Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

desafioka (orobat desapioka g.er.) adlag desafio eginez.

Egingo dugula, ez dugula, baietz eta ezetz, erronka eta desafioka ibili ostean erabaki dute, erdi txantxetan erdi benetan, baina onartuz gero ezinezkoa da atzera egitea. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 87. orr.

Piztia kaiolatu bat bezalaxe ibiltzen zen orain bere bizilekuan, belarria ate kontra jarri ea bestea oraindik han zen entzuten, eta horman zehar hari desafioka. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 289. orr.

Segituan kendu zitzaien urari zioten beldurra, eta konturatu orduko, itsasoari desafioka hasi ziren. Berria - Kirola   2006-02-10

Xaxik eta Pierrak, elkarri desafioka, denbora galarazi zidaten. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 40. orr.

Berak etzuena errana, desafioka bezala, denak salatu behar, bazuela Errepublikaren hogoi aldiz jautz-araztekoa! Herria   2001-02-08

Belar piloa nuen aurrean, desafioka. Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel» - 40. orr.

Esan nian ezin ginela babo honetaz fidatu -esaten du Joanak, Joani ostera desafioka begiratuz-. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 132. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

desafioka ari (3); desafioka bezala (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus