izan daiteke gazte autista dohaintsuentzat adin horretan, eta depresio-sorrarazle eta suizidio-eragile izan da noiz edo noiz. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 265. orr.

Imipramina hartzen hasi zen, depresio-kontrakotzat saltzen den botika bat. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 265. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Adimen-depresio larria zuten gaixoei, bekoki-lobuluetako zatiak kendu ohi zitzaizkien 1930eko urteetan. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 234. orr.

5 beheraldia.

Pickwick sindromean, arnasaren depresio larria eta odol guztia oxigenatzeko gutxiegitasuna gertatzen dira, garuneko arnasgunearen depresioari lotuak. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 152. orr.

Beroaldi sutsua noiznahi arrimatu ohi da, batez ere hegoaldiren bat sortzen bada; edo beroaldiko depresio termikoren bat sortzen bada. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 264. orr.

Ezaguna da argumentua [...]: depresioen kausa eskari eskasia da, besteak beste, gizarte aberatsetan gero eta gehiago aurrezten delako. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 57. orr.

Hala, Depresio Handiaren esperientziatik idatzi zuen bere Teoria Orokorra, deflazio garaian, atzeraldi garai larrian. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 57. orr.

Lehen globalizazio prozesu handia, lehen laissez-faire globala, Gerra Handiarekin eta 1930. urtearen hamarraldiko depresio handiaren hondamendiarekin eraitsi zen. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 332. orr.

6 sakongunea.

Tumorearen ertzean sortutako zelulak zabalduz doaz, harik eta tumorearen depresio-kurban ezartzen diren arte. Berria - Gaiak   2004-06-04

7 meteorologian, presio apalen gunea.

Behe-presioak nagusitzen direnez, depresio horrek berak haize indartsurik ez normalean, baina bero lamadak bidaltzen ditu goranzka eta ipar / ipar-ekialderantz. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 277. orr.

Hemen gurean, presio altuarekiko gune edo antizikloiaren jiran, haizea eskuinerantz doan bezala, eta ezkerretara depresioetako haizea, han, hego hemisferioan, guztiz alderantziz: antizikloietan haizea ezkerretara, eta borraska-guneetan, berriz, hor, eskuinerantz. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 367. orr.

Depresio-gune baten oso ondoan dator antizikloia, eta, hau ere, agudo alde egiteko, hartara, beste depresio bati txokoa prestatuz. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 482. orr.

8 depresio-gune ik depresiogune.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus